FAMILIA-IRTEERA

SANTXOSOLO MENDIZERRA Zallako Rigadas aparkalekutik hasi eta “Alto de la Celadilla”(697m) eta Rioya Mendiara (678m) abiatuko gara. Hor Bizkaia eta Burgos arteko muga aurkitzen da. Bide leun eta eroso batetik Trasmosomoseko mendi-lepora hurbilduko gara eta hortik “Alto de Celadilla”ra igoko gara. Mendilepora berriro bueltatuko gara eta bide bedartsu batetik Espaldaseca (696m) igoko dugu. Hemendik, mendilerrotik jarraitu eta Rioya Mendiara helduko gara. Eguraldiak laguntzen bagaitu izugarrizko ikuspegia izango dugu (Sierra Salvada, Eretza, Ganekogorta, Anboto). Ibilbide erreza, zailtasun tekniko gabekoa, edonork egin ahal du eta egun erdikoa da. Gutxi-gorabeherako denbora, oinez: 4 ordu. Pilatutako desnibela: +290m. Lezamako Herri Eskolako IGEarekin batera antolatu da eta familiarekin joateko oso aproposa. Ordua: Goizeko 9:30 ean Eskolan. Bazkidea edo IGEko kidea bazara: Dohanik. Bazkidea ez bazara: 15€

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).