Ezohizko artista

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 15:34

Jesús Jauregui lezamarra eskultorea, margolaria eta grabatzailea da. Euskal es-kola tradizionaletik edan du, baina Mexikoko eskultura-tailerretan ere jaso du prestakuntza. Lekutxo bat egin du bere proiektu, zirriborro eta ideien artean, eta bere lana hurbildu digu. Ezohizko artista dela dio, ez dela artista instituzionala. “Oso modu independen-tean lan egin dut beti, eta horrek, konturatu barik, iluntasunera eramaten zaitu. Ez zaude erakunde publikoetan, ekitaldietan, beketan…”. Ez dator bat arte munduaren inguruan sortu den negozioarekin, eta horregatik bide alternatibo bi topatu ditu bere ibilbidea egiteko: atzerrira joatea eta enpresa. Erakunde publikoetarako lanen bat egin duen arren, enpresa pribatuan garatu du bere lan gehiena. Lehena izan da eskultura enpresa munduan sartzen, eta bere obrak Euskal Herriko enpresa askotan ikus ditzakegu gaur egun; esate ba-terako, Indar enpresan eta Irizar autobus-enpresan, edo Zarauzko Abendaño industrialdean. Era berean, haren lanaren adibide batzuk ipintzearren, Duran-goko Erakustazokako eskultura egin du eta Jose Maria Kortaren oroimenez Adegiko egoitzan dagoen eskultura ere berak landu du. Lanak egiteko orduan, enpresa bakoitzaren jarduera eta estetika hartzen ditu kontuan. Enpresan bertan lantzen dituzten materialak edo egiten dituzten aleak erabiltzen ditu eta, ahal den neurrian, langileak inplikatzen ditu proiektuan, guztiak artelanaren parte senti daitezen. “Gaiak ez du nire askatasuna arris-kuan jartzen, erronka bat delako, eta ikasi behar da konponbidea topatzen. Erronkari zure lengoaiatik egiten diozu aurre, eta hori interpretazio poetiko bat da”. Enpresarien hasierako errezeloak gainditu zituen eta bere lana pixkanaka-pixkanaka joan zen lekua topatzen errentagarritasun ekonomikoak agintzen duen munduan. “Euskal enpresarentzat oso onuragarria da, kanpora begira balio erantsi bat ematen diolako, kalitateari, kulturari... lotuta dagoena. Gai-nera, egin behar duten inbertsioa oso txikia da, zentzuzkoa”. Estilo berezia Lanean inoiz izan duen esperientziarik politena Zerain herrian izan zuela kon-tatu digu. Han “Neguko solstizioa” izeneko eskultura ipini zuen. “Altzairua lantzen duen lantegi batek materiala doan ematea lortu nuen. Nik ere doan egin nuen lana, eta herritarrak soldatzaile ibili ziren eta zimenduak ipini zituzten. Guztion artean egin genuen eta inork ez zuen dirurik kobratu; oso herri-esperientzia ederra!”. Bestalde, eta atzerrian egin dituen proiektuen artean, Mexiko DFko Lomas Memorial hilerria aipa dezakegu, Amerikako inportanteena dena. Han duen kidearekin garatu zuen eta egitasmoan eskulturaren eta plastikaren lengoaia eta arkitekturaren lengoaia uztartu zituzten. “Egia esan, lan gehienak Mexikon egi-ten ditut gaur egun. Egoera oso larria da hemen: ez dago dirurik, enpresak ix-ten dira... eta daudenek ez dute artean inbertitzen, nahiz eta arrazoizko prezi-oak eskaini”. Horrezaz gainera, Los Caboseko hotel baten luxuzko jatetxea di-seinatu du eta Shangairen erdigunea birmoldatzeko proiektuan hartu du parte. Jesúsek Oteizaren euskal eskolatik edan du. Are gehiago, oso harreman estua izan du Oteizarekin eta Nestor Basterretxearekin, eta hainbat proiektutan ibili dira elkarrekin. Baina Jesusek bere estilo berezia garatu du eta, ohiko euskal eskulturak barrurantz egiten badu, berea kanporantz begira dago. “Nire eskul-tura zabala da. Kanpoko espazioarekin egiten dut lan, eta horregatik du nire obrak lotura handia arkitekturarekin”. Esan digun bezala, bere eskulturak Euskal Herriko handienak dira, batzuek 24 metroko luzera dute-eta. Burdina, altzairua eta egurra erabiltzen ditu horiek egiteko, eta batez ere espazioarekin eta argiarekin jolasten du. “Nire lanak oso integratuta daude inguruan eta bizitza-espazioan. Hau da, zu eskulturaren ba-rruan sartu ahal zara, handik pasatu eta, ondorioz, han gertatzen ari denaren parte zara”. Lan askatzailea Eskultura ez ezik enpresen fatxadak ere lantzen ditu lezamarrak. “Industria-eraikinak oso astunak dira, bolumetrikoak, inbaditzaileak... eta helburua horiek atseginago egitea da, eta inguruan integratu. Baita langileen buru-kalitatea ho-betzea ere”. Horretarako, muralak diseinatzen ditu eta eraikinen hormei itxura gizatiartuago bat ematen die. Adibideak hurbil ditugu: Baikor Nafarroako en-presa, Celulosas Vascas Boroako enpresa eta Valvospain Arabako multinazio-nala. “Informazio fotografikoa abiapuntutzat hartzen da eta gero berriz osatzen da, material grafikoa izango balitz moduan”. Oso laborategi aurreratu bat du lan horiek egiteko, Europako —“eta Europatik kanpoko ere bai”— onenetariko bat dena eta nazioarteko artistei zerbitzua ematen diena. Laborategia orain dela 10 urte ipini zuen martxan. “Izan ere, munduko lehenengo bereizmen handiko fatxadak nik eginak dira”. Proiektu bakoitzak azterlan sakon bat eskatzen du, lan handia eta batez ere gauzak ondo pentsatzea. “Egunean 10-12 ordu egiten dut lan, baina lan aska-tzailea da niretzat, ez nekatzen nauen jarduera bat”. Buruan hamaika proiektu ditu, hala nola Sestaoko frontoiaren fatxada eta Mexikoko konbentzio-zentro bat. Arteari eta arkitekturari buruzko hango argitaletxe baten diseinu departa-mentua ere zuzenduko du. Mexikori lotua Jesusek 57 urte ditu. Arte Ederrak ikasi zituen, “baina hirugarren urtean bota ninduten”. Gazte geldiezina zen eta mundua ikusteko gogo bizia zuen. Argen-tinara joan zen, handik Brasilera eta Brasiletik Mexikora. “Hogeita bat urte ni-tuela heldu nintzen Mexikora, eta 18 urte eman nituen bertan”. Hegoamerikak guztiz harrapatu zuela esan digu. “Asko zor diot. Bertan trebatu naiz eta asko ikasi dut; teknologia berriei buruz, adibidez”. Beste arlo batzuetan ere ibili zen azteken herrian. Hala, bertako literatura eta filosofia munduarekin jarri zen harremanetan eta Ingrima aldizkari filoso-fikoa sortu zuten, laster berriro argitaratuko dena. “Mexikoko kultura-dinamika aparta da. Hemen instituzionalegia da eta ez du uzten aukera gehiagorik. Me-xikon ere badago kultura instituzionala, baina beste esparru independente ba-tzuk ere badaude, hango arlo literario, poetiko eta filosofikoan oinarritzen dire-nak. Datorren urteari begira, aldizkari bat argitara emateko asmoa dugu, inde-pendentea, akademizismoari kontra egingo diona”.