Ekainaren 18tik 24ra bitartean, guztiontzako uneak egongo dira Sondikan: antzerkia, txapelketak, jolasak, dantzak eta gastronomia-ekitaldiak, batzuk aipatzearren.
Sondikako jai-batzordea Maialenek, Eduk, Erkudenek, Unaik, Naiak eta Beak osatzen dute. Lagun horiek ahalegin handia egin behar dute, herriko jaiak antolatu ahal izateko. Izan ere, lanpetuta dabiltza egun osoan zehar: ikasketak, lana, dantza taldea, hainbat proiektu, bizitza... Baina beti topatzen dute momenturen bat biltzeko eta jai-egitaraua osatzeko. “Herriko taldeak ere, Hegalariak tartean, laguntzeko prest azaltzen dira urtero-urtero. Jaietan badaude mila gauza egiteko, eta estu eta larri ikusten gaituztenean, herritarrek ere eskaintzen digute laguntza. Eskertzekoa daâ€.
Aurreko urteetako joerarekin jarraituz, jai-egitaraua, batez ere, umeei dago zuzenduta, orokorrean herritar guztien gustukoak izan daitezkeen ekitaldiak antolatu dituzten arren. “Beti dago baten bat hobe izango zen... esaten duena, baina guk asmo ona eduki dugu egitaraua osatzeko orduan. Ezinezkoa da mundu guztia pozik egotea, hala ere, saiatzen garaâ€.
Egitarauari begiratu bat egin ostean, eginkizuna ederto bete dutela esan genezake. San Juan jaiei ekainaren 18an emango diete hasiera. Txupinazoak bidea zabalduko die ekitaldiz betetako zazpi eguni. Eta bariku horretan, herriko musika taldeak izango dira protagonistak. Eszenatokiaren gainean Malos ratos, Habemus ratas eta Akerbeltz arituko dira. “Lehenengo biak bertokoak dira, eta bigarrenean Sondikarekin oso harreman estua duten taldekide bi daude. Neba-arrebak dira eta horietako bat herrira etorri da bizi izatera. Gainera, eguenean Xabi Aburruzaga Zamudioko trikitilariak eskainiko du kontzertua. Jaiak Sondika eta Txorierriko musikarientzako agertoki izatea nahi dugu, jotzeko aukera talde ezagunei ez ezik eurei ere ematekoâ€.
Sua
Zapatua pintatzen hasi eta musikarekin amaituko dute. Besteak beste, kalejira, gazta eta txakolinaren dastatzea, eta suziriak izango dituzte bitartean. “Gainera, tiragoma lehiaketa, lehenago antolatzen zena, berreskuratu egin dugu,â€.
Domekan egongo diren ekitaldiak ere adin guztietako sondikoztarrentzat izango dira: jolas-parkea, motozerren erakustaldia, sukalkia, Mus Txapelketa, dantzen agerraldia eta erromeria. Jai-batzordeak atsedena egingo du astelehenean eta lekukoa Gorondagane gurasoen elkarteak hartuko du. Elkarte horrek jolas-parkea eta diskofesta antolatu du arratsalderako.Umeek eurei zuzendutako ekitaldiak edukiko dituzte martitzenean ere bai.
San Juan suak gaua argituko du ekainaren 23an, eguaztenean. Udaletxe ondoko landan Gora San Juan himnoa kantatuko dute suaren inguruan: “Gora beti eta beti. Ez da inon gizonik San Juan bezain santu, goitar eta handirik aurkitzen...â€. Ekitaldian herriko taldeek hartuko dute parte. Sua piztu baino lehen txitxi-burruntzia eskainiko da. Gaua Trikizio taldearen eskutik luzatuko dute.
Eta hurrengo egunean, eguenean, sondikoztarrek agur esango diete aurtengo jaiei. Fanfarre batek herria girotuko du goizean, eta petardo-sortak hurrengo San Juan jaietarako gero eta gutxiago falta dela igarriko du.
Ekainaren 18an, barikuan
18:30: Bigantxak.
19:00-22:00: Fanfarrea.
20:00: Txupinazoa.
21:00: Tortilla Txapelketa.
21:30: Txahala dastatzea.
23:00: Kontzertuak: Malos ratos + Habemus ratas + Akerbeltz + DJ.
Ekainaren 19an, zapatuan
09:00-11:00: Pintura Lehiaketa.
12:00: Kalejira, Elaiak txistu taldearen eskutik.
12:00: Marsel magoa.
13:00: Gaztai eta txakolinaren dastatzea.
13:00: Apar-jaia.
18:00: Tiragoma Lehiaketa.
19:30: Euskal dantzen agerraldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik (gurasoek parte hartuko dabe).
23:00: Suziriak.
00:00: Kontzertuak: Vendeta + Jo ta hanka + DJ.
Ekainaren 20an, domekan
11:00-14:00: Haurrentzako jolas-parkea.
13:30: Motozerren erakustaldia.
14:30: Sukalkia.
16:00: Mus Txapelketa.
18:00: Euskal dantzen agerraldia, Gorantzaileak dantza taldeak antolatua.
20:00: Erromeria, Luhartz taldearekin.
Ekainaren 21ean, astelehenean
Gorondagane gurasoen elkarteak antolatua.
16:00-19:00: Haurrentzako jolas-parkea.
18:00-20:00: Diskofesta.
Ekainaren 22an, martitzenean
18:00: Umeentzako herri-kirolak.
19:00: Txokolatadea.
19:30: Disko-txiki, pailazoen ikuskizun musikala.
Ekainaren 23an, eguaztenean
18:00: Umeentzako diskofesta.
20:00: Herri-kirolak
21:00: Txitxi-burruntzia
23:00: San Juan Sua.
00:00: Trikizio taldea.
Ekainaren 24an, eguenean
12:00-15:00: Fanfarrea.
12:30: Meza eta aurreskua.
13:30: Kopaua, jubilatuentzat.
18:00: Bigantxak.
20:00: Kontzertua: Xabi Aburruzaga.
21:00: Petardo-sorta.