Aikorrizketa: Juan Luis Goikoetxea; irudia: Aritz Albaizar
- Egun on Zipiri!
- Egun on Luki! Beste ezer baino lehen, gauzatxu bat argitu behar deustazu: neska gazteak ditxolaria zer dan itaundu deust goizeon.
- Ba, bat-bateko erantzuna emoten dauena. Hurreratu eidak iPad hori. Lehen telefono listina eukiten zan tabernan kontsultarako; orain iPada. Hi bai modernoa Zipiri! Hara zer dakarren Adorez hiztegian Luis Baraiazarrak: Errimadun hitz joko politak egiteko nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoak emateko etorria duen hiztuna.
- Ipini eistak adibide bat Luki!
- Esate baterako:
- Erosi joat iPhona.
– Ez gastau barik txanpona.
Gainera, Zipiri, laster etorriko dok Patxuel. Ha dok testularia.
- Hamen jatork!
- Botaik Patxuel bostekoa!
- Ez dok horrenbestekoa!
- Osasunez ondo habil?
- Bihotza, Luki, pil-pil.
- Urteak arin eta ondo joan arren, hobeto gura.
- 60 urtegaz 60ko abiadura.
- Orduan Patxuel, 20koari bizitzea zelan joako?
- 20 kilometro orduko.
- Arinago ibiliko dok erbie?
- Baneuko, jango neuke erdie.
- Urteak Patxuel zahartzaroan erbia dira.
- Ez jarri nire belarriei begira.
- Gauza batzuk, ostera, hobeto astiro.
- Ez erbiari tiro.
- Ez dok asko hik esateko.
- Hainbeste kopla, Luki, kafea pagetako?
- Hartuko neuke beste bat, neuk be.
- Ondiño ez dok ordaindu bat be!
- Llorentek penaltiz be ez gol.
- Urkiolatik gora iturria Pol-Pol.
- Behin, Patxuel, han ibili nintzan zingili-zangulu.
- Edango zenduan ur gardena glu-glu.
- Bihar Patxuel jaia, etzi domingo.
- Arrautza gorringo!
- Hik daukak mutil berba-etorria!
- Etxeko txorroa ez dok iturria!
- Non egoten haiz hona ez hatorrenian?
- Isil-isilik kaia barrenian!