Andramariak ospatuko dabez lezamarrek

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 17a, 08:54

Argazkiak: Asier Saenz

Irailaren 4tik 10era bitartean Andra Mari jaiak izango dira Lezaman. Halanda be, horreek ez dira herritarrek eukiko dabezan jai bakarrak, irailean be San Antolin eta Santa Kurtze ospatuko dabez-eta. Txupinazoa irailaren 4an botako bada be, “Lezamako Mugetatik” mendi martxa eta lasterketeak eta San Antolin Egunak “hasierea” emongo deutsee aurtengo jaiei. Mendi lasterketea abuztuaren 30ean egingo da, talde honeek antolatuta: Basobaltz jai-batzordea, Lezama Bizirik auzo alkartea, Zorrizketan euskera alkartea, Ekidazu abesbatza, Goitioltzako jai-batzordea eta Gurasoen Alkartea. San Antolin irailaren 2an ospatuko dabe, eta zalantza barik, herri-bazkaria egun horretako ekintzarik erakargarriena izango da. Izan be, urtero ehunka lagun batzen dira mahai inguruan. Txartelak Lezama eta Larrabetzuko denda eta tabernetan jarriko dira salgai euro bitan. Esan dogun moduan, Lezamako jaiak irailaren 4an, barikuan, hasiko dira ofizialki. Pregoia irakurri ostean, trikipoteoa egingo da herriko tabernetatik, eta gaberako Mozorro Lehiaketea antolatu da. Gaia “Baserria eta bere mundua” da, eta mozorrorik onena janzten dauanak bertako produktuen saskia jasoko dau saritzat. Era berean, txosnetara mozorrotuta hurreratzen direnei “2x1” eskaintza egingo jake, kalimotxoa edo garagardoa edaten badabe. Ganera, bertako produktuen beste saski bat zozketatuko da gabean. Ticketak jai-batzordeko txosnan eskuratu ahal izango dira. Zapatuan pintxorik goxoena aukeratuko dabe herriko tabernetatik, eta domekan herri-bazkaria egingo da, Zorrizketan euskera alkarteak antolatuta. Bazkalostea Astrapala Proiektuko kideek girotuko dabe. Astrapala herriko musikari batzuek sortu eben 2008. urtean. Proiektuak musika eta herri-kultura lezamarren artean zabaltzea dau helburu. Odoloste Egunak bidea emongo deutso Andra Mari Egunari. Irailaren 8an, martitzenean, Mortimer antzezlana aurkeztuko dau Kukubiltxok, eta erromeria Lotxo taldearen kontura izango da. Kontzertuen aldetik be indartsu etorriko jakuz Lezamako jaiak. Noizean Behin eta Gatibu taldeek musika jarriko deutsee bariku eta zapatuko gabeei, hurrenez hurren. Azkenik, irailaren 10ean Bola-lekuko jaiak izango direla aipatu beharra dago; eta irailaren 13tik 15era bitartean, Kurtzekoak. Egitaraua Abuztuaren 30a, domekea 08:00: Izena emotea, “Lezamako Mugetatik” mendi martxa eta lasterketean. Irailaren 2a, eguaztena. San Antolin 12:30: Mezea. Ostean, trikitixa eta kopaua 14:30: Herri-bazkaria 16:00: Mus eta Briska Txapelketak Irailaren 4a, barikua 19:00: Partiduak, pelotalekuan. Pelota Eskolaren eskutik 20:00: Txupinazoa eta pregoia. Ostean, trikipoteoa herriko tabernetatik. Odolosteak, tabernetan 22:00: Txosnak irekitzea 22:00-24:00: Mozorro Lehiaketea. Gaia: baserria eta bere mundua 23:00: Kontzertuak: Deadly + Noizean Behin + Trikizio 02:00: Mozorro Lehiaketearen sari-banaketa Irailaren 5a, zapatua 12:00-14:00: Pintxo Lehiaketea herriko tabernetan, trikitixak eta panderoak alaitua 18:00-20:00: Umeentzako jokoak eta txokolatadea 18:30: Bingoa eta merienda, Adintsuen Etxean 20:00: Lehiaketa antzezlana, Trapu Zaharra taldeagaz 23:00: Kontzertuak: Esne Beltza + Gatibu + Triki Ta Ke Irailaren 6a, domeka 13:00: Lezamako Ekidazu eta Hernaniko abesbatzen kontzertua, elizean 15:00: Pintxo Lehiaketearen sari-banaketa 15:00: Herri-bazkaria, Zorrizketanen eskutik. Bazkalostea, Astrapala Proiektuak girotua 17:30: III. Txapela Txapelketea, Zorrizketanek eskutik 19:00: Pelota partidu profesionalak, frontoian 19:00: Euskal dantzak, Gurutze dantza taldearen eskutik Irailaren 7a, astelehena. Odoloste Eguna Gabean: Odolosteak, herriko tabernetatik Irailaren 8a, martitzena. Andra Mari Eguna 12:00: Mezea 13:00: Kopaua, Adintsuen Etxean. Trikitilariak, herritik 19:00: Berbenea, Lotxo taldeagaz 21:00: Mortimer antzezlana, Kukubiltxo taldearen eskutik. Ostean, berbenea Lotxo taldeagaz Irailaren 9a, eguaztena 12:00: Mezea Irailaren 10a, eguena. Bola-lekuko jaiak 12:30: Izena emotea, paella-txapelketean 14:30: Paellen aurkezpena eta sari-banaketa 17:00: Umeentzako jokoak eta txokolatadea 20:30: Berbenea, Luhartz taldeagaz Santa Kurtze Irailaren 13a, domeka 16:00: Txupinazoa eta jaien hasierea 16:30: Mus Txapelketea, Gaztedi jatetxeak antolatua 18:00: Gorritiren animaliak: poniak, zezentxoak, basurdea... Irailaren 14a, astelehena. Santa Kurtze Eguna 12:00: Mezea, ermitan. Ostean, kopaua auzokoentzat 20:00: Idi gazteen probak, harri txikiagaz Irailak 15a, martitzena 12:00: Mezea, ermitan 20:00: Sorginari su emotea, eta jaien amaierea