Neure adiskide ingelesaren gutuna:
Hello Juan Luis,
This is Clive. Here is my little story.
Orain aste bi Bilboko taberna baten nengoen jesarrita, lagunei itxaroten. Une horretan, emakume gaztea sartu zen eta edaria eskatu zuen ingelesez: “Can I have a light coke to take away, please?†Ingelesez ederto egiten zuen, baina ikusten zen ez zela ingelesa.
Hiru zerbitzariek bira eman eta urrundu egin ziren. Berak berriro eskatu zion bati. Honek erantzun zion: “!Yo no hablo English!â€
Andreak hirugarrenez galdetu zuen, eta oraingoan frantsesez, frantsesa zen-eta. Alferrik!
Orduan neu hurbildu nintzen itzulpena egiteko asmoz eta itaundu nion emakumeari ingelesez: “zer nahi duzu?†“A light coke to take away†–erantzun zidan. Orduan, espainolera itzuli nion zerbitzariari. Eta gazte hark erantzun zidan: “Ahalegin handiagoa egin behar du emakume horrek ze, Espainian gaudeâ€.
Nik erantzun nion: “Emakumea frantsesa da eta nazioarteko berbeta erabili du: ingelesaâ€. Zerbitzariaren erantzuna: “berdin da, Espainian gaudeâ€.
Nik, garagardo erdia mahaian utzi eta alde egin nuen, lagunei beste taberna baten itxaroten egoteko. Harrezkero, ez naiz itzuli edaritegi horretara.
Lastimagarria da istorio hori gertatzea eta gertatu ere Bilbon.
Aiko hemen nire erantzuna adiskide ingelesari:
Dear Clive:
Sentitzen dut taberna horretan zure hizkuntza, ingelesa, ez errespetatzea. Orain, behar bada, hobeto ulertuko duzu euskaldunon egoera ze, askotan, guk euskaraz eskatu eta erantzuten digute: “¡En español!â€
Hurrengoan ere Sancho Panzaren lurretan whiskya güisqui izango da eta Shakespeare Sa-kes-pe-a-re.
Berba-laguneko euskaltzaleentzat