Iratze de Cavia, piano irakaslea: “LOGSE dagoenetik gero eta okerragora goaz”

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 22a, 11:57
Testua eta argazkiak: Pospolin
Bizitzako edozein arlo eta jakituriaren transmisiñoan, musikan be bai, behar-beharrezkoak dira irakasle onak. Urte asko daroaz Iratzek zeregin horretan, irakasle izatetik maisu izatera bidean. Larrabetzu musika eskolan aurkitu dogu beharrean. Musikari, musika zale, irakasle… Zeure buruari begira, jarri egizuz berbok ordenean. Irakaslea, musika zalea, piano jolea, profesionala. Zazpi urtegaz hasi nintzan musika ikasten eta 66ko planean erdiko gradua egin neban kontserbatorioan eta, harrezkero, urte asko daroadaz musika klaseak emoten. Gero, pedagogia musikaleko ikasketak be egin dodaz. Horixe da nire curriculuma berba bitan. Zeure barrutik etorri jatzun musika ikastea ala derrigortuta hasi zintzen? Hasikeran derrigortuta, baina gero, ez zala asko kostetan ikusita eta, benetako zaletasuna sartu jatan. Pianoa etxean eukitea oso gatxa zanez, Jose Manuel Bizkarguenaga abadearen etxera joaten nintzen pianoa jotera. Egon da pertsona esanguratsurik zure musika ibilbidean? Poloniarrak eta errumaniarrak. Etorten hasi zirenean eta guri klaseak emoten, eurekaz ikasi dot gehien, asko dakielako eta irakasten be badakielako. Bizi liteke musikatik? Bai. Nik gustura egiten dot nire lana eta hortik bizi naz. Esan behar da eskola publikoetan hobeto irabazten dala, kontratu hobeak dabezalako eta hori falta dala eskola pribatuetan, dirua ez da heltzen eta, baina ni gustura nago. Jardunaldi bat klaseak emonaz bizi liteke pentagramatik. Zu administraziñoko arduraduna bazina, zer egingo zenduke musikaren egoera hobetuteko? Lehenengo eta behin azterketa sendoa egingo neuke: eskaerak eta eskaintzak, dagozen baliabideak eta behar direnak… Hortik hasita, dagoenetik hasita, plangintza serio bat egingo neuke eta diru gehiago inbertitu hain inportantea dan arlo honetan. Konparatu egizu gure egoera eta beste estatu batzuetakoa (Txekia, Polonia, Austria…). Estatu horreetan musika odolean daroadie eta beste ikasketekaz batera musika derrigorrezko beste bat da. LOGSE dagoenetik gero eta okerragora goaz. Goi mailako ikasketetara bidea gero eta gatxagoa da. Bideak estutu egin dira, ez da musikaririk sortzen, gitxi-gitxi batzuk ez bada. Ez dago ordezkapenak egiteko irakaslerik… Batetik, ikasketak egiteko gauzak horrenbeste konplikatu dira eta, bestetik, umeek zaletasunez bakarrik ikasi behar dabenez…, ba ez dau jenderik urtetan. LOGSEagaz irakaskuntza arautua apurtu egin dabe. Zelango inportantzia emoten deutsozu musikari ume baten garapenean? Dana. Badagoz ikerketak eta neuk be ikusten dot esperientziatik. Musikara datorren umeak burua beste era batera dauka, hobeto ordenatuta. Euren gaitasunak be modu egokiagoan garatzen dabez, gauzak gustura eta ondo egiten direnean. Pianoaren ostean, zein da zure hurrengo instrumentua? Txistua be joten dot, kalejira bat egiteko beste. Zeharkako txirula be asko gustetan jat eta hasi nintzen ikasten, baina ez daukat astirik. Panderoari be emoten deutsot lantzean behin… Zeintzuk dira zure lehentasunak musikan? Klasikoan, duda barik, Chopin, poloniarrak. Osterantzean, jazza be asko gustetan jat, batez be jazz latinoa: Michel Camino da niretzat munduko piano-jolerik onena. Hemengo musikatik, Itoitz, Ken-7…, kañeroak ez diren taldeak. Zaratea ez jat gustetan. Heavyagaz ezin dot eta Bacalao ez da musika… Amaitzeko, esan zeuk gura dozuna. Ea Mankomunitatean daukaguzan agintariek serioan hartzen daben musikaren asuntoa. Sektorea Txorierrin erregulatu beharko litike eta diru gehiago erabili kulturarako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).