FAMILI ETA HAURRENTZAKO IRTEERA

GAZTELUMENDI - URRUSTI LUBAKIEN ARTEAN PASEOAN “Lezama ezagutu“ programaren barruan abenduaren 17an hiruhilabe honetako bigarren irteera egingo da. Gaztelumendira igoko gara (323m.) eta hortxe, uztailean monolitoa bota ondoren, gailurra zelan gelditu den ikusi ahal izango dugu. Han ere Burdinezko Gerriko ospetsuaren hondarrak ikusi ahal izango ditugu. Historiak esaten duen moduan hemen errepublikarrak saiatu ziren nazionalak Bilbon sartzen ez uztea baina ez zuten lortu. Urrustira doan mendikatetik bueltatuko gara. Hamar km.ko ibilbide erraza eta teknika zailtasunik gabekoa da. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Ordua: Goizeko 9:30ean Lezamako eskolan. Bazkidea edo IGEko kidea bazara, irteera dohainik izango da. Bazkidea ez bazara: 15€

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).