Jai egarria dogu!

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 12:46
Argazkiak: Lourdes Etxebarria
Eta laster aseko dogu, andramariak eta emeteriak ospatzekoak diralako abuztuaren 12tik irailaren 1era arte Larrabetzun. Guztientzat pentsautako eta guztiek parte hartzeko moduko jai-egitaraua prestau da aurton be. Motorrak berotzen hasteko, futbol zelaira joatea ideia ona dala erabagi dau jai batzordeak. Halan, abuztuaren 12rako Futbol 7 Txapelketearen kanporaketak antolatu dabez. Txapelketan parte hartu gura dabenek abuztuaren 1etik 12ra arte emon behar dabe izena igerilekuan. Finalaurrekoak eta finala hurrengo egunean (zapatuan) jokatuko dira. Egun horretarako “Kantuz kantu” herri afaria eta “Larrabetzubision” Kantu Txapelketea antolatu dira. Txupinazoa domeka arrastian jaurtiko dabe. Baina lehenago, pala partiduak eta triatloia egingo dira. Triatloi proban izena emoteko epea abuztuaren 13ra arte egongo da zabalik, igerilekuan. Txistulariak kalejiran urtengo dabe Akarmari, Paskuala eta Matxinegaz, eta Dj Xaiborrek diskotxoua eskiniko dau. Erromeria Triki Ta Ke taldearen eskutik izango da. Abuztuaren 15ean (astelehenean), Andra Mari Eguna ospatuko da, eta kalera lehengo eran jantzita urteteko proposamena egin deutse jai batzordeak herritarrei. Eta karrozak dotore-dotore apaintzeko be bai. Eguerdian, larrabetzuarrek prestautako pintxo gozoak dastatzeko erea izango da, eta arrastian arrakasta handiagoa daben ekitaldietariko bi izango dira: Asto Lasterketea eta “Balkoitik balkoira” bertso saioa. Aurton, Gorka Ostolaza eta Jone Uria bertsolariek jardungo dabe bat-batean. Antzerkiak eta erromeriak amaiera emongo deutsie zaindariaren egunari. Asto Lasterketan parte hartzeko, abuztuaren 14ra arte emon leiteke izena igerilekuan. Bartolome Martitzenean goiz altzau beharra dago. Izan be, mendi bizikleta martxea antolatu dabe goizerako. Lehenengo aldia da martxa hau egiten dala, guztiek hartu ahal izango dabe parte, ume, gazte nahiz zahar izan, baita ustelduek be. Eguerdian, umeentzako bazkaria egingo da, eta txartelak txosnan jarriko dira salgai. Nagusiek Sukalkin Txapelketea egingo dabe. Besteak beste, mago baten emonaldia, jolasak eta erromeria izango dira arrastiko 4etatik aurrera. Atseden txikia hartu, eta abuztuaren 24an berriro ekingo deutsie jaiei. San Bartolome ospatuko dabe egun horretan, eta egun osoan hainbat ekimen izango ditue: bizikleta igoera, Paella, Briska eta Ugelaxo-toka Txapelketak, eta erromeria, hain zuzen be. Emeteriek abuztuaren 30ean hartuko dabe txandea. Txupinazoa eguerdian botako dabe Goikoelexalden, eta handik aurrera, hiru egunean zehar, herritar guztientzako jai-ekitaldiak izango dira nagusi auzoan. Herri kirolak, Marmitako Txapelketea, erromeria... geldirik ez egoteko moduko ekitaldiak izango dira martitzenean. Hurrengo egunerako honeek antolatu dira: orienting probea, bertso-saioa, Briska Txapelketea, idi-probak eta kontzertua. Irailaren 1ean, umeak izango dira protagonistak, ondo baino hobeto pasauko dabelako krosean eta mundu osoko jolasetan parte hartzen daben bitartean. Andramariak Abuztuaren 12a, barikua. Jokatzen edo animetan, danok futbol zelaira! 17:30: Futbol 7 Txapelketea: kanporaketak. Abuztuaren 13a, zapatua. Larrabetzubision, animau zaitez zeure kuadrilleagaz kantetera! 18:00: Futbol 7 Txapelketea: finalaurrekoak eta finala. 21:00: “Kantuz kantu” herri afaria. “Larrabetzubision” Kantu Txapelketea. Abuztuaren 14a, domeka 12:00: Euskal selekzinoko nesken arteko pala partiduak. 18:00: Triatloia. 20:00: Txupinazoa: txistulariek Akarmari, Paskuala eta Matxinegaz urtengo dabe Kukubiltxotik. 22:00: Diskotxoua, Xaiborregaz. 00:30: Erromeria, Triki Ta Ke taldeagaz. Abuztuaren 15a, astelehena. Danok lehengo eran jantzita! 12:30: Txistulariak, Akarmari, Paskuala eta Matxin. 13:00: Herritarrek egindako pintxoak dastatzea. 13:00: Eskolako trikitilariak eta pandero-joileak, eta Gaztelumendi abesbatza. Eta arrastian karrozak aterateko prest? 19:00: Asto Lasterketea. 20:00: Bertsolariak balkoitik balkoira: Gorka Ostolaza eta Jone Uria. 22:00: Erromeria, Haitzama taldeagaz. 23:00: Kaleko antzerkia: Atsoak lana, Pikor taldearen eskutik. 00:00: Erromeria. Abuztuaren 16a, martitzena. Iluntzean, pijamak kalera! 10:30: Mendiko Bizikleten I. Martxea, ume, gazte, zahar, heldu eta ustelduei zuzendua. 12:00: Txistulariak, Akarmari, Paskuala eta Matxin. 12:30: Umeentzako jolasak, Kulki taldearen eskutik. 14:00: Umeentzako bazkaria. 14:30: Sukalki Txapelketea. 16:00: Tor magoa. 18:00: Goitibeherak. Ostean, txistularien, Akarmari, Paskuala eta Matxinen kalejirea plazaraino. 19:30: Kuadrillen arteko jokoak. 20:00: Erromeria, Gure Etxean. 22:30: Erromeria, Trikizio taldeagaz. Abuztuaren 24a, eguaztena. San Bartolome 13:00: Bizikleta igoerea. 14:30: Paella Txapelketea. 17:00: Briska Txapelketea. 18:00: Ugelaxo-toka Txapelketea. 19:00: Erromeria, Aldats taldeagaz. Emeteriak (Goikoelexalde) Abuztuaren 30a, martitzena 12:00: Txupinazoa, txistulariakaz, Akarmari, Paskuala eta Matxinegaz. 13:00: Herri kirolak, bertoko kirolariakaz. 14:00: Marmitako Txapelketea. 17:00: Mus Txapelketea. 19:00: Igoerea Barrenetxera. 22:30: Erromeria, Trikizio taldeagaz. Abuztuaren 31, eguaztena 11:00: Orienting proba. Ea nor beranduen galdu! 13:00: Bertsolariak: Miren Amuriza eta Sustrai Colina. 17:00: Briska Txapelketea. 19:00: Idi-probak. 21:00: Kontzertua. Irailaren 1a, eguena 17:00: Umeentzako krosa eta “Zure esku” mundu osoko jolasak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).