Jai herrikoiak eta parte-hartzaileak

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 26a, 12:42

Argazkiak: Intxurreta jai-batzordea

Aurreko urteetan bezala, Intxurreta Larrabetzuko jai-batzordeak herritar guztiei zuzendutako jai-egitarau ezin hobea prestau dau andramari eta sanemeterietarako. Intxurretakoak ez dira formula barrien bila ibili, betiko formatuak ondo baino hobeto funtzionaten dauelako. Izan be, Larrabetzuko jaiak herritarrek eginak eta herritarrentzat eginak dira. Txupinazoa abuztuaren 14an, zapatuan, botako badabe be, barikuan be ekitaldiak izango dira Larrabetzun. Horrela, Areto-futbol Txapelketearen finalaurrekoa eta finala jokatuko dira arrastian, eta herri afaria egingo dabe iluntzean. Modu ona, motorrak berotzen hasteko. Olarreta pelota eskolak pelota partidak antolatu ditu zapatu arrastirako. Txupinazoa iluntzeko 9etan botako dabe eta, horren ostean, “diskotxoua” egongo da ume eta gazteentzat. Auskalo non taldeak musikea jarriko deutso jaien lehenengo egunari. Domekan ez gara oso goiz altzau beharko. Fanfarreak eguerdiko ordu batean urtengo dau kalejiran, eta pintxoen dastatzea eta Gaztelumendi abesbatzaren emonaldia be izango dira. Arrastia ekitaldiz beteta etorriko jaku: asto karrerea, bertsolariak eta antzezlan bat, banaka batzuk baino ez aitatzearren. Egunari Tximeleta taldearen eskutik emongo deutsie amaierea. Astelehena be egun luzea izango da. Txistulariak eta buru handiak goiz-goiz hasiko dira Larrabetzuko kaleak girotzen, eta egun osoan adin guztietako larrabetzuarrei zuzendutako ekitaldi sorta zabala egongo da: Sukalki Txapelketea, umeentzako bazkaria, antzezlana, triatloia eta erromeria, besteak beste. Jaiak joan eta jaiak etorri. Abuztuaren 24an San Bartolome ospatuko dabe Larrabetzun. Egun horretarako, bizikleta igoerea eta hainbat txapelketa antolatu dabez: Paella, Briska eta Ugelaxo-toka. Lekukoa pasau San Bartolomek lekukoa pasauko deutse emeteriei. Emeteriak abuztuaren 30tik irailaren 1era izango dira Goikoelexea auzoan. Txupinazoa eguerdian botako dabe. Marmitako eta Mus Txapelketak egingo ditue, eta arrastian Barrenetxera igongo dabe bizikletaz. Gauean erromeria egongo da, Trikizio taldearen eskutik. Abuztuaren 31n, martitzenez, aizkolarien erakustaldia izango da goizean, eta eguerdian Xabier Amuriza eta Arkaitz Estiballez bertsolariak arituko dira bat-batean. Arrastirako idi probak, Briska Txapelketea eta dantzak antolatu ditue. Hurrengo egunean, jaiei agur esateko ordua ailegauko da. Goizean txistulariek alaituko ditue auzoko txokoak, eta arrastian umeentzako jokoak egongo dira. Larrabetzuarrek jarrera ezin hobea izan dabe beti herriko jaien aldera, eta oso parte-hartze handia euki dabe bertan. Aurton be ziur gagoz jaiek gustu ona itxiko deutseela ahoan. Andramariak Abuztuaren 13an, barikuan 18:30: Areto-futbol Txapelketaren finalaurrekoa eta finala. 21:00: Herri afaria / kantuz kantu. Abuztuaren 14an, zapatuan 17:30: Pelota partidak, umeak eta gurasoak. Olarreta pelota eskolak antolatua. 21:00: Txupinazoa eta txistulariak. 22:00: Ume eta gazteentzako diskotxoua. 00:30: Erromeria, Auskalo non taldeagaz. Abuztuaren 15ean, domekan 13:00: Fanfarrea. 13:30: Gaztelumendi abesbatzen emonaldia. 13:30: Pintxoak dastatzea. 18:00: Asto karrerea. 19:00: Bertsolariak. 19:30: Fanfarrea eta buru handiak. 22:00: Oilaskoetxea antzezlana, Malas Compañías taldearen eskutik. 23:00: Erromeria, Tximeleta taldeagaz. 00:15: Erromeria. Abuztuaren 16an, astelehenean 11:30: Txistulariak eta kalejirea, buru handiakaz. 12:00: Pelukeria eta Makillaje Txapelketea. 14:00: Sukalkin Txapelketea (untxia). 14:30: Umeen bazkaria. 17:30: Txirrikiz antzezlana, Kukubiltxoren eskutik. 19:00: Triatloia. 20:00: Erromeria, Arizgoiti taldeagaz (Gure Etxean). 22:00: Erromeria, Haitzama taldeagaz. Abuztuaren 24an, martitzenean (San Bartolome) 12:30: Bizikleta igoerea. 14:30: Paella Txapelketea. 17:00: Briska Txapelketea. 18:30: Ugelaxo-toka Txapelketea. Emeteriak Abuztuaren 30ean, astelehenean 13:30: Txupinazoa eta txistulariak. 14:30: Marmitako Txapelketea. 17:00: Mus Txapelketea. 19:30: Barrenetxera bizikleta igoera. 22:30: Erromeria, Trikizio taldeagaz. Abuztuaren 31n, martitzena 12:30: Aizkolariak. 13:30: Bertsolariak: Xabier Amuriza eta Arkaitz Estiballez. 17:00: Briska Txapelketea. 19:30: Idi probak. 21:30: Dantzak, Arrabots taldeagaz. Irailaren 1ean, eguaztenean 12:30: Txistulariak. 17:00: Umeentzako jokoak, Kulkiren eskutik.