Lanera itzultzeko garaia da iraila. Umeek ez dute lanik egiten, baina eskolara jo behar dute, eta txikienek haurtzaindira, nahi izanez gero. Txorierrin sei haurreskola daude, eta Aikor! aldizkaria horietako bitan egon da: Derioko Eguzkieder eta Lezamako Katuka.
Goizeko 9:30 dira. Eguzkieder haurtzaindegiko ataritik izugarrizko algara entzuten da. Barruan umeak ohiuka eta negarrez dabiltza. “Egokitze garaian gaude oraindikâ€, dio Estibaliz Ortiz zuzendarietako batek, zarata azaldu nahian. Sondikar horrek duela sei urte haurreskola sortu zuen Yolanda Vázquezekin batera Derioko Aldekone auzoan. Bere ustez, haurtzaindegiak “behar-beharrezkoak†dira gaur egun. “Emakume gehienek kanpoan lan egiten dute eta seme-alabak zaintzeko aitite-amamarik ez badago, nonbait utzi behar dira. Eta haurtzaindegiak leku aproposak dira bertan hainbat ume baitaudeâ€.
Irati Jiménez bat dator Estibalizekin. “Gurasoek lan egiten dutenez, ez dakite haurrekin zer eginâ€, azaldu du. Iratik Katuka haurreskola koordinatzen du Lezaman. Alboan beste hiru lankide ditu bilbotar honek. Haurtzaindegi hori izan da Txorierrin ireki den azkenengoa, lehengo udaberrian, alegia. Horregatik agian, 20 ume baino ez daude oraindik. Horiek guztiak bi gelatan banatzen dira, eta logelatik, patiotik, sukaldetik eta erabilera anitzetako gelatik ere ibiltzen dira.
Eguzkieder haurreskola, aldiz, askoz handiagoa da. Bost gelatan banatutako 50 ume inguru hartzen ditu eta bertan 8 neskak egiten dute lan. Ume txikienen taldeak murritzagoak dira arreta gehiago behar dute-eta. Eguzkieder txiki gelditu da, eta horregatik egoitzatik kanpo dauden bi gela gehiago alokatu dituzte.
Sozializatzeko lehenengo urratsak
Guraso batzuek uste dute, seme-alabak hain txikiak izanda, ez dela komenigarria haurreskolara bidaltzea. Estibaliz eta Irati, ordea, ez daude ados, noski. Euren iritziz, umeak “sozializatzen†hasten dira haurtzaindegian. “Haurtzaindegiak oso erabilgarriak dira, eskolara begira umeak independienteagoak eta prestatuagoak dira-etaâ€, argudiatu du Estibalizek. “Lauzpabost ordu umeen artean egotea oso onuragarria da edozein haurrentzat. Hemen hitz egiten, lagunekin harremanak lantzen, portaerak, ohitura batzuk eta abarreko kontuak errazago ikasten dituzteâ€, gaineratu du Iratik.
Baina alde txarraren bat ere sortzen da oso denbora luzea haurtzaindegian umea egoten bada. Izan ere, ia egun osoan zehar daude irekita haurtzaindegiak, goizeko 7:30etatik 18:30-19:00ra arte, hain zuzen ere. “Batzuetan beste aukerarik ez dago, baina guraso batzuk aprobetxatzen dira eta zortzi ordu uzten dituzte umeak gurekin eta haurrak gurasoekin egon behar dira, oso txikitxoak direnean, batez ere. Hemen seme-alabak uzten dituztenean, batzuk askatuta sentitzen diraâ€, jakinarazi du Katukako koordinatzaileak.
Halaxe da. “Batzuetan gurasoek ez dute denbora handirik pasatzen euren haurrekinâ€, baieztatu digu Estibalizek. Beste alde batetik, Eguzkiederren zuzendariak bertan behera utzi du haurtzaindegiei leporatzen zaien beste kontu bat. “Haurreskoletan umeek gaixotasunak harrapatzen dituztela esaten da, baina ez da egia; haur batek gaixorik egoteko joera badu, edonon har dezake kalteaâ€.
Horrelakorik gerta ez dadin, azken bolada honetan webkams ezartzea modan jarri da haurreskola batzuetan. Kamara horiek erakusten duena ikusgai dago Interneten bitartez, eta horrela gurasoek une orotan geletan zer gertatzen den ikusteko aukera dute. Txorierriko bi haurtzaindegi horietan ez dute kamararik, baina gure neskek horri buruzko iritzia eman digute. “Gu ez gara planteatu, baina ulergarria da aita-ama batzuen kezka“, dio Estibalizek. Iratik ere zergatik jartzen diren ulertzen du, baina ez dago batere euren alde. “Nik ez daukat kamararik gurasoen bulegoetan ondo lan egiten duten edo ez ikusteko. Badakit gauza bera ez dela, baina eskoletan edo instiututuetan ere ez dago kamararik. Kamarak direla medio ezbaian jartzen da nire lana. Gurasoek konfidantzarik ez badute, beste norbaitekin utz ditzatela umeakâ€, aldarrikatu du Iratik.
Haurtzaindegi euskaldunak
Ume eta gelen artean ezberdintasunak daude haurtzaindegietan, “haur guztiak berdinak ez direlakoâ€. Hizkuntzari dagokionez, adibidez, haurreskola pare horretan euskaraz baino ez da egiten, nahiz eta ikasle txikientzat beti erraza ez izan. “Hasieran batzuek ez dakite euskaraz egiten, gurasoak euskaldunak ez direnez, etxean entzuten ez dute-eta. Hala ere, hilabete batean egokitzen dira eta beste kideen mailean jartzen diraâ€, dio Estibalizek.
Hizkuntzarena ez ezik, adinaren aldea ere badago haurren artean, noski. Baina horrek onura ekartzen du, Iratiren hitzetan. “Batzuk beste batzuk baino hobeto ibiltzen dira eta horrek motibazio gehiago ematen die oraindik ondo egiten ez duteneiâ€. Umeen arteko alde horien arabera egiten diren ariketak ere ezberdinak dira, nola ez. “Txikienekin estimulazio-ariketak egiten ditugu: gauza handiak dituzte esku artean, lau hankatan ibiltzen hasten dira, ipuinak edota kantak botatzen dizkiegu... Handiagoak direnean, ordea, egiturak sartzen hasten gara, hau da, ordutegiak daude, rutinak eta ohiturak hartu behar dituzte –borobilean eseri, esaterako–. Gainera, psikomotrizitatea lantzen dute gauza txikiagorekin...â€, azaldu du Estibalizek.
Txorierriko haurreskolak
l Zamudioko haurreskola
Enara kalea, 2
Telefonoa: 94 608 63 89
l Amor Misericordioso (Loiu)
Larrondo, 4
Telefonoa: 94 453 01 14
l Larrabetzuko Udal Haurtzaindegia
Andra Mari, 35
Telefonoa: 94 455 71 73
l Eguzkieder (Derio)
Besaide Plaza, 1
Telefonoa: 94 454 16 37
l Katuka haurreskola (Lezama)
Garaioltza auzoa, 86 D - Behea
Telefonoa: 94 455 43 35
l Zuhaizti haurreskola (Zamudio)
Teknologia Parkea, 107 C Eraikina
Telefonoa: 94 466 26 00