Ziortza Zarraga Euskadiko txapelduna da disko diziplinan. Loiutarra disko (kilo 1) eta pisu (4 k) jaurtitzailea da, eta kirol hori praktikau barik urte batzuk emon ostean, orain dala gitxi hasi da barriro egiten. “Hobby†moduan dino berak. Halanda be, hobbyak titulua ekarri deutso.
Atletismoan gazte-gazterik zala hasi zan, eskola garaian, irakasle batek bultzatua. Diskoa eta pisua aukeratu zituan diziplinatzat, atletismoaren barruan. “Ez dakit, gustau jatan eta, gainera, oso ondo pasaten neban jenteagaz eta entrenamentuak egiten. Lagun asko ginan hasieran, baina batxilergora ailegau ginanerako, sei baino ez ginan lotu. Jarraitzea erabagi neban neukâ€. Txapelketa ofizialetan 16 urte zituala hasi zan parte hartzen. Garai hatan Zornotza taldeagaz aritzen zan; eta hori desagertu zanean, Bidezabal Durangoko taldeagaz.
Ziortza, urteetan, ohiko parte-hartzailea izan da Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetan. Emaitza onak lortu ditu lehiaketetan eta, bere kategoriaren barruan, lehenengo zortzien artean egon da beti. “Bizkaiko onena izan naz urte askotan, eta jarraian. Era berean, Bizkaiko markarik handiena dot disko diziplinan: 43 m eta 44 cm; eta pisu diziplinan: 12 m eta 70 cm. Eta ez dago nik baino jaurtiketa gehiago egin dauen kirolaririkâ€. Espainiako txapelketan be askotan izan da, baina ez dau dominarik lortu. “Lorpen handiena unibersidade garaian izan zan. Unibersidadeen arteko Espainiako Txapelketan brontzea lortu nebanâ€.
Entrenatzaileak itxi eutsan beragaz aritzeari, eta Ziortzak bere kabuz jarraitu eban entrenamentuakaz. Baina beharrean hasi zan, txandaka, bizkarreko arazoak azaldu ziran... eta dana korapilatu zan apur bat. “Kirola praktiketeari itxi arren, lagun asko dodaz mundu honetan dabilzanak, eta ez dot inoz kontaktua galdu. Txapelketetara joaten jarraitzen neban, ikusle moduan, eta pixkanaka-pixkanaka barriro etorri jatan gogoaâ€. Diskoa eta pisua orain dala lau urte hartu ditu barriro, tarte luzean gordeta izan ondoren. “Entreneteagaitik eta kirol apur bat egitegaitik izan da. Bidezabal taldetik deitu deuste hareekaz aritzeko, jentearen beharra dabelako. Baietz esan deutset, baina hobby moduan egingo dodala azaldu deutset, entrenamentuak nasaiago hartuko dodazalaâ€.
Apur bat gehiago
Izan be, entrenamentuak astean bost edo sei aldiz egiten zituan lehen. “Nahiz eta gaixorik ibili. Derrigorrean egin behar zan eta kitu. Orain, barriz, ahal dodanean egiten dodaz eta buruko mina badot, ez noa entreneteraâ€. Baina onartzen dau, txapelketetara joaten danean, bere buruari esaten deutsala gehiago entrenau beharko ebala. “Apur bat gehiago behintzat! Orain dala aste batzuk txapelketa batera joan nintzan, beharretik atera barria, lo egin barik, euria zan, hotz egoan... eta han zer demontre egiten ari nintzan pentsau neban. Baina ederto pasau neban gero, droga antzekoa da niretzatâ€.
Edozein kirolarik zaindu behar dau jaten dauena; Ziortzak aitatu dau ez dauela inoz egin. Eta asteburu asko galdu dituala. “Txapelketak domeka goizetan egiten diralako. Zapatuetan, beraz, goizetik joan behar izaten neban etxera. Baina ez eutsan inporta lehen, eta ez deust inporta orain, atletismoan lagun asko nitualako, eta ditudalako. Primeran pasaten dogu!â€. Txapelketen dinamikan barriro sartu bada be, argi dau ez dala Estadu mailan lehiatuko. “Entrenau barik ibili nazen urteek eragina euki dabe nire sasoian, eta dagoaneko ez dot hain urrun jaurtiten. Momentuz, Bidezabal taldean nago, hareei mesedea egiteagaitik. Besterik ezâ€.
Kirolzale amorratua da Ziortza, eta aukera dauean bakotxean, kirol ikuskizunen batera hurbiltzen da. Berea gitxi batzuren kirola da eta honelako diziplinei bultzadea emon beharko litxakiela uste dau. “Ikusten dodanaren arabera eta lagunek kontaten deustenaren arabera, gero eta jente gitxiago animaten da kirol honeetan aritzera. Are gitxiago, emakumeen gainean aritzen bagaraâ€.