Tabernak ohiko lekuak dira eztabaidatzeko: politika, kirola, bizitza bera... Tabernetan edan ere egiten da, eta orain arte erre ere bai. Espainiako Gobernuak tabernetan erretzea debekatu du eta eztabaida sutsuak piztu ditu erabaki horrek. Tabernetan ez da kerik egongo, baina eztabaiden sua piztu da, dudarik gabe.
Derioko Erdiko Kalean gaude. Arratsaldeko 4ak dira eta normaltasuna da nagusi kalean: ama batzuk, umeekin jolasean, eta beste batzuk, kafesnea hartzen Mendia tabernako terrazan. Dirudienez, ezer ere ez da aldatu, eta antzeko zerbait esan digu Mari Jose Eduardo Derioko Ostalarien presidente eta taberna horretako jabeak. “Tabakoaren kontrako legea oraintsu jarri da indarrean, baina herrian ez du eragin handirik izan: ostalariek ez dute bereziki nabaritu bezero gutxiago sartu direnikâ€.
Nabaritu ez, baina gustatu ere ez. “Guri ez zaigu tabakoaren kontrako legea gustatzen, baina onartu egin behar izan dugu, beste erremediorik ez dugu izan eta. Tabernariok haserre gaude, inposatu egin digute legeaâ€. Gainera, legea betearazi egin behar dute tabernariek, eta hori ez zaio batere gustatzen Mari Joseri. “Orain 50 urteko egoerara itzuliko gara, salatariak zeuden garai hartara. Eta ez da atsegina, gu ez garelako poliziak. Gure lana aisialdia da, hau da, jendeari ondo pasatzeko leku atsegina eskaintzea. Eta legea betearazten ez badugu, isun handiei egin beharko diegu aurreâ€.
Txus del Bado Amairu Aretxeta Zamudioko tabernaren jabeetako bat da, eta konponbide bat proposatu digu. “Tabernok zenbait baldintza bete behar ditugu, eta, tabakoaren kea hain nabarmena ez izateko, ke-erauzgailuak jarri ahal dira, adibidezâ€. Txusek uste du legeak badakartzala alde onak eta txarrak. “Legea ondo dago tabernetako giroa garbiago dagoelako; hala ere, bezeroen ohituren kontra jotzen du. Izan ere, %80 erretzaileak dira. Orain kanpora joan behar dute erretzera, eta horrek hondatu egiten du betiko koadrilen giroa, eta zarata handiagoa sortuâ€.
Mari Jose bat dator horrekin, baina legeak ekarri ahal duen beste arrisku bat ere aipatu du. “Tabernak enpresa txikiak dira, eta ostalariok, gainerakoek bezala, dirua irabazteko egiten dugu lan. Legeak kalte ekonomikoak ekarriko dizkigu, ziur asko. Gaur egun izugarrizko krisia dago eta horregatik ez da momenturik onena legea ezartzekoâ€. Era berean, Txusek kontuak atera eta salmentak %10 jaitsi direla atera du ondorio, baina Zamudioko ostalari horrek ez daki krisiak edo lege berriak eragin duen galera hori.
Umeak babestu
Txusen iritziz, legea ez da oso logikoa alderdi batzuetan. “Gobernuak esaten du umeak babesteko ezarri duela legea, jendea erretzen ikus ez dezaten. Baina kanpoan erretzen bada, taberna barruan baino nabarmenagoa da. Nire ustez, logika horri jarraituz, debekatu egin beharko litzateke kalean erretzea, ez areto itxi batean. Horixe gertatzen da marihuanarekin edo haxixarekin, eta tabakoa ere droga da. Beraz, berdin-berdin jokatu behar da. Bertan behera utzi nahi omen dute erretzeko ohitura, baina hori oso zaila da. Gakoa da umeak erretzen ez hasteaâ€.
Legea dela-eta, hainbat iskanbila egon dira taberna batzuetan. Derion, zorionez, ez da halakorik gertatu, “bezeroek jarrera ona adierazi baituteâ€. “Erretzaileek legea onartu, eta kanpoan erretzen dute. Batzuk tabernara sartzen dira zigarroa ahoan daramatela, baina konturatu barik, eta irten egiten dira berehala. Eta erretzen ez dutenak poz-pozik dabiltza: kerik ez dagoenez, orain batzuk sartu ere egiten dira tabernaraâ€, esan du Mari Josek.
Fermin ez da horietako bat, askotan joaten baita tabernetara. Derioztar honek ez du erretzen, baina “zalantzazkotzat†jotzen du legea. “Ostalariei kalte ekonomikoak ekarri ahal dizkie, baina erretzen ez dugunontzat, berriz, zoragarria da. Legearen alde nagoâ€. MarÃa, berriz, legearen kontra azaldu da. “Erretzailea naiz eta geuri ederra egin digute! Nire ustez, taberna mota bi egon beharko lirateke: batzuk, erretzaileentzat, eta besteak, erretzen ez dutenentzat. Erretzaileek erlaxatzeko eskubidea dugu. Legea oso erradikala iruditzen zait, oso zorrotza, diktadura batean egongo bagina bezala. Baina atsotitzak dioenez, ‘nekeetan, irria ezpainetan’ eta orain umeekin sartu ahal zara tabernetanâ€.
Denboraren poderioz jakingo dugu, agian, legea onuragarria den edo ez. Bitartean, edaten eta eztabaidatzen jarraituko dugu tabernetan, eta, zorterik izanez gero, horrek lagundu egingo digu barruko suak askatzen, baina kerik sortu barik, legeak debekatzen du-eta.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).