Akerrak prest jaietarako

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 24a, 14:00
Argazkiak: Lurdes Etxebarria
Aurreko urteetan legez, Intxurreta Larrabetzuko jai-batzordeak egitarau oparoa antolatu dau andramariak eta emeteriak ospatzeko. Herritarrek antolatutako jai-egitaraua da, herriko lagunengan pentsauz egin dana. Izan be, jai-batzordeak ezinbestekotzat dau herritarren parte-hartzea. Horregaitik, prestautako ekintzetan parte-hartzeko gonbidapena egin deutse larrabetzuar guztiei. Txupinazoa abuztuaren 14an botako badabe be, Futbol 7 Txapelketea, herri-afaria eta Kantu Lehiaketea eukiko dabez aurreko egunetan. Kantu Lehiaketearen haritik aitatu beharra dago han banaka, binaka, hirunaka zein hogeinaka hartu ahal dala parte. Gainera, instrumentuak zein grabatutako musikea erabil daiteke. Txupinazoa bota baino lehen, pala eta eskupelota partidak egongo dira Larrabetzun, eta triatloi herrikoia be bai. Jaiak ofizialki hasi ostean, musikea, kirola, lehiaketak eta gastronomia nagusi izango dira herriko kaleetan. Asto lasterketea ohiko ekimena da andramarietan. Baina aurten beste ñabardura bat emon deutsie, eta lehenengoz egingo dabe hankabiko astoen eta karretilero itsuen lasterketea. Ekimena abuztuaren 16an, eguaztenean, izango da, eta egun horretan be kontzertua eskiniko dau Gaztelumendi abesbatzak, taldearen 20. urteurrena dala-eta. Eguena umeei zuzendutako eguna izango da, ekitaldiz beteta egongo dana eta goiz hasi eta berandu amaituko dana. Goizean mendiko bizikleten martxea egingo da, eta umeek, gazteek, zaharrek, helduek zein ustelduek hartu ahalko dabe parte, kirola edozein adinetan egin behar dalako. Ostean, umeentzako jolasak, bazkaria eta antzerkia egongo dira. Edozelan be, nagusiagoek be zer egin eta zertaz gozau eukiko dabe egun horretan. Halan, bakailao txapelketea egongo da, eta, arratsaldean, herriko koadrilek alkarregaz neurtuko dabez indarrak. Horrezaz gainera, goitibehera eta santxeski jatsierea eta kaleko antzerkia be izango dira. Bestetik, Akermari, Paskuala eta Matxin kalejiran aterako dira egunero, eta gauari erromeria talde honeek jarriko deutsie musikea: Mikel Hats, Trikizio eta Drindots. San Bartolome Emeterietan buru-belarri sartu baino lehen, San Bartolome ospatuko dabe abuztuaren 24an. Paella, briska eta ugelaxo-toka txapelketak antolatu dabez bariku horretarako, eta erromeria, jakina. Emeteriei abuztuaren 30ean emongo deutsee hasierea. Horreek abuztuaren 30etik irailaren 1era bitartean izango dira. Lehenengo egunean, eguenean, marmitako eta mus txapelketak egingo dira, eta igoera Barrenetxera. Gauean erromeria egongo da Triki ta ke taldearen eskutik. Barikuan, orienting probea, bertso saioa, idi-probak eta erromeria egongo dira, besteak beste. Eta herri kirolak eta umeentzako zirku tailerra, zapatuan. Haitzama erromeria taldearen ekitaldiak amaierea emongo deutse Larrabetzuko aurtengo jaiei. Andramariak Abuztuak 12, domekea 17:00: Futbol 7 Txapelketea. Abuztuak 13, astelehena 17:00: Futbol 7 Txapelketearen finala. 21:00: Herri-afaria. 23:00: Kantu Lehiaketea. Abuztuak 14, martitzena 12:00: Pala eta eskupelota partidak. 17:30: Triatloi herrikoia. 20:00: Txupinazoa: txistulariak, Akermari, Paskuala eta Matxin. 22:00: Diskotxoua, Xaiborregaz. 00:30: Erromeria, Mikel Hats taldeagaz. Abuztuak 15, eguaztena 12:30: Kalejirea: txistulariak, Akermari, Paskuala eta Matxin. 13:00: Pintxoak dastatzea. Herriko dantzarien erakustaldia. 19:00: Hankabiko astoen eta karretilero itsuen I. Herri Lasterketea. 20:00: Kantetan eta bertsotan, kalerik kale. 22:00: Gaztelumendi abesbatzaren 20. urteurrena: ospakizun kontzertua orkesteagaz. 00:00: Erromeria, Trikizio taldeagaz. Abuztuak 16, eguena. Umeen Eguna 11:00: Mendiko Bizikleten II. Martxea, ume, gazte, zahar, heldu eta ustelduei zuzendua. 12:00: Kalejirea: txistulariak, Akermari, Paskuala eta Matxin. 12:30: Umeentzako jolasak. 14:00: Umeentzako bazkaria. 14:30: Bakailao Txapelketea. 15:30: Umeentzako antzerkia. 18:00: Goitibeherak + santxeski luzea. Ostean, kalejirea plazaraino txikstulariakaz, Akermarigaz, Paskualagaz eta Matxinagaz. 19:30: Koadrilen arteko jokoak. 20:00: Erromeria, Gure Etxean. 22:30: Kaleko antzerkia: Amesetan bizi antzezlana, Trapu zaharra taldearen eskutik. 00:00: Erromeria, Drindots taldeagaz. Abuztuak 24, barikua. San Bartolome 14:30: Paella Txapelketea. 17:00: Briska Txapelketea. 17:30: Ugelaxo-toka Txapelketea. 19:00: Erromeria. Emeteriak (Goikoelexalde) Abuztuak 30, eguena 12:00: Txupinazoa eta kalejirea. 14:00: Marmitako Txapelketea. 17:00: Mus Txapelketea. 19:00: Igoerea Barrenetxera. 22:30: Erromeria, Triki ta ke taldeagaz. Abuztuak 31, barikua 11:00: Orienting probea. 12:30: Kalejirea. 13:00: Bertsolariak. 17:00: Briska Txapelketea. 19:00: Idi probak. 22:30: Erromeria, Laket taldeagaz. Irailak 1, zapatua 12:30: Kalejirea. 13:00: Herri kirolak, herriko kirolariakaz. 18:00: Umeentzako zirku tailerra. 22:30: Erromeria, Haitzama taldeagaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).