Testua: Juan Luis Goikoetxea / Irudia: Aritz Albaizar
- Egun on!
- Zelan hartu halan emon!
- Burua biztuta nator gaur Txori.
- Zer pasetan dok, ba, Luki?
- Paseu? Euskal Herria berbea gauza batzuetarako baino ezin erabili leitekeela.
- Noz bai eta noz ez, ba, mutil?
- Bai euskarako kontuetarako; ez beste ezertarako. Futboleko selekzinoan galarazota dago Gora Euskal Herria esatea, ze hor gora altzau gura dozuna ez da euskara, ezpada kirola, eta kirolean espainola edo frantsesa baino ezin zeintekez izan.
- Baina esan neike, Luki, Gora Euskara Batua?
- Hori bai Txori. Baita: Gora Euskal Gramatika; Gora Euskaltzaindia; Gora Baldintza eta Subjuntiboa! Hori legala da.
- Gora Euskal Harria erabiliko joat, orduan, Luki?
- Et, et, et, kontuz harriekaz! Harria mendiaren zatia da eta mendia geografia danez, Euskal Herriko Geografiarik ez dago; euskararen geografia bai, Euskal Herrikoa ez. Harria ez da legez euskal, harriak espainolak edo frantsesak dira. Barandiaranek topauko megalitoagaitik aldarrika hasi zeintekez: Gora “Pedruscus Vulgarisâ€, baina ez Gora Euskal “Pedruscus Vulgarisâ€.
- Halan bada, Gora Euskal Ardia esango joat ala?
- Ezta hori bere Txori! Ze ardia aberea da, ez dau berbarik egiten. Ezin da izan euskal. Ardiak beti esaten dau testu berbera: beeeeee; musikea aldatzen dau: larri dagoenean zarratuago egiten dau bekokorroa edo ozenago; ardiak testua baino gehiago musikea ipintzen deutso testuari. Laster agertuko da kafea hartzen Iñaki Arbilduko, harexeri itaundu.
Ardia –legala bada- ez doa Nafarroatik Lapurdira, ezpada Espainiatik Frantziara.
- Pentzetan joat Luki gaurko hire diskurtsoak garaun guztiak nahastau deustazala. Behin honezkero ez jakiat zer esan be: ardi-txakurra; erdi-txakurra ala txakur erdia?
- Banajoak etxera Euskal Estres hau kentzen.