Opor osteko jaiak

Aikor aldizkaria 2010ko uzt. 26a, 12:54

Abuztuan oporrak hartzen dira normalean. Jentea hondartzara joaten da, esate baterako. Edozein gauza, egunerokotasuna apurtzeko eta gure bizimodutik aldentzeko. Halanda be, Lezaman hilebete osoa emongo dabe beharrean herriko jaiak presteteko: abuztuaren 29tik irailaren 12ra bitartean Andra Mari jaiak egingo dira herrian; eta horreek amaituta, hau da, irailaren 13an, Kurtze auzoak hartuko dau lekukoa eta ekitaldi batzuk antolatuko dira bertan irailaren 15era arte. Betiko legez, publiko guztiei dagoz zuzenduta Andra Mari jaiak: umeak, gazteak, nagusiak... Dan-danek primeran paseteko aukerea eukiko dabe. Dana dala, nobedade gitxi aurreikusi dabe antolatzaileek. Moxorroen lehiaketaren gaia zirkua izango da, adibidez. Musikari jagokonez, Esne Beltza, Betagarri, Trikizio edo Luhartz taldeak eukiko doguz entzungai. Ganera, besteak beste, jolasek, lehiaketek, kirolak, dantzak eta gastronomia-eskaintza zabal batek osatzen dabe jai-egitaraua. Lezamarrek ez dabe irailean nekatzeko denporarik eukiko. Izan be, Andra Mari jaiak amaitzen diranean, Santa Kurtzek hasiko dira. Nobedade nagusia aurton lehenengoz egingo dan sorgin lehiaketa da. Santa Kurtze jaiek lotura estua dabe herriagaz eta euskal kultureagaz. Auzokideek mortxilak jan ahal izango dabez tabernetan. Era berean, kalejiretan eta mus txapelketan parte hartzeko aukerea eukiko dabe. Su artifizialek amaiera emongo deutsee jaiei. Jai-egitaraua Abuztuaren 29a, domekea –08:00: “Lezamako Mugetatik” V. mendi martxa eta lasterketa. Izena emoteko, www.lezamakomugetatik.com-en. Irailaren 2a, eguena –12:00: Mezea. Ostean, kopaua eta trikitia. –15:00: Herri-bazkaria. Ostean, mus eta briska txapelketea. Irailaren 3a, barikua –19:00: Partiduak, pelotalekuan. Pelota Eskolaren eskutik. –20:00: Txupinazoa eta pregoia. Ostean, trikipoteoa herriko tabernetatik. Odolosteak, tabernetan. –22:00: Txosnak edegitea. –22:00-24:00: Mozorro lehiaketea. Gaia: zirkua. –23:00: Kontzertuak: Desidia + Derioko talde bat + Trikizio. –02:00: Mozorro lehiaketaren sari-banaketa. Irailaren 4a, zapatua –12:00-14:00: Pintxo lehiaketea herriko tabernetatik, trikitilariek alaitua. –12:00-14:00: Umeen jolasak. –18:00-20:00: Umeen jolasak. –20:00: Darbuka Batukada taldeak herria alaituko dau. –23:00: Kontzertuak: Esne Beltza + Betagarri + Triki Ta Ke. Irailaren 5a, domekea –10:00-14:30: III. Andra Mari BTB martxa, Zorribike taldeak antolatua. –12:30: Mezea. Ostean, kontzertua, Lezamako Ekidazu eta Bilboko “Motsorriak” Abesbatzen eskutik. –13:30: Dantzea emonaldia, Kuruntze taldearen eskutik. –15:00: Herri-bazkaria, Zorrizketanen eskutik. Bazkalostea, Astrapala taldeak girotua. –18:30: Erdizka Lauetan. Irailaren 7a, martitzena –Odolosteak herriko tabernetatik. –19:00: Trikitilariek herriko tabernetatik. Irailaren 8a, eguaztena –12:00: Mezea. –13:00: Kopaua, Adintsuen Etxean. Bertoko taldea, herriko tabernetatik. –18:30: Bingoa eta briska, Adintsuen etxean. Amaitzean, merienda. –19:00: Parrandan, berbenea, gazteentzat. Irailaren 9a, eguena –12:00: Mezea. Irailaren 10a, barikua Bola-lekuko jaiak –13:00: Trikitilariek alaituko dabe goiza. –12:30-13:00: Izen-emotea, Paella lehiaketan. –14:30: Paellen aurkezpena eta sari-banaketea. –16:00-16:30: Mus txapelketa Goiko Tabernak eta Lejarrenek antolatua. –17:30-19:30: Poniak. –19:30: Txokolatadea. –23:00: Berbenea, Luhartz taldeagaz. Irailaren 12a, domekea –Pelota partida profesionalak, Frontoian. Santa kurtze –Mortxiladea, herriko tabernetan egun guztietan Irailaren 13a, astelehena –16:00: Txupinazoa eta jaien hasierea. Irailaren 14a, martitzena (Santa Kurtze Eguna) –12:00: Mezea, ermitan. Ostean, kopaua eta trikitia. –20:00: Idiak erakustea. Irailaren 15a, eguaztena –16:30: Mus txapelketea, Zigoun-en. –16:30: Sorginen lehiaketa. –17:00: Gorritiren animaliak. –20:30: Sorginen erakustaldia, ermitan. Ostean sari-banaketa. –21:00: Disko-jaia, Dj Xaiborren eskutik. –23:30: Sorginari su emotea, su artifizialak eta jaien amaierea.