Irteera: Gorbeiako Mendigunea

Hamabost km.ko ibilbide borobila da, Muruako (Araba) harrobietan hasi eta Gorbeiako gailurrera ailegatuko gara. Hasiko garen puntutik Zubialdeko erreka jarraituko dugu Erreakasikuko mendileporaino (961m.) eta hor ibaiburua topatuko dugu. Dulau harkaitza eta Aldamingo Ipar-hegoaldeko aldea inguratuko ditugu Lapurzuloko bidexka hartzeko eta holan gorantza doan bide leunatik Egiriñaoko pagadian egongo gara. Hemendik aurrera bidexka gogortu egiten da Aldamiñospeko mendilepora heldu arte (1.322m) eta hortik Gorbeiarantz (1.482m) Igiñigerreko hormatzarretik bueltatuko gara eta bidea jarraituz Zubialdeko errekan berriro egongo gara. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 6 ordu. Zailtasuna: Ertaina. Pilatutako desnibela: +987 m. Teknika gabeko ibilbidea da Bazkideak: 5 euro Ez bazkideak: 20 euro. Irteera: 08:30 ean, Lezamako Plazan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).