Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Emakumeen Nazioarteko Eguna izendatu zuen martxoak 8, 1977. urtean. Egun horretan, emakumeen borroka eta eskubidea ospatzen dugu, gizartean gizonek dituzten baldintza berberetan parte hartzeko. Era berean, bizitzaren arlo guztietan emakumeek duten eginkizun garrantzitsuaren gaineko hausnarketa egiteko eguna ere bada. Martxoan zehar hainbat ekimen egingo dira Txorierrin martxoaren 8aren haritik. Horien berri eduki dugu aldizkaria itxi orduko.
Sondika
Martxoak 8, zapatua
Photocall ibiltaria: Sondika, inauterietan ere berdintasunaren alde!
Martxoak 9, domeka
18:30: Emakumeei buruzko kontakizunak eta ipuinak. Rolen aldaketak. Gaztetxean.
Loiu
Martxoak 3-14
“Emakume idazle euskaldunak”, liburutegian.
Martxoak 5, eguaztena
18:00: Kontu kontaria, Apika taldearen eskutik. Zabaloetxeko ludotekan.
Martxoak 6, eguena
18:00: Kontu kontaria, Maite Frankoren eskutik. Elotxelerriko zentro zibikoan.
Derio
Martxoak 4-29
“Emakumea lanean” erakusketa, Kultur Birikan. BBK Fundazioaren eskutik.
Martxoak 4, martitzena
17:00: Hitzaldia: “Como mantener la mente activa con el paso de los años: estrategias para estimular el cerebro, Garbiñe Etxebarria psikologoaren haritik. Kultur Birikan. Sutondoan elkarteak antolatua.
Martxoak 7, barikua
18:00: II Work kafe, transmititzen ditugun balioei buruz. Kultur Birikan. Udalak eta Sutondoan elkarteak antolatua.
Martxoak 8, zapatua
13:00: Elkarretaratzea, Euskalerria kalean.
Martxoak 14, barikua
17:00: Zine foruma: Victoria Galardiren Pensé que iba a haber fiesta. Moderatzailea: Garbiñe Etxebarria. Kultur Birikan. Sutondoan elkarteak antolatua.
19:30: Macho-maris antzezlana, Zipriztintzen taldearen eskutik. Kultur Birikan.
Zamudio
Martxoak 6, eguena
20:00: King kong neska antzezlana, Josune Montonen eskutik. Zamudiotorren. Lagatzu euskara elkarteak antolatua.
Martxoak 7, barikua
19:00: Elkarretaratzea, Sabino Arana plazan.
19:30: Hitzaldia: “Mujer y literatura”, Carmen Torres Riparen eskutik. Zamudiotorren.
Martxoak 8, zapatua
12:30: Elkarretaratzea, Sabino Arana plazan.
Martxoak 15, zapatua
10:00: Jarduera berezia, Kultur Etxean. Gaia: sexualitatea.
Larrabetzu
Martxoak 6, eguena
19:00: Konpota bakarrizketa, eskolan.
Martxoak 7, barikua
16:30 (4 urtetik 6 urtera bitarteko umeentzat) eta 18:00 (7 urtetik gorakoentzat): Parekidetasunaren rally-a, ludotekan/eskolan.
Martxoak 8, zapatua
14:00: Bazkaria, Gure Etxean.
Martxoak 9, domeka<7b>
18:30: Bertso trama, Hori Bai gaztetxean. Karraderan, Hori Bai eta Berdintasun batzordeak antolatua.
Patioko kontuak
Ausartak Lezamako antzerki taldeko emakumeak buru belarri dabiltza Ema-kumearen Egunaren haritik antzeztuko duten lanari azken ukituak ematen. En-tseguak egiten dituzten lekuan, Kultura Aretoan, topatu ditugu Marivi Ornes, Ade Martin, Estrella del Valle, Espe Bilbao, Mª Jose Diaz, Sara Ornes, Begoña Madariaga eta Irune Elejalde. Arreta handiz jarraitzen ari zaizkie taldearen zu-zendariak, Begoña Ausinek, egiten dizkien iradokizunei eta zehaztasunei. Hark bukatu duenean, arreta guri eskaini eta beren azken antzezlanaren berri eman digute: Patios y pleitos.
“Komedia bat da. Ikusleek ondo pasatzea nahi dugu, tarte atsegin bat izan de-zatela. Izan ere, egunerokotasunean badugu nahiko arazo... Eta aktoreek eurek be ondo pasatzea da beste helburu bat, noski”, esan digu Begoñak. Berak idaz-ten ditu taldearen antzezlan guztiak, eta haietan emakumeei lotuta dauden gaiak jorratzen ditu. “Beti dago mezu bat. Ahalegina egiten dut antzezlanetan emakumeoi gaur egun bizitzea dagokiguna islatzeko. Eta antzezlana bide bat izan dadin, emakumeok sentitzen eta pentsatzen duguna adierazteko. Antzer-kia komunikatzeko eta adierazteko bidea delako”. Antzerki taldea emakumeek osatzen dute, baina hori horrela sortu den kontua da. Poz-pozik hartuko lituzke gizonezkoak bere baitan.
Patios y pleitos martxoaren 7an antzeztuko dute Lezamako Kultura Are-toan, iluntzeko 8etan. Lanaren korapiloa auzo-patio batean gertatzen da. Han hainbat gauza “egosten” dira, beste eszenatoki batzuetara eraman ahal direnak. Euren esanetan, hainbat arrazoi daude ikuskizuna ez galtzeko. “Barre asko bo-tako dituzuelako, oso tarte atsegina pasatuko duzuelako, lan handia egin dugu-lako kontatu behar duguna ondo kontatzeko...”. Antzezlana doakoa da eta ikusle mota guztiei dago zuzenduta.
Ahalegina entseguetan ez ezik attrezzo eta dekoratu arloan ere egin dute. Jaki-narazi digutenez, aski dutelako beren buruarekin. “Arropa egin behar da, bada geuk josten dugu; dekoratuak egin behar dira, bada geuk margotzen ditugu; teontzi bat behar da, bada, etxean ez badugu, erosi egiten dugu...”. Laiak Leza-mako emakumeen taldeak bultzatuta sortu zen Ausartak antzerki taldea. Orain dela urte bitik hona udal tailerra da, baina emakume hauek ez dute ahaztu nahi elkartetik jaso duten eta oraindik ere jasotzen duten babesa. “Beti baloratu egin dute gure lana, eta adorea eta laguntza eman digute aurrera jarraitzeko”.
Kultura Aretoa lepoz bete da aurreko emanaldietan eta martxoaren 7an ere ho-rrela izatea espero dute. Lekua txiki gelditu zaie, eta beste eszenatoki batzuetan ibiltzea gustatuko litzaieke. “Ikusleek ere hala eskatu dute. Dena dela, lan egi-ten eta hobetzen jarrai dezakegun bitartean, berdin digu non”.