Uda luzea igaro ostean, eskolara itzuli beharra izan da. Gutariko askok seme-alabai igarri deutsegu, ziur asko, gogo barik edo estresauta dagozala. Adituek opor osteko sindromea edo haur-normaltasunaren sindromea esaten deutsie horri. Egoera pasakorra izan arren, komenigarria da jarraibide batzuk kontuan hartzea.
Ursula Tomás UREL Psicologia Social Sondikako kabineteko psikologoak azaldu deuskunez, umeek gura dabena egiten ia hiru hilabete emon ostean, ha-lako baten eguneroko errutinea hartu behar izaten dabe barriro, eta horrek es-tresa sortzen deutse. Askotan gurasoak eurak dira egonezina sorrarazten deu-tseena, eskolako materiala azkar baten erosi behar dabelako.
Horri gehitu behar jako bildur izaten dirala zer ekarriko ete deutsen ikasturte barriak. “Ikaskide eta irakasle barriak eukiko ditue, ikasgaiak gatxagoak izango dira... eta ez dakie zehatz-mehatz zeri egin beharko deutsien aurre. Ondorioz, portaera-arazoak eukiko ditue, baita jateko eta lo egiteko orduan beâ€.
Oporraldia zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta gogorragoa izango da itzulera. Halanda be, sindromeak ez dau izaten eragin bardina ume guztiakan. “Batzuei izugarri gustetan jake eskolea eta ohiturak izatea, eta urtean zehar ikasitakoa oporraldian berrikusteko aprobetxau dabe. Ganera, ikaskideak ikusteko irrikan dagoz. Beste ume batzuk, barriz, urte osoa emongo leukie oporretanâ€.
Gurasoen jarrerea ezinbestekoa da seme-alabei errezago egin dakien eskolara itzultzea. “Nasai egon behar dira euren aurrean, eta esan euren laguntzea eu-kiko dabela beti. Animau egin behar ditueâ€. Era berean, onuragarria da eskolak hasi baino astebete edo aste bi lehenago jarraibide batzuk kontuan hartzea. Ohera joateko ordua aurreratu egin behar da apurka-apurka, eta goizean be gero eta lehenago izartu behar dira umeak. Eskolako materiala denporaz eros-tea komenigarria da eta, arropea edo motxilea erosi behar bada, ha umeari au-keratzen ixtea. “Halan ilusino handiagoz joango da eskolara. Umeak berak au-keratutako gauzak estreinauko ditualakoâ€.
Komeriak, ohetik altzeteko
Besteak beste, liburuei azala ipintea eta bertan bere izena idaztea be onuragarria da, egoera barrira ohitu daiten. Eta etxerako lanak udan egiteko agindu badeu-tseez, hareek ondo planifikau behar dira. “Adibidez, goizean etxerako lanak egin leikiez, eta arrastian libre euki. Ohiturea hartuko dabe eta iraila heltzea ez da izango hain traumatikoa eurentzatâ€.
Eskolako lehenengo egunetan, guraso batzuek komeriak pasaten ditue seme-alabak izartuteko. Gauez kosta egiten jake lokartzea, eta hurrengo egunean ez dabe ohetik altzau gura izaten. Ursularen esanetan, arazo hori goiz altzetako ohiturea hartzen eta eguneroko nekea sentiduten joaten diran heinean konpon-duko da. Gosaria oso inportantea da; ondo gosaldu ezean, erdi lo joango dira eskolara, eta lehenengo hiru orduak galduko ditue.
Nekearen eta estresaren eraginez, bada jateko gogoa galtzen dauen umerik. Eta beste batzuk jatun txarrak dira. Edozelan be, udan egindako gehiegikeriak baz-tertu eta dieta egokia hartu behar dabe. “Bizitza osasuntsua eta aktiboa euki behar dabe, eta astialdia, bideojoko edo internet aurrean emon beharrean, pasi-eran, irakurten, kirola egiten... emotera animau behar jakezâ€. Eskolaz kanpoko jarduerak euren gustukoak izatea be garrantzitsua da, deskonektau eta ondo pasau daien.
Umearen arabera, opor osteko sindromeak astebetetik hilabete batzuetara iraun leike. Luzeago joten badau, komenigarria da eskolan edo profesional bati galde-tzea, beste era bateko arazo baten seinalea izan leitekelako.