Basobaltz jai-batzordea dala urtebete osatu zan. Batzordekide gehienak emakumezkoak dira, “ia %80â€; eta gazteak, “batez besteko adina 24 urtekoa daâ€; eta lagun-koadrila berakoak, “baina hau jai-batzorde zabala da eta gura dauan guztiak parte har dezake berton. Beste koadrila batzuetakoak be badagoz, eta kultura teknikaria eta hainbat herritar be baiâ€. Guztien gustuko jai-egitaraua osatzea ez da lan erraza, baina Basobaltzekoek gogoz eta ilusioz aurre egin deutsie erronkari.
Iaz lehenengo aldiz antolatu zenduezan jaiak. Zer-nolako balorazioa egin daikezue?
Lehenengo urtea izateko, egia esan, nahiko ondo irten ziran gauzak. Eta gu ez ezik herritarrak be pozik lotu ziran. Logikoa danez, akatsak egin genduzan eta horreek berriro ez egiten ahaleginduko gara aurten.
Zein da jaiei egin deutsezuen ekarpena?
Aurreko urteetan lauzpabost pertsona baino ez egozan jai-batzordean, eta horrek zer ekarren? Ba, gauez, adibidez, hainbat gauzari adi egon behar baziran, egunean ekintza gitxiago zirala edota egozanak kaskarragoak zirala. Eta guk, gehiago garanez, esparru hori betetzea lortu dogu. Jai-batzordean koadrila ezberdinetako lagunak gagoz eta horri esker, partehartzea askoz handiagoa da. Herriko alkarteek be ekintzak antolatzen dabez… Halandaze be, lan asko dogu oraindino partehartze hori erabatekoa izan daiten.
Azaldu hori.
Jai-batzordea osatu zanean herriko alkarte guztiek bertan parte hartzea genduan helburu eta ez da lortu. Lehen esan moduan, alkarteek ekintzak antolatzen dabez, baina ez dira batzarretara etortzen eta ez deuskue laguntzen erabakiak hartzen. Eta guk eurak be parte aktiboa izatea gura dogu.
Beste alde batetik, aitortu beharra dago jende gitxi batzen dala Lezaman antolatzen diran ekitaldietan. Jaiei jagokenez, giro handia dago gauez, baina egunean zehar ez. Eta guk egunean be sortu gura dogu jai-giroa. Horretarako, eta aurten Andra Mari Eguna zapatuan izango dala kontuan hartuta, ekitaldi sorta zabala eta lezamar guztien gustukoa antolatzen ahalegindu gara. Ea animatzen diran! Iaz Goitioltzako Egunean, esate baterako, giro ederra izan zan egun osoan zehar eta hori egundoko lorpena izan zan guretzat.
Eta zer ekarriko deuskue aurtengo jaiek?
Txakolin Eguna izango da eta Urrusti alkartekoek dastatzeren bat prestatuko dabe. Betizu ikuskizuna be edukiko dogu, Mugarriz Mugarriko Lasterketa/Martxa, pintxo lehiaketa, antzerkia, umeentzako jolasak, kontzertuak, jubilatuentzako ekintzak… Herritar guztiei zuzendutako jai-egitaraua osatzen saiatu gara, baina ez da lan erraza eta izan dogun ahalik eta ondoen egin dogu. Dana dala, norbaitek beste ekintza mota bat antolatu gura badau, badaki zer egin behar dauan: gurera jo, proposatu eta parte hartu! Prest gaude iradokizun guzti-guztiak kontuan hartzeko.
Zein da jaietako ekitaldirik erakargarriena?
Gaueko giroa eta Zorrizketanek antolatzen dauan bazkaria, zalantza barik. Baia, noski, gustuen arabera: umeentzat Betizu ikuskizuna izango da, beste batzuentzat antzerkia, kontzertuak…
Jaiek lezamarrei eskaintzen deutseena argi dago, eta kanpotarrei?
Herri-giroa… Eta pintxoak jateko gogoa badozu, ba, pintxoak dozuz; seme-alabak badozuz, ba, Betizu ikustera; egarri bazara, ba, txosnetara… Denetarik dogu Lezaman. Animatu eta etorri! Ganera, ez dozu arazorik izago etxera itzultzeko gauez be trena dagoalako… Eta, osterantzean, jai-batzordekoek kotxez eroango zaitue etxera… Bai, zera! (kar,kar).
Jai-egitaraua
Irailaren 2an, domeka. San Antolin
08:30: Lezamako II. Mugarriz Mugarriko Lasterketa/Martxa
11:30: Hitza (Meza zena lehen). Ostean, trikitixa
14:30: Herri bazkaria
16:00: Mus eta briska txapelketak
Irailaren 7an, barikua. Odoloste Eguna
17:00: Betizu
18:00: Pilota partidak, Pilota Eskolaren eskutik
19:00: Dantzen agerraldia, Kurutze Dantza Taldearen eskutik
20:00: Pregoia
20:30: Trikipoteoa. Ostean, odoloste jana herriko tabernetatik
22:00: Txosnen irekiera
22:00-24:00: Goateke txosnetan
24:00: Berbena, Amaiur taldearekin
Irailaren 8an, zapatua. Andra Mari
10:00: Txistulariak
12:00: Meza. Ostean, herri kirolak
12:00-14:00: Pintxo Lehiaketa eta trikitixa
14:30: Pintxo lehiaketaren sari banaketa
17:00: Bingo eta merienda, Adintsuen Elkartean
17:30: Umeentzako jolasak eta txokolatada
19:00: Kukubel antzezlana, Kukubiltxoren eskutik
20:30: Trikipoteoa
24:00: Kontzertuak: Potato, Delorean eta Ene Bada
Irailaren 9an, domeka
10:00: Txistulariak
12:00: Perretxiko erakusketa eta dastatzea eta txakolin dastatzea.
15:00: Herri bazkaria, Zorrizketanen eskutik
18:00: Euskal dantzak eta erromeria
Irailaren 10ean, astelehena. Mikel Zarate plazan
17:00: Umeentzako jolasak
20:00: Erromeria, Luhartz taldeagaz
(Jai-egitaraua behin behinekoa da eta aldaketak izan daitezke. Beti onera, noski)