Jon Arisketa eta Jokin Goioaga Politeknika Ikastegia Txorierriko irakasleek inork baino gorago eraman dute hiru dimentsioko teknologia; Aconcaguara (6.979m), hain zuzen ere. Argentinako mendian zehar Juanito Oiarzabal mendizalearen eskutik ibili dira, eta hura goi-mendiko espedizio bat hiru dimentsioan grabatu den lehenengo aldia izan da.
TKNIKA Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa da, eta Jon haren partaidea da. Zentroak hainbat proiektu berezi jarri ditu abian, eta haien tartean “Bereizmen handiko telebista eta hiru dimentsiokoa†dago. Proiektuak hiru dimentsioko (3D) teknologia ondo ezagutzea du helburu, materiala osatu eta beste irakasle batzuek hori erabil dezaten. Aconcaguarako espedizioa 3Dan grabatzeko ideia handik sortu zen. “Mendia oso leku aproposa da halako proiektu bat egiteko, oso irudi ikusgarriak hartzen direlakoâ€.
Ikastegiak baimena eman ostean Panasonic enpresarekin jarri ziren harremanetan. “3Dko materiala oso garestia da eta aipatutako enpresak behar genituen kamerak-eta utzi zizkigunâ€. Ondoren, Juanito Oiarzabalen atera jo zuten. “Juanitorekin egin nahi genuen hainbat arrazoirengatik: alde batetik, bagenekielako espedizioak gogoz antolatzen zituela; eta bestetik, mendiaren munduan mitoa delako. Gainera, kameren aurrean lan egiteko ohitura du eta oso mediatikoa da. Oso erreza izan da berarekin lan egiteaâ€.
Hamaika lagunek osatutako espedizioa urtarrilean abiatu zen Aconcaguara. Hango girora moldatu eta 15 egun inguru eman zituzten Amerikako mendirik altuenean. Jon eta Jokin mendizaleak dira, hala ere, ez zen erreza izan elementuei kamera eskuan zutela aurre egitea. “Hotz handia zegoen eta egun batean minus 25 gradutan egon ginen. Altuerak guregan eragindako nekea ere oso handia izan zen. Eta grabazioa egoerak sortu ahala egin behar izan genuen: espedizioko lagunak mugitzen baziren, guk ere mugitu behar genuen, haiek aurreratu behar genituen, berriro atzera itzuli... Egia esan, etxeko grabazioa izan da, baina oso meritu handia duena, baliabide gutxirekin eta tripode barik egin dugulako. Izan ere, 3Dko teknologiarekin hau gertatzen da: planoak txarto hartzen badira, ez dute ezertarako balioâ€. Juanitoren laguntza eta aholkuak ere ezinbestekoak izan dira. “Oso ondo portatu da gurekin, oso profesionala izan da eta beti azaldu da laguntzeko prestâ€. Mendizaleak oso jenio bizia du, “baina oso umore ona ere baiâ€, azpimarratu dute Politeknikako irakasleek. Hori dela-eta, anekdota ederrak dituzte kontatzeko. “Bazkaria berak prestatzen zigun: paella, egun baterako; patatak Errioxako erara, besterako... Oso giro ona sortu zen guztion arteanâ€.
Hezkuntza-materiala
Pozik daude irakasleak eta Politeknikako gainontzeko langileak egindako lanarekin. Irakasle ausartek ordu eta erdiko muntaia egin dute, eta hura 3Den gaineko jardunaldi batzuetan, Bilboko Alhondigan, aurkeztu dute orain dela gutxi. “Ikusgarria da Aconcagua mendia 3Dan ikustea: amildegiak, haitzak...â€. Muntaia egiteko, arreta handiz aukeratu behar izan dituzte grabatutako planoak, eta lanean orduak eta orduak eman dituzte ikasle birekin batera. Postprodukzio-lanetan asko ikasi dutela esan digute. “Plano onak aukeratzeaz gainera, istorioari zentzua ere eman behar zaiolakoâ€. Dokumentala hezkuntza-materialtzat erabiliko da. Azaldu digutenaren arabera, Politeknikan 3Dko telebistaren gaineko ikasgaia emango dute, eta proiektuak irakasleek teknologia hori zuzenean ezagutzea eduki du helburuen artean. “Gauza bat delako teoria azaltzea; eta beste bat, zeri buruz ari zaren jakiteaâ€. Horren haritik aipatu digute, Nafarroako enpresa bat izan ezik, Euskal Herrian ez dagoela 3Daren munduan gailentzen den enpresarik, “eta guk teknologia honen inguruko heziketa eskaintzen duen lehenengo ikastetxe bihurtu nahi duguâ€.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).