Limonerak

Aikor aldizkaria 2011ko mai. 18a, 10:50

testua: Juan Luis Goikoetxea irudia, Aritz Albaizar (*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa

-Hamen Arratiako zekor bi. -Haori egun onak emoteko modua Luki! -Esaerea ez da, Arratiako zekorra txikerra baina gogorra? -Bai, esan hori egiten da Luki. -Zer dala-eta Txorierrin Angel Larrea eta Juantxu Rekalde? -Hiztegia aurkezten gatoz Luki, 923 orrikoa, Arratia inguruko hiztegia. -Zer berba barri dakarzue oraingoan? -Limonerea, esate baterako. -Limonerea, limoiak saltzen dituana? -Bai, baina izaten zan, Bilbon gizonakaz ibilten zan andrea, eta zahar egiten zanean, orduan limoiak saltzea izaten zan haren lanbidea. Erriberako arkupeetan egoten ziran. -Eta Angel, gizonezkoari, andratan ibilten zanari, zelan esaten jakon? -Platanerua izango zan, baina guk ez dogu batu berba hori. -Txorierrin be badaukaguz berba jatorrak, zakila esateko katxiñe erabilten dogu. -Baita Arratian be Luki! Izatez, katxina bola-jokoan txirlo txikia da, txirlo handien ilaratik aparte dagoana. -Dana dala arratiarrok, ni lukia banaz, baina ez pornografoa. Gizonezkooi kritika eginez Txorik esaten euskun akeita hartzeko orduan: “Polena gizonok beharrezkoa dan arren, ez ahaztu alergiko asko dagoana”. -Txori aipatu dozun ezkero, non dabil? -Boisen amerikanoen lumaz jantzirik. -Idazten deutsazu Luki? -Idatzi bai, baita berak erantzun be, baina beti berbak ondo neurtuta. Ez jako Txoriri eskapauko piroporik, ez eta Amurizari potorik. -Lehengora etorrita Luki, onartu beharra daukagu, antxinako lanbide asko, ofizio ugari galzorian dagoana. -Bai halan da bikote! Behinola baserrietara etorten ziran ijitoak, bidaztiak, eskekoak, kinkileroak, tela-saltzaileak-eta amaitu badira be, ez dot uste limonerak eta plataneruak akabeko diranik.