Abenduan, 100. alea kaleratu zuen Beitu Derioko udal aldizkariak. Ehun ale eta hamar urte derioztarrei herriko albisteak, pertsonaiak eta elkarteen lana hurbilarazten. Fernando Lorenzo da aldizkariaren zuzendaria; Juanma Perez, diseinatzailea; eta Tara, koordinatzailea. Egitasmoaren filosofia eta ildo nagu-siak azaldu dizkigute.
Egoerak merezi zuen, eta joan den hilabetean ospatu zuen Beitu aldizka-riaren argitaratzaileak, DerioKOmunikazio elkarteak, 100. alea kaleratu izana. Zarata handirik gabe, baina harro eta pozik hamar urtean eginiko lanagatik. Hitzaldi bat eta solasaldi bat antolatu zituzten, eta arloren batean edo bestean nabarmendu diren lagunak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera. “Dena dela, zenbaki potolo bat ez, ale bakoitza ospatzea da, gure ustez, garrantzitsu-ena. Hurrengo alea ona izan dadila; baita haren ondoren datorrena ere”.
Herriak bilakaera handia izan du azken urteotan. Baditu biztanle gehiago, erai-kin gehiago altxatu dira, elkarte berriak sortu dira kultura eta kirol arloan... Ho-rren guztiaren lekukoa izateaz gainera, herriarekin batera egin du Beitu aldizkariak ere bere bilakaera. “Egunez egun, zenbakiz zenbaki lan eginez, De-rio orain den herria izatea ahalbidetu duten herritarrekin eta taldeekin soinez soin”.
Aldizkariaren itxura ere aldatu da denboraren poderioz. Adierazi digutenez, Beitu egitasmo on-line bat izan zen hasiera batean, “baina ohiko kazetaritza egiteko aukera etorri zen: aldizkari bat hilero kaleratzea eta derioz-tarrei informazio erabilgarria eta hurbila eskaintzea”. Formatuari dagokionez, irakurterraza izateari eman diote lehentasuna: tolestu behar zen formatua utzi, eta beste formatu erabilgarriago eta erosoago batera pasatu dira. Euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dute informazioa. “Herritarrek eskatu digutenaren ara-bera joan gara urratsak egiten. Hurrengo urratsa blog bat sortzea da, urtarrilean bertan egongo dena martxan”.
Tokikoa, ezinbestekoa
Bloga www.beituderio.net webgunean dago, eta hantxe eskegiko dute hilero aldizkaria PDFn. Hemeroteka bat ere ipiniko dute, kaleratutako ale guztiak bil-duko dituena, eta aurreratuko dute paperezko edizioan argitaratuko diren al-bisteak eta artikuluak. “Nahi dugu herritarrek bide bat izan dezaten beren iritzi, kritika eta iradokizunak adierazteko, eta konta diezaguten zer gertatzen ari den haien inguruan. Erreminta erabilgarria izango da bai kazetariontzat bai herrita-rrentzat”.
Mundu globalean ezinbestekoa da tokiko informazioa. “Herri komunikabideok barik, jendeak ez luke jakingo beraren inguruan gertatzen denaren % 10 ere. Eta ez gara udaletik zabaltzen den informazioaz bakarrik ari; herritarrek eta kirol- nahiz kultura-elkarteek egiten duten lanaz ere ari gara. Uste dugu, gainera, he-rri komunikabideok zabaldu ez ezik aintzatetsi ere egin behar dugula lan hori, elkarteek egiten dituztelako herriak; eta herriek, elkarteak”. Kontuan harturik zein den Derion hilero sortzen den albiste kopurua, aldizkaria txiki gelditzen dela aitortu digute. “Maiztasun handiagoa izan ahal izango luketen komunika-bideak gara, baina pozten gara albisteak hilero heltzen direlako herritarren-gana”.
Herritarrek eskertzen duten lana da hori. Irakurle eta aldizkariaren artean feed-back handia dagoela adierazi digute DerioKOmunikaziotik. “Zerbait idatzi eta jendea ados ez badago, berehala sortzen da eztabaida, euren iritzia ematen di-gute, testu berriak edo osagarriak idatzi behar dira askotan gai berari buruz...”. Elkarrizketatuak zein gaiak asko zaintzen dituztela esan digute, ahalegina egi-ten dutela egiazko informazioa eskaintzeko. “Herritarrek estimatzen dute behar hori guztia, batez ere Deriora orain dela gutxi etorri direnek, jakin-mina dute-lako”.
Oreka
“Egokitu edo hil”, dio esaerak eta halaxe egin du Beitu aldizkariak denboraren poderioz bizirik irauteko. Eta krisiaren kolpeei eusteko. “Nolanahi ere, gure profesionalak dira gure armarik onena. Aldizkarian kazetari handiak aritu dira, eta geure burua birziklatzen jarraitzen dugu, kazetaritza ona egiteko. Ahalegi-nean jarraitzen dugu egiazko informazioa emateko, bisualki atsegina, eta tekno-logia berrietara egokitzeko”. Nahitaezkotzat jotzen dute oreka bat sortzea udal informazioaren eta herritarrek sortzen duten informazioaren artean. “Beharrez-koa da derioztarrek jakitea Beitu komunikabide zabal bat dela. Berton dena da eztabaidagarria; ez dago taburik. Helburua derioztarrari informazio erabilgarria ematea da”. Eta herritarra da, hain zuzen ere, euren informazio-iturri nagusia; derioztarra eta kalea.
Orri asko idatzi dituzte 10 urtean; albiste, elkarrizketa eta erreportaje asko. Zaila da pertsonaia edo talde bakar bat aipatzea, guztiek utzi dutelako beren arrastoa aldizkaria egiten dutenengan. “Luxu eta zorte handia da Derio egu-nero egiten duten guztiak pasatu izana aldizkaritik”. Banaka batzuk gogora ekartzearren, Ibon Marley komikiko pertsonaia aipatu dute, beste mundu ba-tzuk eman dizkiena ezagutzera; Gure señeak elkartearen bilakaera; “Ezagutu Derio” atala, zeinetan hainbat gauza deskubritu baitute herriari buruz... “Oso pozgarria izan zen Udalak Aiartza basoaren jabetza eskuratu zuela argitaratzea. Txorierrin dugun baso autoktono bakarra da hura”. Datozen urteetan nolako berriak ematea gustatuko litzaiekeen ere argi dute. “Alderdi politikoen artean adostasun handiagoa izatea, kulturarako laguntza gehiago izatea, aireporturako garraioa egotea... Asko dira”.