Euskeraz egin eta ondo pasatu. Helburu bi horreek betetzen saiatzen da Berbalagun proiektua. Horretarako, euskaldunak eta euskera ikasten dabilzanak harremanetan iminten ditu, euren artean euskera modu naturalean erabil dagien. Proiektua iaz jarri eben martxan Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Txorierriko Mankomunitateak. Txorierriko Udal Euskaltegiak eta Txorierriko AEK-k be laguntza emon eben. Eskaeren arabera, talde bereziak sortuko dira aurten: bizkaiera eta hitanoa lantzeko taldeak, gurasoentzako tailerrak...
“Euskeraz berba eginez ondo pasatu eta jentea ezagutu gura dauan edonori†dago zuzenduta egitasmoa, Oihana Astobieta arduradunaren berbetan. “Bereziki, euskera ikasten dabilzanei, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko eta ahozkoa lantzeko modu erreza dalakoâ€. Halandaze be, euskaldun zaharrei edo guztiz euskaldunduta dagozanei be parte hartzeko gonbidapena luzatu deutsie Oihanak. “Batetik, euskaldun barriei bizimodu euskaldunean murgiltzen lagundu ahal deutseelako; bestetik, herritar euskaldun gehiago ezagutuko dabezalako eta euskaldun barrien ingurunea be ezagutuko dabelako. Sorpresa on asko jaso ohi dabezâ€.
Talde txikiak osatzen dira (3-8 lagunetakoak) eta astean ordu betez alkartzen dira aisialdiaz gozatzeko eta euskera lantzeko. “Iaz danetarik egin genduan: mendi ibilaldiak; triki-poteoa eta luntxa, Euskararen Egunean; mozorro-afaria, Txan magogaz; helduentzako ipuin-kontalaria; masaje eta talo tailerrak... Eta ikasturte akabuan Gasteizera joan ginan, Mintza Egunera, hau da, Euskal Herriko Berbalagun guztiak batzen diran eguneraâ€. Guztira 99 lagunek hartu eben parte iaz Txorierriko Berbalagun proiektuan, eta gehienak emakumezkoak izan ziran. Adinari jagokionez, 25 eta 75 urte bitarteko lagunak bildu ziran. Antolatzaileak “poz-pozik†agertu dira esperientziagaz eta “arrakastatsutzat†jo dabe ekimena.