Argazkiak: Asier Saenz/ kartela: Koldo Peñafiel
Andra Mari jaiak irailaren 5etik 10era izango dira Lezaman, baina, ohitureak agintzen dauan legez, hilaren 2an San Antolin be ospatuko dabe. Egun horretan antolatzen dan herri bazkarira makina bat lagun batzen dira, eta datu moduan igaz 330 plater zerbitzatu ebezala aitatu daikegu. “Aurten aste barruan da, eta jente gitxiago egongo garela uste doguâ€, komentatu dabe Basobaltz jai-batzordeko kideek. Ticketak Lezamako eta Larrabetzuko dendetan, tabernetan... jarriko dira salgai. San Antolin egunean be mus eta briska txapelketak izango dabez. Txapelketak berandu arte luzatu ohi dira, eta Lezama eta Larrabetzuko bikoteen arteko lehia handia izaten da. Beste alde batetik, Munarriz munarri Lasterketa / Martxa jai-egitarautik atera, eta abuztuaren 31n egingo dala esan beharra dago.
Turuta konpartsa sortu da herrian, eta horrek jaien hasiera girotzeko ardurea hartuko dau irailaren 5ean, iluntzeko 8etan pregoia irakurri arte. Handik aurrera, eta sei egunean zehar, adin guztiei zuzendutako ekitaldiak eukiko dabez Lezaman: txapelketak, herri-kirolak, jolasak, antzerkia, kontzertuak... Basobaltz jai-batzordeak lezamar guztiengan pentsatuz antolatu daualako egitaraua. “Argi dogu herritarrentzako jaiak izan behar dirala. Gure helburua ez da arrakasta haundiko ikuskizunak ekartzea; lezamarrak pozik egotea bainoâ€.
Aurreko urteko jai-egitaraua hartu dabe oinarritzat ekitaldiak antolatzeko orduan. Nobedade askorik ez da egongo, baina bai erronka haundia: egunean be kaleko giroa izan daitela herrian. Horretarako, perkusio emonaldia, kale-antzerkia, eta Mozorro Eguna egingo dira, besteak beste. Mozorro Eguna aurten antolatu dabe lehenengo aldiz. Sari bat emongo da mozorrorik onenari, eta komisinoko txosnan mozorroturik azaltzen dan guztia trago bat hartzera gonbidatuko dabe (lehenengoa ordaindu ostean, e!).
Lezaman ez dago besteak baino erakargarriago dan ekitaldirik; badago, ostera, egun nagusi bat, hori Odoloste Eguna da. “Andra Mariren bezperea da, eta ekintza ugari antolatzen da: txapelketak, dantzak, herri-bazkaria... Era berean, herriko talde askok hartzen dabe parte egun horretan. Irailaren 8a be oso berezia da guretzatâ€.
Abuztuaren 31an, domeka
08:00: Lezamako III. Mugarriz Mugarriko Lasterketa / Martxa
Irailaren 2an, martitzena (San Antolin)
11:30: Meza, ermitan
Trikitilariak eta kopaua
14:30: Herri-bazkaria
16:00: Mus eta briska txapelketak
Irailaren 5ean, barikua
19:30: Kalejira, Lezamako turuta konpartsagaz
20:00: Txupinazoa eta pregoia
Trikipoteoa, herriko tabernetatik
Odolosteak, herriko tabernetan
22:00: Txosnen irekiera
22:00-24:00: Mozorro Eguna. Gaia: 80ko hamarkada
24:00: Kontzertuak: Deadly, Sei urte eta Trikizioa
02:00: Mozorroen sari-banaketa
Irailaren 6an, zapatua
12:00-14:00: Pintxo lehiaketa, herriko tabernetan
Trikitilariak
13:00: Meza
Herri kirolak
17:00: Bingo eta merienda, Adintsuen Etxean
17:30: Umeentzako txokolatada
19:00: Giramondo kaleko ikuskizuna, El Negro y el Flaco taldearen eskutik
21:30: Perkusioa, Tamsa taldearen eskutik
23:00: Kontzertuak: Gose, Acido C eta Jo ta hanka
Irailaren 7an, domeka. Odoloste Eguna
10:00: ‘Andra Mari’ I. BTT Martxa, Zorribike taldearen eskutik
12:30: Meza
Lezamako txakolin eta perretxikoen dastatzea plazan, Urrusti alkarteak antolatuta
13:00: Ekidazu eta Alcorisana (Teruel) abesbatzen emonaldia, elizan
Pintxo lehiaketaren sari-banaketa, plazan
15:00: Herri-bazkaria, karpa gunean. Zorrizketan alkartearen eskutik
17:00: Pelota partiduak: Olazabal - Urberuaga vs. Berasaluze VII - Galarza; Martinez de Irujo - Zubieta vs. Goñi II - Barriola
17:30: Lezamako II. Txapela Txapelketa
19:00: Umeen euskal dantzak, Kurutze danta taldeagaz
19:30: Dantzaldia, Erdizka lauetan taldeagaz. Zorrizketan alkarteak antolatuta.
21:00: Kaleko antzerkia: Deabru Beltzak taldearen bande déplacée ikuskizuna
Irailaren 8an, astelehena
12:00: Meza
13:00: Kalejira, Bertoko taldeagaz
18:00: Txokolatada
18:30: Potxin eta Patxin pailazoak
19:00: Pelota eskolako partiduak, frontoian
Irailaren 9an, martitzena
12:00: Meza
Irailaren 10, eguaztena. Mikel Zarate plazan
12:30: Paella Txapelketa
14:30: Paellen aurkezpena
17:00: Umeen jolasak
20:00: Berbena, Luhartz taldeagaz
Santa Kurtze
Irailaren 13an, zapatua
Txupinazoa
16:00: Mus txapelketa, Zigoun tabernak antolatuta
Trikitilariak
20:30: Idi-probak
Bildots jana
22:30: Ganeko orkestraren emanaldia
Irailaren 14an, domeka
12:00: Meza, ermitan
12:30: Dantzen agerraldia, Gurutze dantza taldearen eskutik
Kopaua eta fanfarrea
18:30: Gorritiren animaliak: poniak, behitxoak...
Irailaren 15ean, astelehena
12:00: Meza, ermitan
Trikitilariak
20.30: Sorgina erretzea eta jaien amaiera
Odolosteak izango dira auzoko tabernetan jaietan.