Sondikako Inauterien Elkarteak aplikazio bat sortu du sakelako telefonoetarako, inauterietako gorabehera guztien berri emango duena.
Sondikako inauteriak badaude sarean. Horretan ez dago berritasun handirik, baina sakelako telefonoetarako aplikazio bat sortzea, aldiz, zerbait berri-berria da. Eta hori egin dute, hain zuzen ere, Sondikako Inauterien Elkarteko lagunek. “Doan deskargatu ahal izango da Android sistema eragilea darabilten telefonoetan. Erabiltzaileen erantzuna ona bada, iOS sistemara ere zabalduko dugu. Inauteriei buruzko informazio guztia eskainiko da aplikazio horretan: programa, bideoak, aurreko urteetako argazkiak... Aplikazioaren bidez lehiaketetan izena emateko aukera ere emango dugu”, esan digu Jone Karkamo kideak. “Gaur egun, guztiok erabiltzen ditugu sakelako telefonoak, gure eguneroko bizitzako tresnak dira. Horregatik pentsatu genuen ideia ona izango zela aplikazioa garatzea, eta halaxe egin genuen aurrera. Taldekide bat informatikaria da, eta berak sortu du”.
Aplikazioa ez da izango Sondikako aurtengo inauterietako berritasun bakarra. Izan ere, barikuko giroa berpiztu nahi dute antolatzaileek. “Egun nagusia zapatua da, argi dago, baina apur bat gehiago zabaldu nahi dugu jaia, barikura behintzat. Barikuan, karpan antolatzen dira ekintzak, baina herrira eraman nahi dugu jendea, giroa”. Horretarako, Sondikako Inauterien Elkartea herriko tabernekin jarri da harremanetan, fanfarre-poteoa egiteko asmoz. “Tabernak herriaren eta jaiaren parte garrantzitsuak dira. Iaz, poteoa egin genuen taberna batzuetan, eta poz-pozik bukatu genuen guztiok”. Argazkilariak ere ibiliko dira argazkiak egiten, eta ondoren tabernetan ipiniko dituzte erakusgai eta salgai.
Programaren gainerako atalei dagokienez, ez dago berritasun handirik. Pertsonaia maltzurrak hartu dira aurten mozorro gaitzat. Antolatzaileek otsailaren 20an, barikuan, emango diete hasiera inauteriei. Txupinazoa 16:00etan jaurtiko da, eta horren ostean, kalejira eta pailazoak hasiko dira giroa berotzen. Gauean, Betagarri taldeak eta El canijo de Jerezek, Los Delinqüentes taldeko abeslari ohiak, kontzertua eskainiko dute. Disko festaren doinuek borobilduko dute gaua.
Egun nagusia
Zapatuan, 11:00etatik aurrera jarriko dira martxan mozorrozaleak. Karpan, umeen parkea jarriko da, eta 12:00etan tostada lehiaketa eta kalejira egingo dira, txistulariek giroturik. Arratsalderako, kafea eta erromeria antolatu dira nagusientzat. Geroago, umeen mozorro desfilea eta fanfarrea egingo dira, eta, haiek bukatzen direnean, umeen mozorro, tostada eta erakusleiho lehiaketetako sariak banatuko dira. Gaueko 9:30ean sardinaren hileta “ospatuko” da eta ondoren, musikaren txanda ailegatuko da: 23:00etan herriko talde batzuek joko dute eta, 00:30ean erromeria antolatu da, Izerdi Gorria taldearen eskutik. Helduen mozorro lehiaketako sariak 2:30ean banatuko dira.
Sondikako egitarauaOtsailak 20, barikua
–16:00: Txupinazoa. Mozorro gaia: pertsonaia maltzurrak.
–18:00: Kalejira eskolatik herrira, sardinarekin.
–18:30: Pailazoak eta antzerkia.
–19:00: Txanpi-pote, txosnetan.
–19:30: Poteoa, fanfarrearekin, herriko tabernetatik.
–23:00: Betagarri taldeko kontzertua.
–01:00: El canijo de Jerez musikariaren kontzertua.
–03:00: Disko festa.
Otsailak 21, zapatua
–11:00: Umeen parkea, karpan.
–12:00: Tostada lehiaketa eta kalejira, txistulariekin.
–16:00: Nagusientzako kafea, Nagusien Etxean.
–18:00: Erromeria, Nagusien Etxean
–18:30: Umeen mozorro desfilea.
–19:00: Fanfarrea, herrian zehar.
–19:30: Sariak banatzea: umeen mozorro, tostada eta erakusleiho lehiaketak.
–19:30: Txokolatada.
–20:30: Kalejira.
–21:30: Sardinaren hileta.
–23:00: Talde lokalen kontzertua.
–00:30: Erromeria, Izerdi Gorria taldearen eskutik.
–02:30: Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
–03:30: Disko festa.
Gainontzeko herrietan…LezamaOtsailean
–Aurpegi margotzea, Ludotekan.
–Maskara tailerrak, Ludotekan.
Otsailak 13, barikua
–Inauterietako tailerrak, Gaztegunean eta Gaztelekuan.
Otsailak 14, zapatua
–19:00tik aurrera: Artista eta mozorro lehiaketak, herri afaria, sari banaketa, musika eta diskofesta. Frontoian. Izena emateko epea, otsailaren 12ra arte, liburutegian.
Otsailak 16, astelehena
–Mozorroa prestatzeko eguna, Ludotekan.
Otsailak 17, martitzena
–Mozorroa janztea eta merendola. Ondoren, desfilea. Ludotekan.
LarrabetzuOtsailak 13, barikua
–10:30: Eskolako umeen desfilea, frontoian.
–17:00: Inauteri festa. Galaktika “Etorkizuneko dibertsioa” dantzaldia. Frontoian.
–19:30: Hainbat ekitaldi, Andra Mari kalean. Pasarela tartean, Hori Bai antolatua.
–21:30: Erromeria, Hori bai gaztetxean.
LoiuOtsailak 13, barikua
–18:00: Haurren mozorro lehiaketa (izena ematea otsailaren 11ra arte, 17:30etik 19:30era, Ludotekan).
–18:30: Haurrentzako ikuskizuna. Ondoren, txitxi-burruntzia, frontoian.
DerioOtsailak 13, barikua
–10:45: Kalejira, herri ikastetxetik Mikel Deuna plazara. Inauteriko dantzak.
–11:45: Ekitaldiak, Herriko plazan.
–12:30: Kalejiraren amaiera, herri ikastetxean.
–16:00: Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta txokolatada, Herri ikastetxean. AMPA-ren laguntzarekin.
Otsailak 14, zapatua
Mozorro lehiaketa. Berbena eta animazioa, Sollube kalean (Eguraldi txarra badago, frontoian.
18:00: Izen ematea.
19:00: Desfilea.
20:00: Sariak banatzea.
21:00: Oparien zozketa.
ZamudioOtsailak 13, barikua
–Arratsaldean: Photocall, Gazte Estazioan.
Otsailak 14, zapatua
–11:30: Mozorro tailerra, liburutegian.
–18:00: Tostada Lehiaketa eta erromeria, Adintsuen Etxean.
–19:00: Photocall, lehiaketak, disko-festa eta janaria dastatzea, Gazte Estazioan. Mozorro lehiaketan parte hartzeko epea, otsailaren 13ra arte.
Otsailak 15, domeka
–11:00: Puzgarriak, disko-festa eta mozorro lehiaketa, Lutotekan.