Logoa
Logoa

Irteera: Oiz

Irteera: Oiz

Erabiltzailearen aurpegia FAMILIA - IRTEERA. Sollube, Ganeko ta Kolitza igo eta gero Oiz mendira joko dugu oraingoan. Ibilbide hasiera Zenarruzako Kolegiatatik izango da, 15 km inguru egin ondoren berriro bertara bueltatuz. Gailurrera heltzeko inolako zailtasunik gabeko pistatatik igaroko gara. Irteera beti bezala goizeko 9:30ean eskolatik izango da eta bazkaltzera etxera bueltatuko gara. DATA: MARTXOAREN 18an ORDUA: 9:30 ABIAPUNTUA: LEZAMAKO ESKOLA

Irteera: Anboto

Irteera: Anboto

Erabiltzailearen aurpegia EGUNEKO IRTEERA. Arrazolatik ibilbide borobila eta zaintazun ertaina. Igoera Anboto Sakonatik izango da, "Anboto Kilometro Bertikala"-probaren ibilbidea jarraituz. Zabalandiko lepo eta ipizteko mendioinetatik jeitsiko gara. Eskilarreko Begia bisitatuko dugu, eta hortik Mari Kobazuloko sarrera eta Udalaitz mendia ikusi ahal izango ditugu. DATA: MARTXOAREN 10ean ORDUA: 8:30 ABIAPUNTUA: HERRIKO PLAZA

Edurretara!

Edurretara!

Erabiltzailearen aurpegia Hurrengo igandean, otsailaren 18an, edurretako irteera egingo dugu, Lunadara joango gara (Espinosa de los Monteros – Burgos). Trineoak, plastikoak, raketak.... edozein tresna elurretan une goxo bat pasatzeko baliogarria izango da. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Autobusez abiatuko gara IGE-k alokatuta (jesar lekuetarako lehentasuna izango dute IGE-ko bazkideek) eta inguruko jantoki batean elkarrekin bazkalduko dugu (bazkariaren prezioa zehaztu barik dago). Irteera: 08:30ean Lezamako Eskolan. Joateko interesa badaukazu, abisaiguzu hurrengo otsailaren 14a baino lehenago, Bazkideak (ez bazara IGE-ko bazkidea): 5€. Ez bazkideak: 20€.

FAMILIA-IRTEERA

FAMILIA-IRTEERA

Erabiltzailearen aurpegia SANTXOSOLO MENDIZERRA Zallako Rigadas aparkalekutik hasi eta “Alto de la Celadilla”(697m) eta Rioya Mendiara (678m) abiatuko gara. Hor Bizkaia eta Burgos arteko muga aurkitzen da. Bide leun eta eroso batetik Trasmosomoseko mendi-lepora hurbilduko gara eta hortik “Alto de Celadilla”ra igoko gara. Mendilepora berriro bueltatuko gara eta bide bedartsu batetik Espaldaseca (696m) igoko dugu. Hemendik, mendilerrotik jarraitu eta Rioya Mendiara helduko gara. Eguraldiak laguntzen bagaitu izugarrizko ikuspegia izango dugu (Sierra Salvada, Eretza, Ganekogorta, Anboto). Ibilbide erreza, zailtasun tekniko gabekoa, edonork egin ahal du eta egun erdikoa da. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 4 ordu. Pilatutako desnibela: +290m. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Ordua: Goizeko 9:30 ean Eskolan. Bazkidea edo IGEko kidea bazara: Dohanik. Bazkidea ez bazara: 15€

FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA

FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA

Erabiltzailearen aurpegia GAZTELUMENDI - URRUSTI LUBAKIEN ARTEAN PASEOAN “Lezama ezagutu“ programaren barruan abenduaren 17an hiruhilabe honetako bigarren irteera egingo da. Gaztelumendira igoko gara (323m.) eta hortxe, uztailean monolitoa bota ondoren, gailurra zelan gelditu den ikusi ahal izango dugu. Han ere Burdinezko Gerriko ospetsuaren hondarrak ikusi ahal izango ditugu. Historiak esaten duen moduan hemen errepublikarrak saiatu ziren nazionalak Bilbon sartzen ez uztea baina ez zuten lortu. Urrustira doan mendikatetik bueltatuko gara. Hamar km.ko ibilbide erraza eta teknika zailtasunik gabekoa da. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Ordua: Goizeko 9:30ean Lezamako eskolan. Bazkidea edo IGEko kidea bazara, irteera dohainik izango da. Bazkidea ez bazara: 15€

FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA GAZTELUMENDI -

Erabiltzailearen aurpegia FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA GAZTELUMENDI - URRUSTI LUBAKIEN ARTEAN PASEOAN 2017 urteko azken irteera Gaztelumendi eta Urrustie artean dagoen mendi lerrotik igaroko da. Bertan 36an izandako gudan erabilitako lubaki eta bukerrak bilatzen emango dugu goiza. Paseo erraza inolako sailtasunik gabekoa, goiz eder bat pasatzeko egokia. DATA: IGANDEA 17 ORDUA: 9:30 ABIAPUNTUA: LEZAMAKO ESKOLA

Irteera: Gorbeiako Mendigunea

Irteera: Gorbeiako Mendigunea

Erabiltzailearen aurpegia Hamabost km.ko ibilbide borobila da, Muruako (Araba) harrobietan hasi eta Gorbeiako gailurrera ailegatuko gara. Hasiko garen puntutik Zubialdeko erreka jarraituko dugu Erreakasikuko mendileporaino (961m.) eta hor ibaiburua topatuko dugu. Dulau harkaitza eta Aldamingo Ipar-hegoaldeko aldea inguratuko ditugu Lapurzuloko bidexka hartzeko eta holan gorantza doan bide leunatik Egiriñaoko pagadian egongo gara. Hemendik aurrera bidexka gogortu egiten da Aldamiñospeko mendilepora heldu arte (1.322m) eta hortik Gorbeiarantz (1.482m) Igiñigerreko hormatzarretik bueltatuko gara eta bidea jarraituz Zubialdeko errekan berriro egongo gara. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 6 ordu. Zailtasuna: Ertaina. Pilatutako desnibela: +987 m. Teknika gabeko ibilbidea da Bazkideak: 5 euro Ez bazkideak: 20 euro. Irteera: 08:30 ean, Lezamako Plazan.

Salida Lezama Ezagutu

Salida Lezama Ezagutu

Erabiltzailearen aurpegia FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA. GANGUREN - MONTE AVRIL. Dentro del programa “Lezama ezagutu” el domingo día 19 llevaremos a cabo la segunda de las salidas previstas en este trimestre del nuevo curso escolar. En esta ocasión subiremos por Torre para ascender a Ganguren (477m.) Desde allí nos dirigiremos por el cresterío hasta el monte Avril (382m.) donde tendremos oportunidad de observar restos del antiguo fortín y de búnkeres pertenecientes al afamado Cinturón de Hierro con el que los republicanos intentaron parar, sin conseguirlo, a los nacionales en su avance hacia Bilbao. El regreso lo efectuaremos siguiendo el trazado del Camino de Santiago. Es un recorrido sencillo de unos 13 kilómetros y sin ninguna dificultad técnica. Es una salida de las que organizamos en colaboración con el AMPA de la Escuela Pública de Lezama y por lo tanto tiene la consideración de salida familiar. La cita es en la Escuela de Lezama a las 09:30 horas. Precio socios y AMPA: gratis. Precio no socios: 15€.

Segurtasun Jardunaldiak

Segurtasun Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) Segurtasun Jardunaldiak antolatzen ditu, mendia segurtasunarekin praktikatzeko Azaroaren 7 eta 9an izango da Lezamako Kultur Aretoan 19:30ean. Azaroaren 7an “Mendizaletasuna praktikatzeko Aholku Medikoak” (Kepa Lizarraga ) eta 9an “Mendi Ekintzetako Segurtasuna” (Mikel Barcenila, BMF-ko teknikoa) jorratuko dira. Kultur Aretora hurbiltzen animatzen zaitugu eta holan jardunaldiak disfrutatu ahal izango dituzu. Pena mereziko du eta.

Irteera: Kantabria Mendillerroa

Irteera: Kantabria Mendillerroa

Erabiltzailearen aurpegia Ibilbide borobila egingo dugu, Villafrian hasiko gara eta mendilerroko bi gailurrik altuenetara igoko gara, hain zuzen, San Tirso (1.333 mkoa) eta Peña del León ( 1.390 mkoa) Zailtasun erdiko ibilbidea izango da baina aldapa txiki batzuk izango ditugu. Iraunpena: 6 Ordu Luzeera: 14 km. Desnibela: 731 mkoa. DATA: LARUNBATA 2017.10.28 ORDUA: 08:00 ABIAPUNTUA: HERRIKO PLAZA

Irteera: Lezama Ezagutu

Irteera: Lezama Ezagutu

Erabiltzailearen aurpegia “Lezama ezagutu“ programaren barruan urriaren 22an hiruhilabe honetako lehenengo irteera egingo da. Ametzalieta eta Agirregoiko baserrietatik pasatuz, Legina ausorantz joko dugu eta San Antolingo baseliza bisitatuko dugu. Olabarritik buelta egingo dugu eta ibilbidean pinudia zeharkatuko dugu. Ibilbide erraza eta teknika zailtasunik gabekoa da. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Ordua: Goizeko 9:30ean Eskolan. Bazkidea edo IGEko kidea bazara, irteera dohainik izango da. Bazkidea ez bazara: 15€

Galarregira (Bizkaia)

2017/10/08 08:30

Lezamako herriko plaza | Lezama

Hurrengo igandean, urriak 8an, Galarregira (Bizkaia) joango gara. Nabarnizeko Ikazurieta auzoan hasita PR BI-174 (Horreoko Ibilbidea) jarraituz Galarregira hurbilduko gara (600 mkoa). Itsasaldeko gailur honetatik, Iluntzar (726 mkoa) itzalean egonda eta “ehun urteduna“ kontsideratuta, Bizkaia eta Gipuzkoako kostalde eta barruko ikuspegi politak ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide erraza da, teknika zailtasun gabekoa, egun erdikoa eta edonork egiteko egokia. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 3 ordu. Desnibela: +340m. Ordua: Lezamako Plazan 8.:30ean Bazkidea: Dohanik. Bazkidea ez bazara: 15€ Agur bero bat.