Josu Andoni Begoña, Loiuko alkateordea eta Kultur

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 22a, 14:58
Loiuztarrak motorrak berotuko ditu San Joan gauetik aurrera, herrian ekitaldi sorta zabala antolatu dalako. Edozelan be, San Pedro eta Santa Luzia zaindarien jaiei ekainaren 28an emongo deutsee hasiera ofiziala. Herritar guztiei zuzendutako eta ekimenez betetako egitarauaz gozatzeko aukerea egongo da. Jai-egitaraua Udalak berak antolatu dau, jai-batzorderik ez dagoalako. Halanda be, parte-hartzea bultzatu dozue zenbait bide erabilita. Bilerak egin doguz urtarriletik hona eta bertan auzokide batzuek hartu dabe parte, ekarpenak eta iradokizunaz eginez. Gainera, gazteak gizarte-sare nagusien bitartez aritu dira jai-egitaraua osatzeko prozesuan. Izan be, Loiuko Udala aitzindaria da eta gizarteko lau sare garrantzitsuenetan dago: twitter, facebook, tuenti eta Google+. Bestetik, aitatu beharra dago Loiuko webgunea etenbarik barritzen dogula eta Newsletter sistemea bultzatu dogula, erabiltzaileei Udalagaz zerikusia dauen informazino eguneratua e-mailez agintzeko. Beraz, herritar guztiek eukiko dabe zer ikusi eta zegaz disfrutau aurtengo jaietan. Udalak filosofia aldatu dau legegintzaldi honetarako, eta herriaren bizitza, esparru guztietan eta adin guztietarako, dinamizatzea hartu dau erronkatzat. Ondorioz, gitxienez hilean behin ekitaldi erakargarri bat antolatzea erabagi dogu. Filosofia-aldaketa horrek jai-egitarauan izan dau eragina. Halan, ekimenen %63 gazteei eta gaztetxoei dagoz zuzenduta, esaterako txapelketak, skate eskolea, kontzertuak eta herri jolasak. Ekitaldi gehienak hareei zuzenduta egon arren, ez dozuez helduak eta nagusiak ahaztu. Helduek gazteei zuzendutako ekimenetariko batzuez gozau ahal izango dabe, jakina. Baina eurentzako ekimenak be eukiko dabez: kirol eta gastronomia txapelketak, dantzaldiak, herri bazkaria, bilbainadak eta Golden Apple Quartet taldearen emonaldia, bakar batzuk aitatzearren. Nobedaderik egongo da aurreko urteen aldean? Azpimarratzekoak dira gazteentzako zein nagusientzako kontzertuak, kalidadezko taldeak ekartearen aldeko apustua egin dogulako. Horrezaz gainera, azken urteotan bagabilz apurka-apurka nobedadeak sartzen: Tortilla eta Pintxo Txapelketak, Play back Txapelketea, Futbol Indoor Txapelketea... Padel Txapelketea izango da garrantzitsuena aurten. Egia esan, 40 ekimen baino gehiagok osatutako jai-egitaraua dogu. Ezin dogu asko gehiagorik antolatu, gehiegi izango ziralako bestela. Zeintzuk izango dira ekintzarik erakargarrienak? Paellen Eguna jaietako egun izarra da, zalantza barik. Aurreko urteetan bezala, zapatuan egingo da. Baina Betagarri eta Akerbeltz taldeen kontzertuak ekitaldirik erakargarrienak izango dira aurten, baita Golden Apple Quartet taldearena be; herriko zein Txorierriko lagun asko erakarteak espero baitogu. Zelan antolatuko da jai-gunea? Gune nagusia Herriko enparantzan atonduko da; hau da, udaletxe aurreko plazan. Ekintzarik gehienak bertan izango dira: kontzertuak, dantzen agerraldia, sardina-jana, Pintxo Lehiaketea... Paellak udaletxe inguruko landetan egingo dira, eta futbol eta padel txapelketak, bakotxa bere zelaian. Pala Txapelketea Zanaloetxeko frontoian izango da, eta jolasak, umeentzako aterpean. Zer itxaroten dozue aurtengo jaietatik? Harmonia eta poztasuna nagusi diran jaiak izatea gura dogu. Eta egunerokotasuneko arazoak —ekonomia arloko azken gertaerak, adibidez— denpora-tarte batez ahaztu ahal izatea. Uste dot jai politak izango dirala, familiagaz eta lagunakaz pasetako modukoak. Herritar eta txorierritar guztiak jaietan parte hartzera konbidadu gura dodaz. Arazo ekonomikoak aitatu dozuz. Zelako eragina euki dau gaur egungo krisiak jai-egitarauan? Une latzak dagoz Estaduan zein nazinoarte mailan, eta testuinguru horretan Loiu ez da salbuespena. Halanda be, udal baliabide ekonomikoak egoki kudeatu dira azken urteotan, eta horri esker krisiaren eragina ez da hain handia izan gure herrian. Edozelan be, egia da aurreko urteetan jaietan parte hartu daben enpresa batzuk itxi egin deutsiela ekarpena egiteari. Baina %90ek jarraitu egin dabe diru-ekarpena egiten, eta enpresa barri batzuk be badagoz. Ekainak 23, zapatua. San Joan 10:00: II Futbol Indoor txapelketa. 21:00: Lehenengo jatsiera suagaz eta txistulariakaz (Multikiroleko pistan). 21:30: Txokolatea. 22:00: Bigarren jatsiera sugaz. Dantza eta antzezpena. 22:15: Sua biztu, zortzikoagaz batera. 22:30: Dj Xaibor (Herriko enparantza). Ekainak 24, domeka 10:30: Loiu Arriba-Loiu Abajo (Haurren partida) Elotxelerriko bedarrezko zelaian. 11:00: Lasterketa: 5 km Zabaloetxe-Loiu (Antolatzailea: San Jose Artesano K.E.). 12:00: Loiu ARRIBA-Loiu ABAJO (Helduen partida) Elotxelerriko bedarrezko zelaian. Ekainak 27, eguaztena 18:00: Li Karate Loiu (tai-chi), herriko enparantzan. 18:30: Club Taekwondo Doyan Yeol (taekwondo). Ekainak 28, eguena 19:00: Jatsierea Zaparrada batukada taldeagaz, eta Koadrilen Lehiaketea. 19:30: Pregoia, Jose Mª pelotalekuaren jagolearen eskutik. 19:45: Kartel Lehiaketearen sariak banatzea. 20:00: Dantzen agerraldia, Goialde taldearen eskutik. Larrakoetxe jai-batzordeak antolatua. 20:00: Pala Txapelketearen finalaurrekoa, Irtxan taldeak antolatua. 21:00: Pala Txapelketearen II. Finalaurrekoa, Irtxan taldeak antolatua. 21:00: II. Play back Txapelketea. 22:00: Dantzaldia, Egan taldeagaz. Ekainak 29, barikua. San Pedro 11:00: Kalejirea. 11:00-14:00: BBK SkateeskolaTour 2012, skate pistan. 12:00-13:00: Haurrentzako tailerrak, kirol pistan. 12:30: Mezea eta Pedro Guallarren kontzertua. Ostean, aurreskua. 13:35: Kontzertu laburra, Iñaki Basaberen eskutik. Gure Etxeak antolatua. 14:30: Nagusientzako bazkaria, Zabaloetxeko frontoian. Bazkalondoan, bilbainadak Iñaki Basabegaz. Gure Etxeak antolatua. 17:00: II. Dantza Lehiaketea. 16:00-18:30: BBK SkateeskolaTour 2012: probak, txapelketak eta sariak. 18:00: Tortilla Txapelketea. 20:00: Tortillak aurkeztea, Herriko enparantzan. II. Gau zuria. Koadrilarik orijinalenari saria emotea. 22:30: CD Loiu udaletxeko balkoian hartzea. 23:00: Kontzertuak: Betagarri eta Akerbeltz. Ekainak 30, zapatua. Santa Luzia Goizean zehar, puzgarriak. 10:00: VIII. Paella Txapelketea. 11:00: Haurrentzako Pintura Lehiaketea, kirol pistan. 11:30: II. Futbol Indoor Txapelketearen finala (seniorrak). 12:00: Haurrentzako herri jolasak. Moltos motorren Txapelketea eta Ugelaxo-toka Txapelketea. 12:30: Mezea. 14:00: Paellak aurkeztea. 17:00: Apar jaia. 18:00: Paella Txapelketearen sariak emotea. Ostean, dantzaldia Hotza taldeagaz. 22:30: Dantzaldia, Luhartz taldeagaz. Ondoren, diskotekea. Uztailak 1, domekea 11:00: Euskadiko Soka-tira Txapelketea. 11:30: Kalejirea. 12:00: Aeromodelismo tailerra, haurrentzat. 12:00: Mezea. 13:30: Pintxo Lehiaketea. 14:00: Pintxo Lehiaketearen sariak emotea. 14:30: Herri bazkaria (bakotxak bere janaria eroan behar). 17:30: Padel Txapelketearen finala (seniorrak). 18:00: Pala Txapelketearen 3. eta 4. postuak, Irtxan taldeak antolatua. 18:30: KIDAM magoa. 19:00: Pala Txapelketearen finala, Irtxan taldeak antolatua. 20:00: Sardina jana. 21:00: Golden Apple Quartet taldearen emonaldia. 22:00: Pantxikori agur esatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).