Toti Martinez de Lezea, idazlea: “Ez zaizkit gusta

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 13:34

Egun gutxi falta dira Durangoko Azokak ateak zabaltzeko. Toti Martinez de Lezea Larrabetzuko idazleak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu bertan: umeentzako zortzi ipuin, Nurren azken abentura eta eleberri erromantiko bat. Ez dira gutxi! Lan horiei buruz hitz egin dugu egilearekin. Ume txikientzako literaturari ekin diozu orain... Tira, nik denetarik idazten dut. Adiskide andereño batek aipatu zidan behin umeentzat eginiko liburuak asko direla, eta oso politak, baina ez zuela aurki-tzen umeen arreta guztiz erakarriko zuen formatu bat. Ikasgeletan ume askotxo izaten dira eta guztiek nahi izaten dituzte liburuko irudiak ikusi. Zaila izaten da batzuetan, eta beti izaten da arreta galtzen duen umeren bat. Ipuin hauetan formatu berezi bat erabili dugu: liburua zutik jartzen da mahai gainean eta, na-rratzailea eta umea aurrez aurre daudela, batak testua irakurtzen du eta besteak irudiak ikusten ditu. Izan ere, ipuin hauek umeei kontatzeko dira, ez umeek eurek irakurtzeko. Zortzi ipuin idatzi dituzu guztira. Liburuek pertsonaia desberdinak dituzte eta marrazkigile batek ilustratu du liburu bakoitza: Eider Eibarrek, Dragoi urdin bat; Marimar Agirrek, Sal-toka ibiltzen zen pilota bat; Idoia Beratarbidek, Hargina eta laminakua; Cristina Fernandezek, Ku-ku erloju bat; Iñaki Holgadok eta Jorge Madejo-nek, Ipotx txiki-txiki bat; Jose Angel Lopetegik, Urtemuga-opari bat; Concetta Probanzak, Pencil izeneko arkatz bat; eta Estibalitz Jalónek, Kristalezko bola berezi-berezi bat. Mezua duten ipuinak dira? Neuri ez zaizkit gustatzen moralkeria duten ipuinak, baina, espero izatekoa denez, beti transmititzen da zerbait. Umeen jakin-mina puztea da helburua, umeek pentsatzea eta irudikatzea. Pozik emaitzarekin? Poz-pozik. Gainera, kontuan hartu behar duzue mundu hau ez dela berria nire-tzat, beste garai batean hainbat urtetan ibili nintzelako umeentzako telebista- eta antzerki-saioak egiten. Nurrek beste abentura bat bizi izan berri du. Bildumako azken liburua Nur eta kobazulo liluragarria da. Harpea izeneko kobazuloan eta haren inguruetan kokatu dut istorioa. Liburuan mitologiari bu-ruz hitz egiten da: lamiak, Tartalo, zaldiak... Kobazuloa ikustera joan nintzen eta liluratu egin ninduen inguru hark. Horregatik erabaki nuen bertan koka-tuko nuela istorioa. Kobazuloa erakutsi zidaten gidariak, haien alaba biak, haien etxea..., haiek guztiak agertzen dira istorioan. Aurrekoetan bezala, Juan Luis Landarenak dira marrazkiak. Beti erabiltzen dugu prozesu bera: nik ar-gazkiak egiten ditut eta berari bidaltzen dizkiot, marrazkiak egin ditzan. Abentura gehiago izango dira? Ba, ez dakit. Nur bilduma egiten hasi nintzenean, nire ilobari gertatzen zitzaizkion gauzak kontatu nahi nituen. Baina Nurrek baditu 14 urte dagoe-neko, errealitatean zein liburuan, eta ez dakit zer egin, beharbada adin horretan utzi beharko nuke... Penarik? Ez, etapa bat izan da. Asma daitezke beste pertsonaia bat eta beste istorio ba-tzuk. Dena dela, bilduma hamar liburuk osatzen dute eta, nire ustez, zenbaki polita da. Itahisa izen guantxea eta zure azken eleberria da. Pasio- eta amodio-eleberri bat da, XIX. mendean kokatua. Bizkaiko gazte bat Ameriketara abiatu da, baina Tenerifen lehorreratu beharra du, itsasontzian zorabiatu egiten delako. Eta Itahisa ezagutu du han, eta berarekin maitemindu. Etxera itzuli denean, ez da neska burutik kentzeko gauza... Istorioa oso ondo lotu dela uste dut. Gainera, amodioa ez ezik intriga ere badago eta garaia islatu dut. Bestalde, gauza batek eman zidan atentzioa: XIX. mendea arte Echeide esa-ten zioten Teide sumendiari, eta izen horrek deabruaren etxea esan nahi du guantxeraz. Egia esateko, Urak dakarrena liburuak oso lan gogorra eskatu zidan eta, hura idatzi ostean, eleberri erromantiko bat idazteko gogoa nuen. Liburu horiek guztiak Durangoko Azokan aurkeztuko dituzu. Beste behin ere ilusio handiz joango naiz bertara. Izugarri gustatzen zait azoka: giroa, txoko guztietan euskara entzutea, irakurleekin egotea, aspaldian ikusi gabeko adiskideekin berriro topatzea... Hain zuzen ere, gure herriaren etorki-zuna kulturan dagoela uste dut. Globalizazioaren aurka borrokatzeko modua da kultura. Haren bidez jarraitu ahal izango dugu euskaldunak garela esaten. Horregatik idatzi behar dira liburuak, musika egin, antzerkia, pintura... Sena-rrak eta biok hasiera-hasieratik hartu dugu parte azokan, eta ezagutu dugu ha-ren bilakaera. Gaur egun, hainbeste idazle, musikari... egotea herria bizirik da-goen seinalea da eta gozamena da.