Goitibehera jatsierea egingo da lehendabizikoz Lez

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 13:34

Argazkiak: Lezamako Udala

Basobaltz Lezamako jai-batzordeak asmau dau beste behin be. Andramariek ez deuskue atsedenik emongo, eta zazpi egunean zehar hamaika aukera izango doguz jai-giroan murgiltzeko. Ohikoa dan bezala, abuztuaren azken domekarako “Lezamako Mugetatik” mendi martxea eta lasterketea antolatu dabe herriko alkarte honeek: Lezama Bizirik, Gailurrek, Basobaltz eta Goitioltzako jai-batzordeak, Gurasoen Alkarteak, Zorrizketanek, Ekidazuk eta Oxangoitik. Probea puntuagarria izango da Euskal Federakuntzak antolatzen dauen mendi lasterketen Euskal Koparako, eta izena emotea www.lezamakomugetatik.com webgunearen bitartez egin behar da. Ekimenak Andramariak hurbil baino hurbilago dagozala igarriko deutse lezamarrei eta gainontzeko txorierritarrei. Txupinazoa arratsaldeko 7,30ean izango dan arren, herri bazkaria egingo da Legina auzoan, irailaren 2an. Paella prestauko da, eta tiketak hiru euro balioko dau aldez aurretik erosten bada; bost euro, bazkarian bertan erosten bada. Ostean, Briska eta Mus Txapelketak egongo dira eta irabazleek Lezamako produktuak jasoko dabez saritzat. Txupinazoa bota ostean, dibertimentua nagusi izango dan zazpi egunei emongo jake hasierea. Eta jaiak konplexu barik hasteko, Mozorro Lehiaketea egingo da barikuan. Aurtengo gaia “Mitologia” da, eta izena emotea Jai-batzordeko txosnan egin beharko da gaueko 9etatik 10etara arte. Musikea Gatazka eta Trikizio taldeen eskutik izango da. Zapatuan Goitibehera jatsierea egingo da lehendabiziko aldiz. Jatsierea arratsaldeko 3etan izango da tren-geltokiaren ondoko aparkalekuan, eta izena emotea ordu erdi lehenago egin beharko da. Halanda be, goitibeheraklezama@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez be egin daiteke. Epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik eta mezuan datu honeek zehaztu beharko dira: izen-abizenak, NA zenbakia, partaide kopurua, lizentziarik daben ala ez, eta telefono zenbakia. Asegurua izatea beharrezkoa izango da jatsieran parte hartu ahal izateko, eta ez dauanak 10 euro ordaindu beharko ditu. Lasterketea Euskal ligarako izango da puntuagarria eta kategoria bakotxeko hiru sari emongo dira. Txapeldunak 90 euro jasoko ditu saritzat; 60 euro, bigarrenak; eta 30 euro, hirugarrenak. Gauean kaleko antzerkia eta kontzertuak egongo dira: Larregi, Gatibu eta Gora Herria musika taldeenak, hain zuzen be. Euskal jaia Domekan goiz altzau beharko da, BTT Lasterketea ez galtzeko. Gainera, egun horretarako Euskal jaia / Baserritarren Eguna antolatu da, eta deia egingo da herritarrak euskal jantzia daroela kalera urtetera animau daitezan. Ekidazu abesbatzak eta talde konbidatu batek kontzertua eskainiko dabe, eta herri bazkaria egingo da. Besteak beste, umeentzako jolasak eta Astrapala taldearen emonaldia egongo dira arratsaldean. Odoloste Eguna eguaztenean izango da. Herriko tabernariek odolosteak banatuko dabez bezeroen artean eta arratsaldea trikitilariek girotuko dabe. Eguenerako, zaindariaren egunerako, pelota partiduak antolatu dira eta Kurutze taldeak dantzen agerraldia eskainiko dau. Ausartak antzerki taldea Casting-adas lana aurkeztuko dau. Barikua Nagusien Eguna izango da, eta bazkaria eukiko dabe Adintsuen alkartean. Era berean, profesionalen pelota partiduak egongo dira, eta gazteek aukerea izango dabe skate eta roller tailerrez gozatzeko. Mariatxi eta TrikiTaKe taldeek musikea jarriko deutsie gauari. Bola-Lekuko jaiek amaierea emongo deutsee Lezamako andramariei. Goizean Paella Lehiaketea izango da. Izena emotea goizeko 12etatik 13etara arte egin beharko da, eta kazuelak 14:30ean aurkeztuko dira. Arratsaldean umeentzako jolasak eta txokolatadea egongo dira eta Izargi taldeak alaituko dau gaua. Andramariak Abuztuaren 28an, domekan 08:30: “Lezamako mugetatik” VI. mendi martxea. 10:00: “Lezamako mugetatik” VI. lasterketea eta martxa txikia. Irailaren 2an, barikuan. San Antolín Legina Auzoan 12:00: Mezea. Ostean, kopaua eta trikitilariak. 14:30: Herri bazkaria. 16:00: Briska eta Mus Txapelketak. Herrian 19:30: Txupinazoa. 19:30: Kurutze dantza taldearen emonaldia. Ostean, trikipoteoa tabernetatik. 21:00: Txosnak zabaltzea. 22:00-24:00: Mozorro Lehiaketea. 23:00: Kontzertuak: Gatazka + Trikizio. Irailaren 3an, zapatuan 11:00: Umeentzako tailerrak. 14:30: Goitibehera jatsieran izena emotea. 15:00: Goitibehera jatsierea. 22:00: Kaleko antzerkia: Spectrum. Plazan. 23:00: Kontzertuak: Larregi + Gatibu + Gora Herria. Irailaren 4an, domekan. Euskal jaia, Baserritarren Eguna 10:00: BTT IV. Lasterketea, Zorribike txirrindulari taldeak antolatua. 12:00-14:00: Umeentzako jolasak. 12:30: Mezea. Ostean, Kontzertuak: Ekidazu abesbatza + talde konbidatua. 15:00: Herri bazkaria, Zorrizketan alkarteak antolatua. 17:00-20:00: Umeentzako jolasak. 17:00: Astrapala eta antzerkia. Irailaren 7an, eguaztenean. Odoloste Eguna 19:00: Trikitilariak eta odolosteak, tabernetan. Irailaren 8an, eguenean. Andra Mari Eguna 12:00: Mezea. 18:00: Pelota eskolaren partiduak, Pelota alkarteak antolatuta. 19:00: Kurutze dantza taldearen emonaldia, plazan. 20:00: Casting-adas lana, Ausartak antzerki taldearen eskutik. Laiak alkarteak antolatua. Irailaren 9an, barikuan. Nagusien Eguna 12:00: Mezea. Trikitilariak. Bazkaria, Adintsuen alkartean. 18.00-21:00: Gazteentzako tailerrak, Hilario Astorki plazan: skate eta rollers. 22:00: Profesionalen pelota partiduak, Pelota alkarteak antolatuak. 23:00: Kontzertuak: Mariatxi + TrikiTaKe. Irailaren 10ean, zapatuan. Bola-lekuko jaiak Paella Lehiaketea. 18:00: Umeentzako jolasak eta txokolatadea. 23:00: Berbenea, Izargi taldeagaz.