Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazinoarteko Eguna izan zan. Ekimenak 1995. urteko Pekingo Konferentzian dau jatorria, eta haren helburua da mundu osoko landa eremuko emakume guztiek euren eskubideak eta bizi-kalidade hobea aldarrikatzea eta bardintasuna hainbat arlotan eskuratzea: esaterako, aukerei, integrazinoari, jasaten daben tratuari eta parte-hartzeari jagokenez.
Landa Eremuko Emakumeen Nazinoarteko Eguna 2008. urtean ospatu zan lehenengo aldiz. Aurreko ur-tean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aintzat hartu eban zein funtsezko zeregina daukien landa eremuko emakumeek, baita emakume indigenek be, nekazaritzearen eta landa eremuaren garapena sustatzeko, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta landa eremuko pobrezia kentzeko. Era berean, azaldu eban ingu-rune egoki bat sortu behar dala euren egoerea hobetzeko, eta kontuan hartu behar dirala euren beharriza-nak, lehentasunak eta ekarpenak. Aldarrikatu eban, beste alde batetik, emakumeon ahalduntze politikoa eta sozioekonomikoa bideratu behar dirala.
Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, nekazaritza-ustiategien titularren erdiak emakumeak dira gure lurraldean; 5.425etik 2.256, hain zuzen be. Ustiategi profesionalen buru diran emakumeak be ugari dira: 816tik 328. Landa eremuko emakumeek gainditu beharreko oztopoen artean aitatu leitekez jaubetza-eskubideak edo laguntza ekonomikoak eskuratzeko trabak, euren beharra ikusgarri ez izatea, erabagi-esparruetan gizonek daukien eragina ez izatea, erantzukidetasunik eza eta ustiategien errentagarritasun eskasa.
Urrian, Landa Eremuko Emakumeen Nazinoarteko Eguna zala eta, argazki erakusketa bat antolatu zan Derioko Kultur Birikan, herriko emakume baserritarrei omenaldia egiteko. Erakusketan 70 argazki baino gehiago batu dira, antxinakoak eta oraingoak. Horrezaz gainera, emakume baserritarren arteko topaketea be egin zan eta bertan 60 emakume baino gehiago alkartu ziran; Carmen Zubiaur egon zan euren artean, eta bere bizitzearen zati bat kontau euskun.
Carmen Zubiaur, baserritar ohia: “Gorpuak eroaten ziran bagoian joaten ginan Bilbora”
Carmen Zubiaur beti bizi izan da bere etxean, Aresti baserrian, Derion. Ortua lantzen eben bertan, eta animaliak eukiezan. “Guk barazkiak zein esnea saldu doguz etxerik etxe. Gogoratzen dot Bilbora joaten ginala, trenez. Kargea, esnea, oso pisutsua zan, eta eskilarak gora eta behera ibili behar izaten ginan. Tre-nean, gorpuak eroaten ziran bagoian joaten ginan (kar, kar). Danetarik ikusi dogu bertan, ai ama!”.
Denporearen poderioz, esneari kalidade-kontrol zorrotzagoak ezarri jakozan eta Carmeni Bilbon saltzea debekau eutsien. Beraz, Derion hasi zan esnea banatzen. “Bertoko jenteak ezagutzen ninduen, beti astotxu eta burdiagaz joaten nintzalako. Egunean 200 litro baino gehiago saltzen neban. Eta esnerik sobran bagen-duan, Beyenari saltzen geuntsan”. Izan be, Carmenek goi mailako esnea ez eze, animalia ederrak be baeu-kazan. “Sasoirik onenetan, hamabi behi euki doguz etxean, eta, Zamudioko azokea martxan hasi zanean, sari batzuk irabazi genduzan”.
Carmenen esanetan, “oso garai txarrak” bizi behar izan zituan. “Behar asko egiten genduan, baina diru gitxi irabazten genduan. Animaliek ortuak baino behar handiagoa ekarten dabe, animaliei egunero-egunero emon behar deutsezulako jaten. Gainera, bedarra moztu behar da, txertoak jarri... Dana dala, egunero-egunero egin behar da lan, Gabonetan, urtebetetze egunetan... Ez dago jairik. Azken urteetan jatsiteko makinak erosi genduzan, beharra errezteko, eta hareek sarritan garbitu behar izaten ziran, behar dan moduan ibilteko. Eta horrek be beharra ekarten eban”. Horretan guztiek laguntzen eben: seme-alabek, suhinek, erranek... Gaur egun, bakotxak badauka bere beharra, baina baserritik kanpo, baserriko bizimo-dua oso gogorra dalako, Mari Carmenek, Carmenen alabak, dinoanez.
Carmenek 86 urte ditu eta arrebagaz bizi da jaio zan etxean bertan. “Orain, jan, lo eta egon, besterik ez dot egiten, eta egia esan, askotan aspertu egiten naz. Ez dot telebista ikusteko gogorik, nahikoa daukat irratia-gaz. Neska batek laguntzen deust astean bitan Deriora joateko”. Carmen ia itsututa dago eta hainbat eba-kuntza egin deutsiez: aldaka bietan, eskuturretan... “Baina osorik nago eta burua ondo jabilt (kar, kar...)”.
Carmen poz-pozik dabil Derion antolatu daben erakusketeagaz. “Oso ideia ona deritxagu erakusketeari. Maite Bolunburu zinegotziaren amak be banatzen eban esnea, eta betidanik ezagutzen dogu alkar. Guk hainbat gauza itxi doguz erakusketarako, batez be tresneria: hauspoak, jatsiteko makinak, atxurrak...”.