Herriko jaiak horrelakoak dirala esan dabe Basobaltz jai-batzordeko kideek. Izan be, herritar guztiek disfruteteko moduko egitaraua prestau dabe, egunez zein gauez. Aitatu daben moduan, “udeari agur esateko jai-giro polita sortuko da Lezaman”. Beraz, badakigu non daukagun hitzordua.
Txupinazoa irailaren 6an botako da, baina Lezamako Mugetatik mendi ibilaldiak eta San Antolin Egunak motorrak berotuko ditue aurreko egunetan. Asteleheneko herri bazkarirako txartelak hiru eurotan jarriko dira salgai, aldez aurretik erosten badira. Eta bost eurotan, bazkariaren egunean bertan hartzen badira. Txartelak eguerdiko ordu biak arte eskuratu ahal izango dira. Bazkaldu ostean, mus eta briska txapelketak izango dira eta saritzat herriko produktuak emongo dira.
Jaiei hasiera ofiziala emon baino lehen, Futbito Txapelketearen finala jokatuko da. Bertan parte hartzeko, hiru baldintza bete behar dira: parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izatea, lezamarrak izatea eta taldeak emakumezkoek zein gizonezkoek osatzea. Izena emotea abuztuaren 25a baino lehen egin behar da helbide elektroniko honetan: basobaltzjaibatzordea@gmail.com. Irabazleek 70 euro jasoko dabe, herriko tabernetan gastetako. “Egun horretan be badago beste ekintza bat azpimarratzea merezi dauana: Alemaniako talde batek Kurutze taldegaz batera eskiniko dauan dantzen agerraldia”. Horrezaz gainera, eta ohikoa danez, barikuan Mozorro Eguna izango da. “Aurtengo gaia “munduko kulturak” da eta txosnak eta karpa-gunea gai horren arabera apainduko doguz. Animau mozorroa janztera!”. Umeen lehiaketearen irabazleari 30 euro emongo deutsie saritzat herrian gastetako; eta 100 euro, nagusiari. Barikuan zein zapatuan odolosteak eskiniko dira tabernetan eta jatetxeetan.
“Zapatuan herritik ibiliko dan tren bat ipiniko da, umeek zein helduek erabili ahal izango dabena. Helduen kasuan, trenak bidaiak egingo ditu txakolindegietara”. Goitibeheren jatsierea arrastian egingo da eta goitibeheraklezama@hotmail.com helbidean emon behar da izena.
Zaindariaren Egunean, domekan, BTT lasterketea eta abesbatzen emonaldia egongo dira. Eguerdian, Marmitako eta Tortilla Txapelketak egingo dira, bertsolariek giroturik, 12:00etatik aurrera bertso-saio ibiltaria eskiniko dabe-eta. Prestautakoa herri bazkarian jango da. “Igaz 300 lagun batu ginan eta aurten lagun-kopurua errepiketea espero dogu. Txapelketetan parte hartzen ez dabenek be badaukie gugaz bazkaltzeko aukerea”, esan dabe Zorrizketan alkartetik. Lekua hartzeko txartelak euro batean ipiniko dira salgai dendetan eta tabernetan. Arrastian, euskal kantak eta antzezlan bat egongo dira.
Kurutzekoak be indartsu
Batez be, BEZaren igoera nabaritu badabe be, jai-batzordeak uste dau egitarau oparoa diseinetea lortu dabela. Halan, herritar guztiei zuzendutako ekintzak izango dira: umeentzako jolasak, gastronomiari loturiko ekitaldiak, kirola, dantzak... Besteak beste, Kartzarot, En Tol Sarmiento eta Hesian taldeek ipiniko deutsee musikea gauei.
Beste alde batetik, Kurutze auzoko jaiak be indartsu datoz. Irailaren 13tik 15era arte, idi-probak, mus txapelketak, odolosteak, erromeriak, umeen jolasak, gastronomia, kirola, kopauak, suak... egongo dira bertan. Sukalki Txapelketea zapatuan egingo da. Parte-hartzaileek 40 euro ordaindu beharko dabe eta horren truke antolatzaileek emongo deutseez mahai bat, sei aulki, 3 kg okela, 2 kg patata eta ogi bat. Txartelak irailaren 10era arte egongo dira salgai auzoko denda eta tabernetan. Zapatuan be jaien inguruan diseinautako kamiseten desfilea egingo da. Irabazleak 60 euroko diru-txartela jasoko dau saritzat, Lezamako edozein saltoki eta dendatan gastetako.
Irailak 1, domeka
08:30: VIII. Lezamako Mugetatik mendi ibilaldia.
10:00: VIII. Lezamako Mugetatik lasterketea eta ibilaldi txikia.
Irailak 2, astelehena. San Antolin
11:30: Trikitilariak.
11:30: Mezea. Ostean, kopaua.
14:30: Herri bazkaria (paella), Lezama Saretzen alkarteak diruz lagundua. Ostean, Briska eta Mus Txapelketak.
Irailak 6, barikua
18:00: Futbito Txapelketearen finala.
18:00: Eskupelota partida profesionalak, frontoian. Antolatzailea: Pelota alkartea.
19:30: Txupinazoa. Ostean, Kurutze dantza taldearen eta Alemaniako Volstanzgruppe Frommerh dantza taldearen emonaldia.
22:00: Txosnak zabaltzea.
22:00-24:00: Mozorro Lehiaketea.
24:00: Kontzertuak: Kartzarot + Oxabi.
Irailak 7, zapatua. Odoloste Eguna
11:00-14:30: Umeen jolasak: mitologia tailerrak + puzgarriak + Gorritiren animaliak.
12:00: Urteera, herriko hiru upeltegitara. Lezama Saretzen alkartearen eskutik.
16:30: Goitibeheren jatsierea.
17:00-18:30: Tren txu-txu. Lezama Saretzen alkartearen eskutik.
20:00: Mariatxiak.
22:00: Txosnak zabaltzea.
24:00: Kontzertuak: En Tol Sarmiento + Hesian + Trikizio.
Afaltzeko, odolosteak herriko tabernetan eta jatetxeetan.
Irailak 8, domeka. Andra Mari Eguna
09:30: VI. Andra Mari BTT Lasterketea. Antolatzailea: Zorribike taldea.
12:30: Mezea. Ostean, Ekidazu eta Elorrioko abesbatzearen emonaldia.
14:00: Kuadrillen herri bazkaria: marmitakoa eta patata tortilla. Antolatzailea: Zorrizketan euskera alkartea.
17:00-19:00: Euskal kantak: Duo Deno bikotea.
19:00: Antzerkia, Kultura Aretoan, Ausartak antzerki taldearen eskutik.
Irailak 9, astelehena
12:30: Mezea.
14:00: Nagusien bazkaria, jubiladuen etxean.
Irailak 10, martitzena. Bola-Lekuko jaiak
12:00-13:30: Izena emotea Paella Lehiaketan.
14:30: Paellak aurkeztea eta sariak emotea.
17:00: Umeen jolasak.
18:30: Txokolatadea.
19:30: Erromeria, Hotza taldeagaz.
Kurutzeko jaiak
Irailak 13, barikua
Txupinazoa eta jaien hasierea.
20:00: Idi-proben XXX. Lehiaketea.
20:00: Mus Txapelketea, Zigoun eta Gaztedik antolatua.
21:00: Odolosteak, tabernetan.
22:30: Erromeria, Alai taldeagaz.
Irailak 14, zapatua. Santa Kurutze
Txosna goiz osoan zehar zabalik, ermitako landan.
09:00: Sukalki Lehiaketearen materiala banatzea.
11:00: Umeen jolasak.
11:30: Izena emotea Tortilla Lehiaketan.
12:00: Mezea.
14:00: Sukalkia eta tortillak aurkeztea, eta sariak banatzea.
14:00: Umeen eta begiraleen bazkaria.
17:00: Gurasoentzako jolasak eta herri kirolak.
18:00: Mus Txapelketearen finala, ermitako landan.
19:00: Izena emotea, Sorgin Txapelketan.
19:30: Sorgin Txapelketako sariak banatzea.
19:30: Jaietako kamiseten desfilea.
20:00: Solomo eta hirugihar ogitartekoak.
20:30: Arrantxo-abestiak, Guanyats Despullen taldeagaz.
21:00: Sorgina erretzea, suak eta txokolatadea.
22:30: Berbena, Txinparta taldeagaz.
Irailak 15, domeka
11:00: Futbito partidak.
12:00: Mezea.
12:30: Dantzen agerraldia, Kurutze dantza taldearen eskutik.
Kopaua eta jaien amaierea.