Besteam zerbitzua Itzarri aholkularitza enpresak erakunde, elkarte eta enpresen eskura jartzen dituen baliabideetariko bat da. Otsailean eta martxoan zerbitzu honetan oinarritutako ikastaroa emango dute Derion. Ikastaroa doan da eta han lehen aipatutakoek eta euren langileek, zein langabetuek hartu dezakete parte.
Jabier Lertxundi Itzarri enpresako aholkulari senior eta lantaldeen koordinatzailea da. Bere esanetan, badaude bost kontzeptu ezinbestekoak direnak, errendimendu handiko lantaldeak lortzeko: konfiantza, koordinazioa, osagarritasuna, komunikazioa eta konpromisoa. Besteam zerbitzua pertsonengan oinarritutako kudeaketa sistema da, eta kontzeptu horiek fase ezberdinetan lantzen ditu.
“Errendimendu handiko lantaldea osatu nahi bada, partaideek nolakoak diren jakin behar dute, euren gaitasunak eta, batez ere, euren ahuleziak ezagutu behar dituzte, eta horiek gainontzeko partaideen aurrean onartu. Osterantzean, ezinezkoa izango da lantalde filosofia enpresan ezartzeaâ€. Zerbitzuaren lehenengo fasean, beraz, taldea eta lidergoa zer diren azaltzen zaie parte-hartzaileei, eta konfiantza sustatzen da eurengan. Derioko ikastaroan Besteam-eko fase hau garatuko du Itzarrik. Nolanahi ere, enpresek edo erakundeek aukera dute kudeaketa sisteman sakontzeko.
Hurrengo pausua lantaldearen barruan liderrak sortzea da. Enpresak etorkizunari begira dituen helburuak eta horiek zertarako lortu nahi dituen aztertzen da.“Baita lantaldeko kide guztiak pentsamendu estrategiko berekoak diren ere, arlo honetako desadostasuna langileen arteko arazo-iturri nagusia delakoâ€. Helburuak zehaztu ondoren, behar bakoitza betetzeko egokiena den langilea aukeratzen da. Horren haritik, diziplina anitzeko lantaldeak osatzea komenigarria dela aipatu du Lertxundik. “Guztiok dugu liderrak izateko gaitasuna. Arlo guztietan beharbada ez, baina bai arlo askotan. Enpresaren estruktura piramidala apurtu eta parte-hartze horizontala sustatu behar da. Arlo batzuetan liderrak izateko gaitasuna dutela sartu behar diegu buruan langileei, eta lantalde filosofia erakundearen gauzarik inportanteena delaâ€. Koordinazioa, osagarritasuna eta komunikazioa fase honetan lantzen diren balioak dira; ezinbestekoak, parte-hartze eta konpromisoari heltzeko.
Euskararen erabilera
Aurretik aztertutakoa praktikara eramaten da azken fasean. Lantalde ezberdinak osatzen dira enpresaren barruan, eta Itzarriko aholkulariek horien lorpenen jarraipena egiten dute. “Emaitzak hor daude: Eneko Atxak hiru urte daramatza gurekin eta bigarren Michelin izarra lortu berri duâ€.
Erakunde eta enpresa ezagunak daude Itzarriren bezeroen artean: Euskaltel, Athletic, Lorra eta Patxi Koop., batzuk aipatzearren. Besteam zerbitzuaz gainera, Berrikuntza zerbitzua ere eskaintzen diete. Horrela, bada, esparru honetan dituzten gabeziak aztertu eta SPRIk zein Foru Aldundiak bultzatutako programak ezartzen laguntzen diete. “Gure ustez, pertsonak berritzea da berrikuntzarik handiena, horiek edozein proiekturen baliorik garrantzitsuena direlakoâ€.
Bestetik, Euskal Coaching zerbitzuaren bitartez gazteengan euskararen erabilera bultzatzea dute helburu. Horretarako, estrategia ezberdinak diseinatu dituzte kirol, aisialdi eta teknologia arloetan. Esate baterako, Txorierriko futbol entrenatzaile euskaldunen eskola jarri dute martxan TOTOANekin batera, eta entrenatzaileei zuzendutako euskarazko liburu bi kaleratu dituzte.