2018 aza 29 Txorierri
Euskaraldia azaroaren 23an hasi zen arren, ekimenean izena emateko epea hilaren 27an amaitu zen. Txorierriko arduradunek datuak jakinarazi dituzte, eta, horien arabera, gure eskualdean 2.492 lagunek egin dute bat egitasmoarekin: 1.636 ahobizi eta 856 belarriprest, hain zuzen ere.