Larrabetzuko Intxurreta jai-batzordea ez dabil formula magiko bila Andramariak antolatzeko orduan; ez. Urteetan egindako jai-ereduari jarraituko deutsie, hori guztiz arrakastatsua eta parte-hartze haundikoa baita. Asto karrera eta ‘Kantuz kantu’ herri-afaria, esate baterako, Andramarien arrakastaren lekukoak doguz.
Jaiak abuztuaren 14an hasiko dira ofizialki, baina hilaren 12an eta 13an be hainbat ekitaldi egongo dira, “motorrak berotzekoâ€. Aurtengo Koadrila Egunaren irabazleek irakurriko dabe pregoia, eta handik aurrera zazpi egun izango dabez larrabetzuarrek jaiez gozatzeko. Izan be, Andramariak ez eze San Bartolome eta Emeteriak be ospatzen dira Larrabetzun. Jaiok nobedadeak ekarriko deuskuez aurten.
Lehenengoa: Olarreta Pelota Eskolak eta Xaker Kirol Zerbitzuak nesken kirola bultzatzea hartu dabe erronkatzat, eta pelota partiduez ganera, paleta partidak antolatu dabez neskentzat. Bigarrena eta hirugarrena: horreek Emeterietan izango dira.
Mikel Artetxe lagun-taldeak Jesus Loroñoren oroimenezko txirrindularitza-lasterketa antolatzen dau aspaldidanik. Lasterketa maiatza aldean izaten da, baina aurten Emeterietako jai-egitarauaren barruan egiteko proposamena luzatu deutsee Intxurretakoei. Eta horreek baietz erantzun dabe.
Emeteriak Goikolexea auzoan ospatzen dira, eta bertan taberna bakarra dago. Auzora larrabetzuar asko batzen dira eta tabernan ez dago leku nahikorik, guztiak han afaldu ahal izateko. Horregaitik, asko etxera joaten dira afaltzera. Jai-batzordea arazo horri konponbidea emoten ahaleginduko da, eta ogitartekoak-eta egingo dituzte Goikoelexeako txokoan.
Jai-batzordea hazi egin da
Intxurretakoek urteak daroez hau eskatzen: Udaleko zinegotziren batek parte hartu dagiala bai jai-batzordean, bai jaietan izaten diren ekitaldi ezberdinetan. Eta lortu egin dabe. Kide barriak gogoz hartu dau ardurea, eta bidetik topatutako edozein arazo konpontzeko prest agertu da beti. Baina hori ez da jai-batzordeak aurten dauan kide barri bakarra: beste lau lagun be animatu dira bertan parte-hartzera. Eta bost lagunek osatutako jai-batzordea hamar lagunek osatutako jai-batzorde bihurtu da. Dana dala, argi itxi gura dabe, batzordean hamar lagun badira be, asko dirala laguntzeko prest agertzen diranak. Eta hori eskertzekoa da.
Azkenik, esku-programak itxura barria edukiko dauala aipatzekoa da. Hori antxinako programa baten oinarrituta diseinatu dabe.
Larrabetzuko jai-egitarauak
Andra Mariak
Abuztuak 12, martitzena
18:00: Futbol 7 txapelketa
Abuztuak 13, eguaztena
18:30: Paleta partiduak (neskak)
19:15: Pelota elkarteko umeen partiduak
21:30: Herri afaria / Kantuz-kantu
Abuztuak 14, eguena
18:30: Fronteniseko pilota partidua: Amarika-Uharte / Bengoetxea VII-Larramendi / Urdariz-A. Gómez
21:30: Txupinazoa
21:30: Kalejira: txistulariak, Akermari…
22:00: Odoloste jana, tabernetan
22:00: Musika emonaldia, kalean
23:30: Erromeria, Trikitake taldeagaz
Abuztuak 15, barikua
12:00: Txistulariak
12:30: Herri kirolen erakustaldia
13:30: Pintxo dastatzea, plazan
18:30: Asto karrera
19:30: Bertsolariak, balkoitik balkoira
21:00: Musika emonaldia, kalean
22:00: Erromeria, Laiotz taldeagaz
23:00: Kale antzerkia
24:00: Erromeria, Laiotz taldeagaz
Abuztuak 16, zapatua
12:00: Txistulariak
12:00: Umeentzako jokoak, Kulki taldeagaz
14:30: Umeen bazkaria
17:00: Umeentzako antzerkia, Truke taldeagaz: Tormesko Lazaro txikia
18:30: Goitibehera txapelketa
19:00: Erromeria Gure Etxean, Kabi Orkesta taldeagaz
20:30: Musika emonaldia, kalean
22:30: Rock kontzertua, herriko taldeakaz
23:30: Erromeria, Jo ta hanka taldeagaz
Abuztuak 24, domeka (San Bartolome)
13:30: Bizikleta igoera
14:00: Paella txapelketa
17:00: Briska txapelketa
Emeteriak
Abuztuak 29, barikua
18:30: Barrenetxera bizikleta igoera
20:30 Txupinazoa: kalejira txistulariakaz, Akermari...
21:00: Odoloste eta txorizo jana
22:00: Erromeria, Trikizio taldeagaz
Abuztuak 30, zapatua
10:00: Jesús Loroño IX. Klasikoa
14:20: Marmitako txapelketa
17:00: Mus txapelketa
18:30: Xiba jokoak
19:30: Aizkora desafioa: Beñat Lekue-Aritz Oregi
23:00: Erromeria, Amaiur taldeagaz
Abuztuak 31, domeka
12:00: Ardi txakurren erakustaldia
13:30: Bertsolariak
17:00: Zirko tailerra umeentzat
17:00: Briska txapelketa
19:00: Idi-probak
21:30: Kantaldia