Bakotxak bere rola aukeratuta, euskeraz dakigunok lehen berbea euskaraz esango dogu, eta euskerea ulertzen dauanari euskeraz egingo deutsagu. Euskerea ulertzen dauanak, ostera, euskeraz erantzuteko gai ez bada, erderaz erantzungo deusku normaltasunez. Holan azalduta erreza emoten dau ezta?
Ariketa honek nigan poza eta tristura sortzen dauz. Zergaitik poza? Euskaldun eta euskaltzaleen artean herri mugimendua sortu dogulako; 11 egunean euskaraz berba egiten dakienek eta ulertzen dabenek euskerea normaltasunez erabiliko dogulako; edota sarritan euren artean erderaz ibilten diran euskaldunek, euskeraz berba egiteko konpromisoa hartu dabelako. Hau da, euskera gehiago entzuteak pozten nau.
Eta, zergaitik tristura? Txapa bat eukitean oinarritu dogulako euskararen erabilpena, eta batez be Euskaraldia 11 egunera mugatzen dalako.
Horregaitik, aurreko urteetan sortutako lema eta aurtengoa buztartu gura dodaz: Zergaitik ez Euskaraldia 365 egunean? Gure esku dago hori!