Autoen munduarekin zerikusirik izan ez arren, hamabost etapa daramatza Sondika-Goiri argazkilaritza elkarteak kliskagailuei eragiten.
“Argazki lehiaketa da, zeinetan parte hartzaileak epemuga baitauka irudi kopuru zehatz bat egitekoâ€. Horrela definitu du argazki rallya Bego Olabarrieta Sondika-Goiri argazkilaritza elkarteko diruzainak.
Ohikoa den bezala, apirileko azken igandea eguzkitsu itzartu zen. Ekitaldian izena emateko epea zabaldu eta, astiro-astiro, txorierritarrak ez ezik Barakaldo, Leioa, Astrubudua eta Bilboko lagunak ere hasi ziren hurbiltzen Sondikako Artebe udal kiroldegira. Argazkilari bakoitzak kiroldegian bertan pintxo bat hartzeko balea eskuratu zuen.
Gaia ‘Txorierri’ zen; hala ere, bailara goitik behera miatu zuten argazkilariek argazki perfektuaren bila. Lehiaketarekiko iritzia ona izan da orokorrean, antolatzaileen hitzetan. “Aurtengo edizioan 33 pertsonak hartu dute parte; iaz baino zortzi lagun gehiago. Baina ez da haurrik egonâ€, azaldu digu Olabarrietak.
Edizioek aurrera egiten dute, eta emakumezkoen parte-hartzea murriztua izaten jarraitzen du. Aurten, adibidez, 11 neska baino ez dira ibili rallyan. Beste alde batetik, teknologia digitalak analogikoa alboratu du. “Argazki digitalak egiteko aukera duela urte bi eman genuen lehenengo aldiz. Parte-hartzaileen erdiak teknologia analogikoaren aldeko apustua egin zuen; eta beste erdiak, digitalaren alde. Digitala nagusitzen hasi zen hurrengo urtean, eta aurten hiru lagunek baino ez dute erabili kamera analogikoaâ€. Jaitsiera horren arrazoi nagusia material-falta da, argazki pelikulen txirrikak bezalako teknologia analogikorako materialak topatzea gero eta zailagoa baita. “Egunak zenbatuta ditu teknologia analogikoa. Edizio bi baino gehiago ez irautea espero daâ€, aipatu du Juanjo DÃez rallyko argazkiak errebelatzeaz arduratzen den argazkilariak.
Sarien banaketa maiatzaren 18an egin zuten Sondikako Kultura Etxean. Argazki Rallyaren gaineko laburmetrai bat proiektatu zen bertan eta, horren ostean, sariak banatu zituzten. Hiru sari eman zituzten guztira: argazki bildumarik onenari (Mikel Martin, 250 €); argazkirik onenari (Victor Gonzalez, 150 €); eta argazkirik originalenari (Julia Muñoz, 150 €). Ekitaldia bukatu eta gero, hamaiketakoa egin eta aukera paregabea izan zuten argazkilariek esperientziak elkartrukatzeko.
Maila handiko rallya izan da Deriokoa
DAT Derioko elkarteak ere argazki rallya antolatu zuen maiatzaren 17an. Rallya zortzigarren aldiz egin da aurten, eta 25 lagunek hartu dute parte. Haietako lau umeak izan dira.
Aurreko aldietan baino parte-hartzaile gutxiago izan dira rallyan. “Hala ere, kalitate handiko lanak aurkeztu dira, eta mailarik altuena izan den urtea izan daâ€, esan digu Jose Luis Sodeto taldearen arduradunak. “Gainera, aurtengoak gai errazak izan ez direla hartu behar da kontuanâ€. Antolatzaileek rallyan bertan jakinarazi zieten argazkilariei zein ziren jorratu beharreko gaiak: landaretza eta fatxadak. Parte-hartzaileek gai bat aukeratu behar izan zuten, eta hari buruzko erreportajea egin. Lan guztiak euskarri digitalean aurkeztu behar ziren; izan ere, Sondikako argazki taldekoek duten arazo berarekin egin dute topo Derioko elkartekoek. “Gero eta argazkigintza-laborategi gutxiago dago, eta arazoak izaten ditugu argazkiak errebelatzeko. Argazki kamera analogikoarekin egindako lanak ez onartzea erabaki dugu aurtenâ€.
Sari banaketa ekainaren 7an egingo dute Gurea Aretoan, eguerdiko 12:30ean. Hiru sari emango dira: 150 euro eta diploma, argazki bildumarik onenari; 100 euro eta diploma, argazkirik onenari; eta 75 euro eta diploma, argazkirik originalenari. Azken sari hori Derioko Dendarien Elkartearen kide diren dendetan erosteko txartela izango da.