Txorierrikogazteak.com webgunea, martxan

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 12a, 15:02
Txorierriko Mankomunitateak www.txorierrikogazteak.com webgunea jarri du martxan. Webgunea 14 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Txorierriko Gazte Planean du sorburua. Gazteentzat interesgarria den hainbat informazio topa daiteke bertan: lana, hezkuntza, etxebizitza eta aisia, besteak beste. Era berean, ‘Iritzia eman eta parte hartu” atala zabaldu dute gazteen partaidetza bultzatzeko. Atal horretan hurrengoak daude: txat-a, forua, bisita liburua eta iradokizunak eta kexak botatzeko atala. Horrela, webguneak Txorierriko gazteen arteko harremana sendotzeko tresna izateaz gainera, gazteen eta bertoko instituzioen eta zerbitzuen arteko zubia izatea du helburu. Gazteek aisia-eskaintzan eta eskarian parte hartzea ere webgunaren helburuenetarikoa da. Beste alde batetik, ezinduei egokituta dago. Txorierrikogazteak.com euskara hutsean egin dute, horren erabilera komunikazioko teknologietan eta aisialdian sustatzeko. Joan den irailean logotipo lehiaketa antolatu zen Txorierriko Gazte Planerako eta hori Lezamako neska batek irabazi zuen. Webgunearen diseinua logotipo horretan oinarrituta egin dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).