Testua: Juan Luis Goikoetxea / Irudia: Aritz Albaizar
“Herri ta herrixka, baserri, kale,
aldatuz doaz urterik urte;â€
Dino orain 45 urte Lourdes Iriondok abesturiko kantak. Eta guk dinogu, euskal herriak aldatzen diran moduan dira aldatzen hizkuntzak; euskara bere bai.
Kontzientzia itzarrik 50 urte baino gehiagotan bizi garanok, eboluzino handia ezagutu dogu hizkeran. Aldaketa hori norantz joango da gaurtik aurrera?
Badakigu, dana dala, gure herrietan edozein tokitako euskaldun zaharrak bizi dirana, euskaldun barriekin batera. Halanda guzti, Txorierriko euskaldunek Txorierriko erara egingo dabe berba eta Ondarroakoek Ondarroako erara.
Arduratzen nauena euskararenganako atxikimendua da, nork berea ez estimatzea. AIKORen, 118. zenbakian topau dot: “Azokakâ€; “Larrabetzuâ€; “Bertako produktuakâ€. Durangoko ANBOTOn, 471 zenbakian, barriz, Jon adiskidearen: “Aurrera dihoaâ€.
Bizkaierakook bertoko eta bertako bereiztu izan ditugu. Txorierriko txakolingileek “Bertoko txakolina†darabile, ze bertako gure belarrietan hango da, ez hemengo. Durangon, ostera, doa esaten da, ez dihoa. Bide horretatik joko ete dau euskarak, lekuan lekukoa deserrotuz; nork berea bazter itzirik?
Nik neurez, gurago norberanari atxikimendua gordez jokatzea, dakigunetik ez dakigunera; ze euskarak burua ez eze bihotza be badauka eta bihotzaren radiografia maitasunak dagi. Urliak, amaren euskara, etxekoa, auzokoa maiteko dau; sandiak, Arestiren berbakera uritar indarrezkoa; berendiak, Axularren goien graduko prosa hegoduna edo Leteren “Xalbadorren heriotzeanâ€. Azken baten, kontua maitemintzea da, 2050 urteko edozein euskara izango da-eta super ona.