Derio tropikala

Aikor aldizkaria 2014ko api. 29a, 11:47

Argazkia: Aner Mentxaka

San Isidro jai-batzordeko helburua jai herrikoiak antolatzea da eta azken urte bietan horretan ibili dira batzordeko kideak. Adierazi dutenez, arrakasta handia izan du aurreko urteetako programazioak, eta horregatik prestatu dute antzeko egitaraua aurtengo jaietarako. Ostegunean Zaindariaren Eguna izango da eta jaia izango dute Derion. Besteak beste, umeei eta gazteei zuzendutako tailerrak, lehiaketak, puzga-rriak eta zezen mekanikoa antolatu dituzte egun horretarako. Era berean, idi-probak eta gizon-probak egingo dira eta Xaiborren ikuskizuna egongo da. Txupinazoa barikuan botako da, Tximintx euskara elkarteak antolatutako “Herria martxan, martxa he-rrian” ekitaldiaren ostean. Jubilatuen elkarteko kideek irakurriko dute pregoia. “Hogeita hamar urte bete ditu elkarteak aurten, eta, herriaren egunerokotasunean haien lana oso agerikoa izan ez arren, 600 bazki-detik gora dituen elkartea da. Euren arazoak, kezkak eta nahiak aurrera ateratzeko elkartzea eta antolatzea goraipatu nahi dugu”. Trakaren ondoren, txitxi-burruntzia egingo da Herriko Plazan. Euro bat ordaindu beharko da eta Gure Señeak elkarteari emango diote batuko den dirua. Bestalde, gau berezia izango da barikukoa. “Derio tropikala izango da 22:00etatik aurrera eta txosnagunea guztiz girotuta egongo da. Okasiorako mozorrotuko gara: loredun lepokoak, Hawaiiko alkandorak, lastozko txanoak, gonatxoak, txankletak… Herriko gazte zein heldu guztiak kolorez jantzi eta kalera dantza egitera atera nahi ditugu. Beraz, mozorroa janzteko deia egiten diegu herritar guztiei”. Gaueko edari nagusia mojitoa izango da, bai horixe. Musika Zizka Mizka, Skakeitan eta Glaukoma taldeek eta Dj Makalak ipiniko dute. Zapatuan, eskulangintza azoka egingo da goizean zein arratsaldean, eta herri kirolen erakustaldia ere egingo da. Lainomendi dantza taldeak dantzen agerraldia eskainiko du arratsaldean, eta aurreko urteetan jaietan egon ez den ekintza bat berreskuratuko da: kaleko antzerkia. Ikuskizun berezi bat izango da, an-tzerkia eta akrobazia uztartzen dituena. Fabe de Fuka elektrotxarangak girotuko du iluntzeko pintxo-poteoa eta txosnaguneko eszenatokian Frantzeska eta Gatibu taldeak eta Dj Bull arituko dira. Kontzertuei buruz aipatu beharra dago jotzeko aukera eskaintzen diela jai-batzordeak urtero herriko musikariei. Hala, Zizka Mizka taldeko kide batzuk Deriokoak dira, eta Frantzeska taldeko partaide bat, Geldokoa. Kalitatea Herri bazkaria domekan egingo da aurten. “Hura zapatuan egiteak arazo bat ekartzen zigun, teknikariak 17:00ak aldera hasten zirelako soinu probak egiten, eta ezin genuen patxadaz bazkaldu”. Gainera, aukera bi eskainiko dira bertan parte hartzeko. “Orain arte bezala, koadrila bakoitzak bere bazkaria presta dezake eta euro baten truke txosnagunean bazkaldu. Edo sei euro ordainduta, nahi duenak plater bat sukalki jan dezake”. Txartelak ohiko tabernetan jarriko dira salgai, eta maiatzaren 11 baino lehenago erosi beharko dira. “Iaz, 450 lagun batu ginen bazkaltzen eta hautsi egin nahi dugu marka hori”. Arratsaldean, nagusiei zuzendutako briska txapelketa eta txitxarrilloa egongo da, txokolatada eta jai-amaiera. Jaiak herritik eta herritarrentzat antolatu dituzte, herriko hainbat elkartetako kideren laguntzarekin. “Kali-tate handiko ikuskizun eta kontzertuak izango ditugu, eta herritarrek jaietan parte hartzeko hainbat au-kera izango dute”. Aukera horietako bat aurten lehenengo aldiz egingo den Koadrilen arteko Txapelketa da. “Hamasei urtetik gorakoentzako txapelketa da. Hainbat abilezia-frogaz aparte, jaietan giroa sortzea ere baloratuko dugu. 300 eta 100 euroko sariak ditugu irabazleentzat”. Jai-guneari dagokionez, kokapena aurreko urteetako berbera izango da, baina oraingo honetan karpa handiagoa izango da, iaz apur bat txiki geratu zelako. Euria izanez gero, baliteke kaleko ekintzak pilotale-kura, txosnagunera edo kiroldegira eramatera. Maiatzaren 15etik 18ra, beraz, osagai guztiak ditugu beste behin San Isidro jai bikainez gozatu ahal iza-teko. Maiatzak 15, eguena 11:00: Meza nagusia. 11:30: Marrazki lehiaketa, Herriko Plazan. 11:30-13:30: Ume eta gazteen ekintzak, txosnagunean eta Herriko Plazan. 16:00-19:00: Ume eta gazteen ekintzak, txosnagunean eta Herriko Plazan. 19:00: Xaibor diskofesta, Sollube kalean. 19:00: Idi-probak + gizon-probak, probalekuan. 20:00: Poteoa. Maiatzak 16, barikua 19:00: “Herria martxan, martxa herrian”, Herriko Plazan. Ostean, pregoia eta traka. 21:00: Txitxi-burruntzia, Herriko Plazan. 21:30: Txosnagunera igotzeko kalejira, Herriko Plazatik. 22:00: “Derio tropikal” jaia, txosnagunean: Zizka Mizka, Skakeitan, Glaukoma eta Dj Makala. Maiatzak 17, zapatua 11:00: Kalejira. 11:30-14:30: Eskulangintza azoka, Sollube kalean. 11:30: Umeen jolasak, txosnagunean. 12:00: Herri kirolen erakustaldia, Herriko Plazan. 17:00-22:00: Eskulangintza azoka, Sollube kalean. 18:00: Euskal dantzak, Herriko Plazan. 19:00: Kaleko antzerkia, Bakearen plazan. 19:00: Pintxo-potea + Elektrotxaranga. 22:00: Kontzertuak, txosnagunean (Frantzeska, Gatibu eta Dj Bull). Maiatzak 18, domeka 11:00: Kalejira. 11:00-14:30: Elikagai azoka, Sollube kalean. 15:00: Herri bazkaria, txosnagunean: Sukalkia. 17:30: Lau t´erdiko Bizkaiko Txapelketa, pilotalekuan. 18:30: Briska txapelketako sariak banatzea, txosnagunean. 19:00: Txitxarrilloa, txosnagunean. 20:30: Txokolatada, txosnagunean. 21:00: Jai-amaiera, txosnagunean.