Jai-batzordea erabat barritu egin dala Aldekoneko Santiago eta San Inazio jaietako nobedaderik haundiena da, zalantza barik. Holan, aurtengo jaiak 27 urtetik 30 urtera bitarteko sei lagun prestatzen ibili dira, eta egitaraua ilusio eta borondate osoz osatu dabela ziurtatu deuskue.
Nola ailegatu zarie jai-batzordera?
Santiago eta San Inazio Derioko jairik ezagunenak izan dira betidanik –hori uste dogu guk, behintzat, eta holan esan deuskue gurasoek eta aiton-amonek-, baina azken urteotan indarra galduz joan dira. Hori dala-eta, aurreko jai-batzordean parte hartzea pentsatuta genuan, baina hori desagertu danez, jaiak gure kontu hartzea erabaki dogu aurten.
Jaiak antolatzea ez da batere lan erraza. Zeintzuk dira topatu dituzuen oztopoak?
Lehenengo eta behin, IFKa lortu behar da jai-batzordea edo elkartea sortzeko, eta horrek denbora daroa. Baina zailtasunik handienak hurrengoak izan dira: zein ekitaldi mota antolatu pentsatzea eta horreen arteko koordinazioa. Izan be, errazak emoten dabezan gauzak ez dira hain errazak benetan.
Laguntzarik izan dozue?
Laguntza ekonomikoaz aparte, hainbat aholku emon deuskuez. Eta familia eta lagunak be laguntzeko prest izan doguz momentu orotan. Mila esker zuoi guztioi.
Zer-nolako ekitaldiak antolatu dituzue?
Adin guztiei zuzendutako jai-egitaraua osatzen ahalegindu gara: ume, gazte zein helduei zuzendutakoa. Egitarau on bat prestatzea zaila da errekurtsoak urriak badira, halan be, jaiak ilusio eta borondate osoz antolatu doguz. Badakigu batzuentzat ez dala beste munduko gauza izango, baina urterik urte gauzak hobetzea espero dogu. Eta, horretarako, ezinbestekoa izango da zuen laguntza. Beraz, irakurle hori, anima zaitez eta Derion ikusiko dogu elkar!
Nobedaderik egongo da?
Bai, lehiaketa barri bat: Zezen-buztana saltsan edo Rabú. Hainbat auzokide etorri jakuz proposamen hori eginez. Beste alde batetik, eta nahiz eta nobedadea ez izan, antxina egiten ziran ekitaldiak berreskuratu gura doguz: txalaparta erakustaldia, dantzen alardea eta Santa Ana eguneko gisatu dastatzea, esate baterako.
Zein helburu bete gura dozue aurten; hau da, jaiak antolatzen dituzuen lehen aldian?
Aspaldiko giroa berreskuratu gura dogu, eta derioztar guztiak herrian geldi daitezala, jaiei bultzada haundia emoteko. Izan be, horren beharra dabe.
Jai-egitaraua
Garagarrilaren 25a, eguaztena (Santiago)
11:30: Txupinazoa eta kalejira
12:00: Mezea
13:00: Umeentzako ekintzak
14:00: Sukalki Txapelketa
16:30: Mus Txapelketa
18:30: Dantzen alardea
20:00: Txalaparta erakustaldia
21:00: Txitxiburruntzia
Garagarrilaren 26a, eguena (Santa Ana)
11:30: Kalejira
12:00: Mezea eta sukalki dastatzea
17:00: Umeentzako gymkana
20:00: Tortilla Txapelketa
21:00: Hip-Hop kontzertuak: Cadena Perpetua, Sagu, McPir Kel, Boker eta Koldo
Garagarrilaren 28a, zapatua
11:00: Kalejira
12:00: Umeentzako jokoak
14:00: Paella Txapelketa
19:30: Perkusio afrikarra
23:00: Gaudantza, Bizargorri taldeagaz
03:00: Diskoteka
Garagarrilaren 29a, domeka
11:00: Kalejira
12:00: Mezea
13:00: Poko-piko pailazoak
14.30: Herri bazkaria eta bertsolariak
18:30: Txitxarriloa, Los Palmera taldeagaz
21:30: Txokolatada
Garagarrilaren 30a, astelehena (San Inazio bezpera)
11:00: Kalejira
12:00: Umeentzako tailerrak
17:00: Gorriti eta bere animaliak
22:30: Mozorro Lehiaketa
23:30: Gaudantza, Lisker taldeagaz
00:30: Mozorro Lehiaketaren sari banaketa
01:00: Gaudantza, Lisker taldeagaz
03:00: Diskoteka
Garagarrilaren 31an, martitzena (San Inazio)
11:00: Kalejira
12:00: Mezea
13:00: Dantza internazionalak: Kuba
15:00: Txorierriko I. “Zezen-buztana saltsan†Lehiaketa
19:00: Idi-probak
21:00: Trio Vera Cruz dantza taldea
Abuztuaren 3a, barikua (San Esteban)
12:00: Mezea eta marmitako dastatzea
13:00: Trikipoteoa
14:00: Bakailaoa pil-pilean Txapelketa
19:00: Herri jokoak
21:00: Sardina jana