Trasteek badaukie beste aukera bat

Aikor aldizkaria 2013ko urt. 25a, 10:08

Argazkiak: Lezamako trukazaleak

Erabilten ez doguzan traste zaharrez beteta daukaguz gutariko askok etxea, trastelekua edo garajea. Lezamako lagun talde batek erabagi dau gauza horreei guztiei beste aukera bat emotea eta, aldi berean, zerbait egitea ingurumena zaintzeko. Lezamako Trukazaleak taldea joan dan udan sortu zan. “Lagunen arteko baz-kari baten gengozala, etxean gauza larregi gordeten doguzala komentau gen-duan. Eta gauza horreek beste persona batzuek erabili ahal izango leukiezala, beharbada”. Baina horreek ez ziran izan bazkalondoan trukearen alde emon ziran argudio bakarrak; gaian zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta errazoi gehiago topaten zituen, trukea ardatz nagusitzat eban ekimen bat martxan jar-tzeko. “Erabilten ez doguzan gauzei beste erabilera bat emon ahal jakela uste dogu. Gainera, guztiok gatoz bat gazteleraz 3R deritxonagaz: gitxitu, berriro erabili eta birziklatu. Hau da, arrazoizko modu baten kontsumidu behar dala uste dogu, eta holan ingurumena zaindu. Era berean, gauzak trukaten dituzu-nean, hartu-emonak daukazuz beste persona batzukaz, eta gizarte onberagoa, solidarioagoa eta arduratsuagoa bultzatzen dozu. Gauzei balio handiagoa emo-ten be ikasten da”. Urrian truke azoka bat antolatu eben lehenengo aldiz eta, adierazo deuskuen moduan, taldearen itxaropen guztiak gainditu zituan. “Oso ondo urten eban danak. Batez be, umeen jarrerak itxi gintuan aho zabalik; izan be, euren gauzak ekarri zituen eta oso trebeak izan ziran negoziazinoetan”. Trukezaleak taldeak helburu apalak ditu, herri mailakoak. “Guk lekua ipinten dogu, topagunea. Trukea diru bakoa izan behar dala hartzen dogu abiapuntutzat, eta trukea inte-resdunen artean egiten da. Bakotxa bere gauzen arduraduna da eta gura dauen trukea adosten dau”. Azokea amaitzen danean, alkarteak bere gain hartzen ditu jaubeek etxera eroan gura ez dituen objektuak. Igaz, esate baterako, Emauseko traperoei emon eutseezan, bigarren erabilera bat euki eien. “Udalak leku bat itxi euskun Uribarri Topalekuan, azokea bertan egiteko. Eskolako Guraso Alkartea-ren laguntasuna be jaso genduan, euren bazkide guztiak animau zituelako azo-kan parte hartzera”. Lagungarri bat Martxoan beste azoka bat antolatzeko asmoa dauka taldeak. Eguna eta lekua datozan egunotan jakinarazoko ditue. “Aurreko azokearen antzekoa izango da, baina beste leku baten egiten ahaleginduko gara. Toki handiago baten, ahal dala, aire zabaleko guneak dituan leku baten”. Azokara egoera onean dagoan edozer eroan leiteke. “Batez be, liburuak, arropea, jostailuak, diskoak eta era askotako tresnak ekarri ziran igaz. Lekuagaz arazoak eduki genduzanez, ob-jektu txikiak izan behar izan ziran, baina objektu handien argazkiak be onartu genduzan, parte-hartzaileek hareek be trukau ahal izan eiezan”. Alkarteak ai-tatu deuskun moduan, aurtengo azokeak nobedade bat eukiko dau: erabilten ez diran gauzak ez ezik, zerbitzuak be trukatzeko aukerea egongo da. Dinamikea hau izango da: zer behar dot eta horren truke zer eskini neike. Adibide bat ipin-tearren, lagun bik ados jarri leitekez alkarregaz batak ulea ebagiko deutsala bes-teari, eta horren truke bigarrenak erosketak egingo deutsaz lehenengoari. “Azokan zerbait trukatzeko daukan edozeinek hartu lei parte, zerbait eskuratu edo eskini gura dauen edozeinek. Gugaz lezamakotrukezaleak@gmail.com hel-bide elektronikoaren bitartez jarri leitekez hartu-emonetan”. Taldekideen eretxiz, trukea lagungarri bat izan leiteke krisiari aurre egiteko, eta haren inguruan dagozan aurreretxiak edo zalantzak albo batera itxi beharko lirateke. “Beste batek erabili dauena geuk erabilteari deutsagun bildur, lotsa edo aurreretxi hori, adibidez. Are gehiago, gure ustetan, trukeak ez dau krisia-ren ondorioz egiten dan praktika bat bakarrik izan behar; guk uste dogu ohi-tura bihurtu behar dogula, gure egunerokotasunaren partea izan daiten. Gaur, gero eta beti”.