Berbalagunen txokoa: Planeten behaketa

Aikor aldizkaria 2014ko api. 29a, 11:44

Eguzki sistemako zenbait planeta teleskopioz behatzeko saioa antolatu dugu maiatzaren 8rako, eguenerako. Saioa Derioko Kultur Birikaren atzealdean da-goen aparkalekuan egingo dugu, 20:30ean hasita. Jon Legarreta fisikari doktore derioztarrak, EHUko irakasle eta Zientzia Planetarioak ikerketa-taldeko kide denak, gidatuko du ekitaldia (http://www.ajax.ehu.es). Saioa hasteko, Jupiterri eta haren ilargiei begira jarriko gara, ilundu eta berehala eguzkitik oso hurbil izango dugulako, konjuntziorantz doakigu-eta. Gero, Mar-ten ipiniko dugu arreta, gure ilargitik ekialdera topatuko duguna, eta azkenik, Saturnora zuzenduko ditugu begiak, bere eraztun ikusgarriak miresteko. Saioa-ren zati nagusian ilargi “lurtarra” ere izango dugu ikusgai, baina hura ikusteko, nahikoa dira prismatikoak. Beraz, etxean prismatikorik edukiz gero, ez ahaztu saiora ekartzen. Bestalde, teleskopiorik badaukazue, hura ere ekarri falta barik, jakina! Eta etxeko lanak jartzen jarraituz: ordenagailu eramangarria daukazuenok ins-talatu Stellarium (www.stellarium.org) edo Celestia (http://sourceforge.net/projects/celestia) programak eta ekarri ordenagailuak saiora. Izan ere, oso lagungarriak izango zaizkigu behatzen dugun guztia bere testuinguruan kokatzen. Adibidez, zergatik ematen du ia-ia lerro beretik igaro-tzen direla planeta guztiak? Gure jakin-mina eta indarrak piztuta mantentzeko, txokolatada egingo dugu saioak dirauen bitartean. Eta eguraldi txarragatik saioa bertan behera utzi be-harko bagenu, maiatzaren 12an saiatuko ginateke berriz, ordu eta leku berean. Beraz, utzi libre egun hori zuen agendan. Emakumeek ez dakite animaliei jatekoa ematen Testua: Mikel Seme txiki bat daukat eta asko gustatzen zaizkio ipuinak. Joan den hilabetean Madrilera joan ginen eta ahaztu egin zitzaigun poltsan ipuinak sartzea. Beraz, Madrilera heldu ginenean ipuin bat erosi genuen liburu-denda batean. Animaliei buruzko ipuina zen eta animalien figurak ere bazekartzan. Figurak plastikozkoak ziren eta zati bi zeuzkaten: burua eta gorputza. Animalia bakoi-tzaren burua eta gorputza batu behar ziren eta umearentzat joko dibertigarria zela pentsatu genuen. Horregatik erosi genuen. Baina sorpresa hartu genuen ipuina irakurtzen hasi ginenean. Animaliak baserri batean zeuden eta burua txarto jarrita zeukaten. Hau da, be-hiak oiloaren burua zeukan, txakurrak katuarena, zaldiak txerriarena... Zergatik? Baserritarraren emazteak jatekoa txarto eman zielako. Behiari oiloaren jatekoa eman zion, txakurrari katuarena... Azkenean, arazoa baserritarrak konpondu zuen. Abere bakoitzari bere jatekoa eman zion. Ez zitzaigun ipuina gustatu emakumea tuntun bat bezala agertzen zelako. Gi-zona, berriz, azkarra zen. Gure ustez, txarto dago umeei ideia horiek adieraz-tea. Akatsak guztiok egiten ditugu, emakumeek zein gizonek. Eta guztiok kon-pondu ahal ditugu. Benetako berdintasuna lortu nahi badugu, ideia horiek bota-tzeak ez du laguntzen. Semeari ez diogu ipuina irakurri. Bera animalien irudie-kin jolasten da. 1. Sinonimoak idatzi: Heldu: Zatia: Harridura: Azkarra: 2. Testuaren ulermena: Nolakoa da idazlearen semea? Zergatik zeukaten animaliek burua txarto jarrita? Zergatik ez zitzaion idazleari ipuina gustatu? Zein da desberdintasuna animalien eta abereen artean? 3. Azaldu berba honen esanahia: Akatsa: Erantzunak: 1. Ailegatu; atala; ustekabea; argia 2. Txikia da; baserritarraren emazteak jatekoa txarto eman zielako; emakumea tuntun bat bezala agertzen zelako; abereak etxekoak dira, gortakoak, ez basatiak. 3. Txarto egiten dena.