Andra Mari jaiak eta Emeteriak ospatzen dira abuztuan Larrabetzun
Krisia gogor dabil jotzen, eta diru falta esparru guztietan igarten dogu. Ez da harritzekoa, beraz, kultur ekitaldi gitxiago antolatzea. Larrabetzu ez da salbuespena izan, eta diru gitxiago –%30, alegia– gastatuko da aurtengo jaietan. “Leku orotan gertatzen ari dan joera daâ€, esan deusku jai-batzordeak. Garai ekonomiko txarra euki arren, gogotsu ibiliko da jai batzordea, ahalik eta jente gehienak jaietan parte hartzeko helburuagaz. “Asmo berezirik ez dogu: lagunek parte hartzea eta ondo pasatzea da gura dogun gauza bakarraâ€. Eta parte hartzeko aukerea izango dabe larrabetzuarrek: lehenik eta behin Andra Mari jaietan, eta gero, Emeterietan. Atsedenik ez!
Andra Mari jaiak abuztuaren 14an hasi, eta 16an amaituko dira. Ganera, abuztuaren 24an San Bartolome Eguna be ospatuko dabe herrian. Jaiak hasi baino egun bat lehenagorako, hau da, abuztuaren 13rako, ekitaldi batzuk antolatu dira: 18:30ean paleta partidak ikusteko aukerea egongo da, eta 21:00etan herri afaria egingo da. Afaldu ostean, jankideek abestiak kantatuko dabez. Euren soinuek lekukoa emongo deutsie jaietako lehenengo egunari, abuztuaren 14ri.
Barikuan, 14an botako da txupinazoa 21:00etan. Geroago, herritarrek osatutako kalejira herrian gora eta behera ibiliko da. Besteak beste, txistulariak eta Akermari giroa berotzen saiatuko dira bertan. Indarrak ez galtzeko, odolosteak eskainiko dira Larrabetzuko tabernetan 22:00etatik aurrera. Erromeria 24:00etan egingo da, eta horrek emongo deutso amaiera egunari.
Zapatuan musikak lagunduta esnatuko dira Larrabetzuko bizilagunak. Izan be, 12:00etan dantza kalejirak zeharkatuko dau herria. Ondoren, pintxoak dastatu ahal izango dira plazan. Arrastian asto lasterketea egingo da, eta saioa eskainiko dabe bertsolari batzuek. Erromeriez ganera, kale antzerkia ikusteko aukerea egongo da gabean. Krisia dala-eta, ez da aurten pelota partidarik jokatuko. Jai-batzordeak erabagiak hartu behar izan ditu aurrekontua egokitzeko eta “penaz†pelota partidak bertan behera itxi behar izan dabez, “ikusle gitxi hurbiltzen ziralakoâ€.
Domekea umeen eguna da. Goizean erraldoiak nagusi izango dira kalejiran. Beranduago, jolastu eta bazkaldu egingo dabe txikienek. Arrastian pelukeria eta makillaje txapelketea antolatu dabe 15 urte baino gitxiagokoei begira. 18:30ean goitibehera txapelketea jokatuko da. Erromeria bik biribilduko dabe jaia gabean. Halandaze be, azken txanpa San Bartolome Egunean egingo da. Goizean bizikletaz ibiliko dira kirolariak, eta arrastian paella eta briska txapelketetan hartuko dabe parte zenbait lagunek.
Jarraian, Emeteriak
Atseden hartzeko denporarik ez dabe eukiko larrabetzuarrek, egun batzuk pasa eta gero Goikolexea auzoan Emeteriak ospatuko diralako. Jaiek abuztuaren 29tik irailaren 1era bitartean iraungo dabe. Lehenengo egunean Jesús Loroño X. Txirrindularitza Klasikoa antolatu dabe. Arrastian Akermari igoko dabe Goikoeleixaldera eta txupinazoa botako dabe txistularien doinuek lagunduta. Marmitako Txapelketea ailegatuko da bazkaltzeko orduan, eta digestinoa egin eta berehala, Barrenetxeara igoko dira mendizaleenak. Gabean erromeria egingo da.
Domekan Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira eta musika erromeriari esker etorriko jaku ostera be. Era berean, Kantari Gazte Ezezagunen Txapelketea be antolatu dau jai-batzordeak. Astelehenean baserriari begiratuko deutsie jaiek. Goizean ardi txakurren erakustaldia, eta arrastian idi probak ikusi ahal izango dira. Tartean, bertsolariak izango dira, eta gabean erromeria eskainiko dau Patxi bat, bi, hiru taldeak. Azken egunean, Irailaren 1ean, trikitilariek esango deutsee agur jaiei.
Andra Mari jaiak
Abuztuaren 13a, eguena:
18:30: Paleta patidak
21:00: Herri afaria / Kantuz Kantu
Abuztuaren 14a, barikua:
21:00: Txupinazoa
21:00: Kalejira: txistulariak, Akermari...
22:00: Odoloste jana tabernetan
24:00: Erromeria
Abuztuak 15a, zapatua:
12:00: Dantza kalejira
13:30: Pintxoen dastatzea plazan
18:30: Asto lasterketea
19:30: Bertsolariak
22:00: Erromeria
23:00: Kale antzerkia
24:00: Erromeria
Abuztuaren 16a, domeka:
11:30: Kalejira, erraldoiak
12:30: Umeentzako jokoak
14:30: Umeen bazkaria
17:00: Pelukeria eta Makillaje Txapelketea (15 urtera arte)
18:30: Goitibehera Tokiko Txapelketea
20:00: Erromeria Gure-Etxean
22:00: Erromeria
Abuztuaren 24a, San Bartolome
13:30: Bizikleta igoera
14:00: Paella Txapelketea
17:00: Briska Txapelketea
Emeteriak
Abuztuaren 29a, zapatua
10:00: Jesús Loroño X. Klasikoa
13:00: Akermari igotzea, Goikolexeara
13:30: Txupinazoa (txistulariak)
14:00: Marmitako Txapelketea
19:00: Barrenetxera igoera
22:00: Erromeria
Abuztuaren 30a, domeka:
12:00: Mus Txapelketea (finala arrastian)
17:00: Briska Txapelketea
22:00: Kantari Ezezagunen Txapelketea (15 urtera arte)
22:00: Erromeria
Abuztuaren 31, astelehena:
12:00: Ardi txakurren erakustaldia
13:30: Bertsolariak
19:00: Idi-probak
21:00: Erromeria, Patxi bat, bi, hiru taldearen eskutik
Irailaren 1a martitzena:
12:00: Trikitilariak