Loiu Gurena nagusien egoitzan argi dute aisialdia lantzea gorputza eta burua lantzea bezain inportantea dela. Horregatik, ekintza terapeutikoaz gainera ekintza ludikoak ere eskaintzen dizkieten egoiliarrei.
Elena GarcÃa Loiu Gurena nagusien egoitzako psikologoa da eta berak azaldu digun bezala, bertako egoiliarren %70 autonomoak dira. Hori dela-eta, berrantolatu egin behar izan dituzte zentroak eskaintzen dituen ekintzak.
Alde batetik, nagusien egoitza gehienetan topa daitezkeen ekintza terapeutikoak egiten dira han: psikoestimulazioa, psikomotrizitatea eta erlaxazioa, banaka batzuk aipatzearren. Ekintza horiek onura handiak ekartzen dizkie nagusiei gorputza ez ezik burua ere suspertu egiten dutelako. Bestetik, jai- eta jolas-ekintzak ere antolatzen dituzte egoitzan. “Oso inportantea da nagusiak ez aspertzea eta gizarte-sareak sortzea euren, familien eta langileen artean. Nagusien egoitza batean egoteak ez du esan nahi kanpoko munduarekiko harremana eten egin behar denik. Are gehiago, kanpoko munduarekiko harremana izateko gaitasuna dagoenean, sustatu egin behar daâ€.
Eta egoiliarrek kanpoaldearekin harremanetan jarraitzeko, hain zuzen ere, autobus bat jarri dute martxan, nagusiak egunero Bilbora eroan eta handik ekartzen dituena. Era berean, banaketa-furgoneta bat astero hurbiltzen da zentroraino eta modu horretan, ziurtatzen dute mugikortasun murriztua duten lagunek nahi dituzten “gutiziak-eta†erosi ahal izatea.
“Guk jai guztiak ospatzen ditugu: Santa Ageda, San Blas, Inauteriak... Edozein aitzakia da ona jaialdia eta dantzaldia antolatzeko. Ona eta onuragarria, hurrengo egunetan egoiliarrak alaiago azaltzen direlakoâ€. Gainera, egoitzan txoko bat ere badago, eta familiako ospakizunak egiteko erabil dezakete.
Baina Gurena egoitzan tailer sorta zabalean parte hartzeko aukera ere badago. Horietako bat risoterapiaren tailerra da. Nagusiek kezka asko dituzte buruan: batzuek egoera fisikoan dute sorburua; eta beste batzuek, gogo-aldartean. “Horregatik da inportantea egunean momentu bat hartzea, arazook alde batera utzi eta gauzak umorez ikusteko. Tailer horretan egoiliarren arteko harremana ere lantzen duguâ€.
Youtube
Interneten aroan aspaldian sartu ginen, eta nagusi askok ere grina handia erakusten dute mundu birtuala ezagutzeko. Informatika tailerrean ordenagailuaren erabileraz gainera, sarean nabigatzen ere ikasten dute. “Arrakasta handiko ekintza da. Askok ordenagailua eta router eramangarria erosi dituzte, logelan ere Interneten ibili ahal izateko. Musika youtuben entzutea izugarri gustatzen zaieâ€.
Klasean ikasitakoa praktikan jartzen dute eta bateren batek abesbatzaren egitaraua ordenagailuaz idazteko aprobetxatzen du. Gurenan abesbatza ere badagoelako. Irakaslea ABAOn dabilen errusiar abeslaria da, eta nagusiek abesten eta ahotsa modulatzen ikasten dute berarekin. Horrezaz gainera, sketchak antzezten dituzte eta eurek idatzitako poemak edo istorioak irakurri ere egiten dituzte. Hilabetean behin saioa eskaintzen dute zentroan bertan, eta beste egoitza batzuetara ere joaten dira.
Zapatuetan eta domeketan pelikula bat ematen dute zine-aretoan. Nagusiek gehien eskatzen duten generoen artean zarzuela eta musikalak daude. “Hilean behin, zine-foruma dugu: pelikula bat ikusi eta hainbat ariketa egiten ditugu horri buruzâ€. Kazetaritza tailerrean ere eguneroko berriak dituzte mintzagai, eta guztion artean aukeratzen dituzte egoitzaren egunkariaren hurrengo alean argitaratuko diren artikuluak.
Aipatutakoak Gurenak egoiliarrari eskaintzen dion aukera ludiko sorta zabalaren adibide batzuk dira. “Horiek guztiek onura psikologiko handia ekartzen diete. Parte-hartzea oso handia da tailer guztietan, eta oso pozik gaude, bai zentroko langileek bai egoiliarrekâ€.
Kezkatuta baino, okupatuta nahiago
Luchi 90 urteko emakume alaia da. Mugimendua gustatzen zaio eta horregatik parte hartzen du ahal duen ekintza guztietan. “Izan ere, kezkatuta baino, nahiago dut okupatuta egonâ€. Horrela, bada, kartetan jolasten du lagunekin eta errosarioa errezatzera ere badoa. Abesbatzan kantatzen du eta abestiak gogoratzea memoriarako oso ondo datorkiola dio. “Kantatea eta dantzatea izugarri gustatzen jat. Gaztea nintzenean, Gaztelekuko dantzaldira joaten nintzenâ€. Egoitzan egiten diren ekintza guztiak oso entretenigarriak dira, emakumearen ustez. Baina berari gehien gustatzen zaizkionetariko bi risoterapia eta erlaxazio tailerrak dira. “Lehenengoan barre egiten dozulako; eta bigarrenean erlaxatu egiten zarelako. Oroitzapen politak jatorkuz gogora eta jarten deuskuen musikea be oso atsegina daâ€. Inauterietan primeran pasatu zuen mozorroak eta ekintzak prestatzen, izan ere, egun batzuetan Hawaiira “bidaiatu†ziren egoitzako guztiak. “Hemen ez da inor aspertuten. Onena aktibo egotea daâ€.