Krav Magá defentsa pertsonalerako sistema bat da, jatorriz Israelgo armadaren-tzat asmatua, baina zibilei ere irakasten zaiena. Gero eta arrakasta handiagoa du gure artean eta, hura praktikatzen dutenen arabera, erabat baliagarria da edozein egoera bortitzetatik onik irteteko. Sistema hau ikasten duen talde bat badago Sondikan, eta David Cabreira da irakaslea.
Zertan datza Krav Magá?
Defentsa pertsonalerako sistema hau erraza, azkarra eta eraginkorra da. Hura ikasteko, ez da beharrezkoa aurretik batere ezagutzarik izatea, eta ikasleak oso denbora laburrean ikasten du bere burua defendatzen. Lehen-lehenik, geure burua kontrolatzen ikasten dugu, modu egokian erreakzionatzen. Izan ere, era-sotzen badigute eta izuaren ondorioz geldirik geratzen bagara, alferrik da bo-rroka-arteen teknika guztiak jakitea. Ondoren, defentsa natural bat erabiltzen ikasten dugu.
Adibidez?
Soinean daramagun edozein gauza erabil dezakegu erasoalditik ihes egiteko: poltsa bat, giltzak, sakelako telefonoa... Dena dela, argi eduki behar dugu hel-burua ez dela gorputzez gorputz borrokatzea, nork irabazten duen, baizik eta bizia salbatzea. Defentsa pertsonala azken aukera izan behar da beti. Lehenik, saiatu behar dugu erasotzailearekin hitz egiten, gauden lekutik alde egiten... Krav Magá azken baliabidea da. Erasotzailea menderatzea edo berarengandik ihes egitea lortzen dugunean, laguntza eskatu behar da. “Sua!”, oihukatu.
Nortzuek praktika dezakete?
Sei urtetik gorako edozein pertsonak. Nire ikasleen artean, adibidez, badago 71 urteko gizon bat. Eskola emateko orduan, ikasle bakoitzaren ezaugarriak har-tzen dira kontuan, guztion indarra ez delako berdina, edo ez daukagulako gor-puzkera berdina. Minusbaliotasuna dutenei eta emakumeei irakastea gustatzen zait, “talderik ahulenak”-edo direlako. Irakaspenak bakoitzaren ezaugarri, be-harrizan eta indarguneetara egokitzen dira.
Nolako onurak ditu?
Alde batetik, lagungarria da sasoi onean egoteko eta, bestetik, autoestimua iza-teko. Garrantzi handikoa da nolako aldartea dugun kaletik gabiltzanean. Ma-kur, goibel, bagabiltza, biktima ezin hobea izango gara erasotzailearentzat. Baina segurtasunaz gabiltzala ikusten badu, birritan pentsatuko du guri eraso-tzen saiatu baino lehen. Berdin dio gizonezkoak edo emakumezkoak bagara.
Zaila da ikasten?
Ez, oso erraza da. Gure burua defendatzeko oinarrizkoa hiru edo sei hilabetean ikas dezakegu. Borroka-arteekin alderatzen badugu, adibidez, guk ez dugu ja-rrera bitxirik hartzen, errealismoa bilatzen dugu. Hala, eskolan simulazioak egiten ditugu: itotze-ahaleginak, bortxatzeak, erasoak... Entrenamenduaren % 60 zeure burua kontrolatzea da. Eta gero, hori lortzen denean, teknikak-eta azkar barneratzen dira.
Zertan dira desberdinak Krav Magá eta gainerako defentsa pertsonal edo borroka-arteak?
Krav Magá sistema irekia da. Hau da, ni gauza banaiz erasotzailea bost kolpez menderatzeko, baina zuk hiru kolpez menderatzen baduzu, zeure teknikak ba-lio du, eraginkorragoa da. Beste alde batetik, teknika batzuk hartzen ditu beste borroka sistemetatik. Esaterako, zuk boxeatzen badakizu eta guardiaren batek balio badizu zeure burua babesteko, hura ere erabil dezakezu Krav Magán.
Oinarrizkoa hiru-sei hilabetean ikasten dela esan duzu lehen. Zenbat denbora behar da dena ikasteko?
Ikasleek gerriko-sistema erabil dezakete, nahi badute, baina eurentzat da baka-rrik, nik badakidalako zelako maila duten eta zer hobetu behar duten. Dena dela, nik ez dut nahi Krav Magá ikasten urteak eta urteak egiten dituen ikasle-rik, beren burua defendatzen ikasi nahi duten ikasleak nahi ditut. Hori da gure helburua.
Arriskutsua izan daiteke?
Komenigarria da jakitea zeini irakatsi ahal zaion eta zeini ez. Niri ez zait intere-satzen liskarzale bati irakastea. Nik jende zintzoari irakatsi nahi diot, Krav Magá jakin arren inoiz erabiltzeko asmorik ez dutenei.
Talde bat osatu duzue Sondikan. Ikasturtea laster amaituko da, ikastaroa berriro antolatzeko asmorik?
Bai, ikastaroa uztailean amaitu eta irailean hasiko da berriro. Bertan parte hartu nahi dutenek Artebe kiroldegian galde dezakete. Lehenengo eskola doakoa da, bakoitzak ikus dezan ea benetan interesatzen zaion edo bere itxaropenak bete-tzen dituen. Hamalau lagunek osatutako taldea dugu Sondikan, eta haietako bi neskak dira. Krav Magá martitzenetan eta eguenetan ematen dugu, 19:00etik 20:00etara.
Etengabeko ikaskuntza
David Galiziakoa da, baina Sondikan bizi da. Harreman estua du borroka-arteekin, bost urte zituenean hasi zelako haiek praktikatzen: taekwondo, brazi-lian, kick boxing... Krav Magá lankide baten bitartez ezagutu zuen orain dela hamar urte. “Bete egiten ninduen eta naturalagoa zen zerbaiten bila nenbilen. Probatu eta gustatu egin zitzaidan”. Astean zehar, Galizian entrenatzen zuen eta hilabeterik bitan Cascaisera joaten zen, bere irakaslearen maisuarekin entre-natzera. “Hainbeste gustatu zitzaidan, ezen irakasle egitea erabaki bainuen. Gainera, gauza berriak ikastea gustatzen zait, neure burua aberastea”. Azaldu digunez, orain Siziliako maisu batekin dabil, gauza gehiago ikasten Krav Magári buruz. “Hau etengabeko ikaskuntza delako. Laster abiatuko gara ber-tara”. Davidek sei gimnasiotan irakasten du defentsa pertsonalerako sistema hau, eta 113 ikasle ditu guztira. Argi utzi nahi izan du ikastaroan defentsa per-tsonala bakarrik irakasten dela eta hori ez dela nahasten ez politikarekin ez inongo gatazkarekin. Noizean behin, topaketak egiten dituzte beste gimnasio eta eskola batzuekin, elkarrekin entrenatzeko eta Krav Magáren inguruan egun bat emateko. Azkena ekainean bertan egin dute Iurretan. Informazio gehiago: www.kmeuskadi.com.