Jaiak azaroaren 8tik 11ra arte ospatuko ditue Zamudion, baina beti egiten daben moduan, motorrak lehenago hasiko dira berotzen. Lagun probazaleak taldeak idi-probak antolatu ditue azaroaren 1erako, 2rako eta 4rako. Probak iluntzeko 8:30ean izango dira.
Zamudioko Azokea 27. aldiz egingo da azaroaren 2an eta 3an. Nobedadea ekarriko deusku, izan be haren barruan Txokolate, Gozo eta Artisautza Azokea egingo da lehendabiziko aldiz. Azokan 30 saltoki inguru ipiniko dira eta han Bizkaiko artisauek eta Euskal Herri osotik etorritako gozogileek jarriko ditue produktuak ikusgai. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azokea zapatuan izango da. Gainera, egun horretan be saltxitxak eta garagardaoa dastatzeko aukerea egongo da. Dastatze-ekitaldian batzen dan dirua gobernuz kanpoko erakunderen bati emongo deutsie.
Zamudioko Azokearen egun nagusia domekan izango da. Ohikoa danez, Euskadiko Limusin Abelgorrien Txapelketea egingo da eta nekazaritza arloko produktuak ipiniko dira salgai, besteak beste, eztia, barazkiak, txakolina, gaztaia eta frutea. Orotara 85 saltoki jarriko dira. Goiza trikitilariek eta txistulariek girotuko dabe eta txakolina edateko edalontziak eta txartelak izango dira salgai.
San Martin jaietako pregoia beren ibilpideagaitik gailentzen duten herriko kirolari batzuek irakurriko dabe azaroaren 8an, barikuan.
Txupina bota ostean, kanta poteoa egingo da herritik zehar. Gauari Mandoilek, Linton Taun eta Trikizio taldeek ipiniko deutsie musikea. Edozelan be, barikuko gaua berezia izango da, saiakera bat egingo dalako orain dala urte batzuk zamudioztarrek eben ohiturea berreskuratzeko: jaietarako mozorratzea.
Mortzilak
Zapatua goiz-goiz hasi eta batek daki noiz amaituko dan. Goizean mortzila txapelketea egongo da. Parte-hartzaileek frontoian bertan egin beharko ditue mortzilak eta, horretarako, antolatzaileek ipinitako arauei jarraitu beharko deutsee. Porrusalda lehiaketea —edo antzeko zerbait— be egongo da. Herri-bazkaria jaietan galdu dan ekintzea da eta porrusalda lehiaketearen bidez hari beste bultzada bat emon gura deutsie, helburua bazkaltzeko orduan koadrilak frontoian batzea dalako. Baina argi itxi deuskue hori ez dala ohiko lehiaketea izango.
Arratsaldean, plazarik plaza ibiliko dira dantzariak eta herritarrak, eta Guridi Txiki Big Band-ak eta Guridi Big Band-ak emonaldia eskiniko dabe. Gauean, Txapelpunk eta Kaotiko taldeak igongo dira eszenatokira. Dj Oihan Vegak goizaldea animauko dau.
Domeka goizean eskolartekoen pelota partiduak egongo dira, kalejirea eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketa baten finala. Arratsaldean Egunsentiaren kantak ikuskizuna aurkeztuko da. Pier Paul Berzaitzek martxan jarritako egitasmoa da, Iparralde eta Hegoaldeko kantak batzen dituana. Berzaitzagaz batera Erramun Martikorena, Estitxu Pinatxo eta Magali Zubillaga arituko dira eszenatokian.
Azaroaren 11n zaindariaren eguna da, eta jaietako azken eguna. Goizean mezea egongo da, eta mus eta briska txapelketak, arratsaldean.
Azaroak 1, barikua. Idi-probak
20:30: Idi-probak, Zamudioko Lagunprobazaleak antolatua.
Azaroak 2, zapatua. Zamudioko XXVII. Azokea
Zamudioko I. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azokea.
Euskadiko Limusin abelgorrien XXI. Lehiaketea.
10:30: Ganadua pisetea.
12:00: Abere lehiaketea (emeak).
12:30: Saltxitxak eta garagardaoa dastatzea.
17:00: Abere lehiaketea (arrak).
20:30: Idi-probak, Zamudioko Lagunprobazaleak antolatua.
Azaroak 3, domeka. Zamudioko XXVII. Azokea
10:00: Limusin abelgorrien, Zamudioko ganaduaren eta nekazaritza produktuen erakusketea.
12:00: Txakolina eta gaztaia dastatzea. Azalpenak emongo dira.
12:00: Euskadiko Limusin abelgorrien XX. Txapelketako behi, zezen eta azienda onena aukeratzea.
12:45: Txapelketearen sariak eta garaikurrak banatzea. Ostean, enkantea.
13:30: Nekazaritza Lehiaketearen sariak eta garaikurrak banatzea.
Azaroak 4, astelehena. Idi-probak
20:30: Idi-probak, Zamudioko Lagunprobazaleak antolatua.
San Martin jaiakAzaroak 8, barikua. Mozorro Eguna
17:00: Frontenis txapelketearen finala, frontoian. Gazte Asanbladak antolatua.
19:00: Txupina eta pregoia, 2013ko ZAMUDIOKO KIROLARI NABARMENetakoakaz. Ostean, kartel lehiaketearen irabazleari saria emotea, gozokiak botetea eta kalejirea, Bertokok eta Gazte Elai txistu taldeak girotua.
20:00: Kanta poteoa, herritik zehar.
23:00: Kontzertuak: Mandoilek + Linton Taun + Trikizio.
Azaroak 9, zapatua
09:00: Mortzila saria-erakusketea, frontoian.
11:00: Umeentzako jolasak, karrejuko karpan.
11:00: Koadrilen arteko Porrusalda Lehiaketan izena emotea, frontoian.
12:00: Talo tailerra, frontoian.
14:00: Porrusaldea aurkeztea.
14:30: Herri bazkaria, koadrilaka, frontoian.
18:00: Dantzak, plazatik plazara. Bertokok, Gazte Elai txistu taldeak eta Hiru Bat dantza taldeak girotua.
20:30: San Martin XXV. Kontzertua, karrejuko karpan: Guridi Txiki Big Band eta Guridi Big Band.
23:00: Kontzertuak: Txapelpunk + Kaotiko + Dj Oihan Vega.
Azaroak 10, domeka
11:00: Eskolartekoen pelota partiduak, frontoian.
12:00: Kalejirea, herritik zehar.
12:30: “Zer gara gu, nor gara gu?” saioaren finala, frontoian
18:00: Egunsentiaren kantak: Erramun Martikorena, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga eta Pier Paul Berzaitz. Karrejuko karpan.
Azaroak 11, astelehena. San Martin
12:00: Mezea. Ostean, kopaua eleizpean.
16:00: Mus eta briska txapelketak, Adintsuen Etxean.