Lege oharra

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak (Aikor! aldizkaria) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere. Aikor.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Aikor! aldizkariak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak aikor.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Lege ohar honek TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa – Aikor webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa, FD/B/00113/2001 Merkatal Erregistroko inskripzioaren datuak dituena.

Informazio orokorra:

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa

Aresti kalea 2, behea

48170 Zamudio (Bizkaia)

Tel: 944 523 447

Posta elektronikoa: aikortxori@aikor.com

IFZ: V95174678

Legeria:

Oro har, TOTOAN eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak Espainiako legeri eta eskumenpean daude.

Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.

Edukiaren erabilera:

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, TOTOAN – Aikor! aldizkariarekin merkataritza harreman bat hastea. Erakundeak eskubidea du aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak:

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioarenak (Aikor! aldizkaria) dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira TOTOANen jabetzakoak. Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago. TOTOANek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere. Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita aikortxori@aikor.com helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Aikor! aldizkaria, Aresti kalea 2, behea, 48170 Zamudio (Bizkaia).  Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Loturak (linkak):

Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

Adingabeak:

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.