Aurtengo jaiak, parte-hartzaileagoak

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 29a, 09:46

a: Gaizka Peñafiel

“Lezamako Mugetatik” mendi lasterketak motorrak berotu eta jai-giroan murgilduko dira lezamarrak aste bizi biren zehar. San Antolin, Andra Mari, Bolalekuko jaiak, Santa Kurutze... Basobaltz jai-batzordeak aurtengo jaien kakoak azaldu deuskuz, eta bere beharraren barri be emon deusku. Basobaltz Lezamako jai-batzordeak helburu hau hartu dau aurten: Lezamako jaiak parte-hartzaileagoak izatea. Horretarako, ahalegina egin dabe herritarrak batzen dituen ekintzak antolatzen. “Besteak beste, egunean zehar egiten diran ekintzak indartu doguz, adin ezbardinetako lagunei zuzendutako ekintzak antolatu dira, barrikuntzak sartu... Herritar guztien interesak eta gustuak hartu doguz kontuan eta euren nahiak asetzen saiatu gara”. Jai-egitaraua osatzeko orduan, aurreko urteetako eskema berari jarraitu deutsoe. Halan, ondo funtzionetan daben ekintzak mantendu dabez: pelota partiduak, umeentzako puzgarriak, mezea, paella txapelketea, kontzertuak, euskal dantzak, Zorribike taldearen lasterketea, abesbatzearen emonaldia, antzerkia... “Baina barrikuntzak be egongo dira, esate baterako, barikuko mozorro jeitsierea, zapatuko bazkaria eta Arabako Lezama herrikoen aurka egingo diran herri-olinpiadak, bertsolariak Bolalekuko jaietan, elektrotxarangea...”. Jai-batzordeak ez dauka dudarik: ekintza erakargarrienak lezamarrak batuko dituenak dira, “herri bazkaria eta mozorro jaitsierea batik bat”. Era berean, gainontzeko herrietako txorierritarrak eta kanpotarrak Lezamaraino hurbilduko dituenak be azpimarratu ditue, “kontzertuak eta “Lezamako Mugetatik mendi lasterketea eta martxea, adibidez”. Gainera, uste dabe, uda osoan jairik jai ibili ostean, Lezamakoak oso jai aproposak dirala udari amaiera emoteko. “Euskotren eta Bizkaibus zerbitzuak daukaguz hona etorteko, eta leku paregabekoa da lezamarrok zein inguruko herrietakoak jai-giroan batzeko”. Jai-guneari jagokonez, betiko moduan atonduko da. “Udaletxearen atzean txosnak, karpea eta eszenatokia ipiniko dira. Bestalde, inguruan be tabernak dagoz, eta ekintzok herriguneko beste leku batzuetan be egingo dira”. Alkarlana Aurretik, jaiak antolatzen beste talde bat ibili bazan be, Basobaltz jai-batzordea 2006. urtean sortu zan ofizialki. Jai-batzordea 18 urtetik 24 urtera bitarteko 13 neska-mutilek osatzen dabe gaur egun. Behar egiteko modu ezin hobea daukie: aurreko urteetako emaitzak aztertu eta ekintza erakargarrienak mantendu, txarto urten diranak baztertu edo hobetu, ekintza barriak proposatu... “Hori guztia adostasun eta etengabeko autokritikearen bidez egiten dogu. Hainbat herritarreri be egiten deutsegu gure bileretan parte hartzeko gonbitea, guztion ekarpenak eta proposamenak entzuten doguz, zereginak danon artean banatzen doguz... Alkarlanean gabilz beti. Akatsetatik ikasi eta, herritarrengan pentsatuz, ahalik eta jai dibertigarrienak egitea dogu helburu”. Hainbat aldagai hartzen ditue kontuan, aurretik aitatutako helburua lortzeko: adin-tarteak, herriko txokoak, euskara eta euskal kulturea, alkarteak eta dendak, aniztasuna, beste herri batzuetakoen proposamenak... “Egia esan, gatxa da herritar guztien gustuko ekintzak antolatzea; urte guztietako erronka nagusia da. Horregaitik, beti daukaguz batzordearen ateak zabalik. Besteen kritikak eta iradokizunak entzuteko prest gagoz, eta, halan, horreei ahalik eta urtenbiderik egokiena emon ahal izatea. Argi daukagu, alkarlana oinarritzat hartuta, garrantzitsuena danontzako jaiak antolatzea dala. Horren haritik, esan beharra dago herritar gehiagoren laguntzea behar dogula, ekarpen aberasgarriagoak danon artean lortzen baitira”. Zailtasunak zailtasun, gogotsu dabilz Basobaltz jai-batzordeko kideak beharrean, euren leloa ahaztu barik: jaiak herritik eta herriarentzat. “Oso pozik gagoz aurten osatu dogun egitarauagaz. Aberatsa, polita eta anitza da, gaur egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartuta. Herritar guztien nahiak asetzen saiatu gara eta badakigu gure beharrak bere frutua emongo dauala”. Abuztuak 30, domeka 08:30: “Lezamako Mugetatik” X. mendi martxea. 10:00: “Lezamako Mugetatik” X lasterketea eta martxa txikia. Irailak 2, eguaztena. San Antolin 12:30: Mezea. Ostean, kopaua trikitilariek girotua. 14:00: Azken ordua bazkarirako txartelak erosteko (3 € aldez aurretik; 5 € eguaztenean bertan). 14:30: Herri bazkaria (paella), Lezama Saretzen alkartearen laguntzeagaz. Ostean, briska txapelketea (izen emotea: 9 € hirukoteko) eta mus txapelketea (izena emotea: 20 € bikoteko). Sariak: bertako produktuak. Irailak 4, barikua 18:30: Koadrilen jaitsierea, Mikel Zarate enparantzatik. Eonian elektrotxarangak girotua. 20:00: Pregoia eta txupinazoa, Lezamako Gazte Asanbladaren eskutik. 20:00: “Andra Mari” Pelota Txapelketearen finalerdiak. 20:15: Poteoa herriko tabernetatik, Eonian elektrotxarangak girotua. 22:00: Txosnak zabaltzea. 22:00-00:00: Mozorrotuta datozanentzat 2x1 katxietan (garagardaoa eta kalimotxoa) eta alkohol bako edarietan. Umeentzat, gozokiak. 23:30: Kontzertuak: Artxoak + Kartzarot + Ingo Al Deu. 01:00: Mozorro lehiaketearen sariak banatzea. Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 5, zapatua 11:00-13:00: Umeentzako puzgarriak, ohe elastikoak eta quad pistea. 13:00: Kurutze dantza taldearen ekitaldia, Udaletxe atzean. 14:30: Herri bazkaria, Estankoaren eskutik. Txartelak, dendetan eta tabernetan salgai: 10 €. Erosteko azken eguna: irailak 2. Bazkaldu ostean: Herri kirolak. Lezama (Araba) vs. Lezama (Bizkaia). 16:30-18:30: Umeentzako puzgarriak, ohe elastikoak eta quad pistea. 19:30: Kale-antzerkia: Txatarra, Malas Compañias zirko taldearen eskutik. 21:00: Kale-animazinoa. 22:00: Txosnak zabaltzea. 23:30: Kontzertuak: Skakeitan + Vendetta + Oxabi. Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 6, domeka 09:30: “Andra Mari” VIII. BTT Lasterketea, Zorribike taldeak antolatua. 12:30: Mezea. Ostean, Ekidazu eta Koro Samaniego Gasteizko abesbatzaren emonaldia. 19:30: De aquí y de allá antzezlana, Kultur Aretoan. Ausartak antzerki taldearen eskutik. Irailak 7, astelehena. Odoloste Eguna Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko. Irailak 8, martitzena. Andra Mari Eguna 12:30: Mezea. 18:00: Potxin eta Patxin pailazoak, Herriko plazan. 18:30: Pelota Eskolako partiduak. Ostean “Andra Mari” Pelota Txapelketearen finalak. Irailak 9, eguaztena 12:30: Mezea. Irailak 10, eguena. Bolalekuko jaiak 13:00: Paella Txapelketan izena emotea. 14:30: Paellak aurkeztea eta sariak banatzea. 17:00: Umeentzako puzgarriak eta tailerrak. 19:00: Txokolatadea. 19:30: Bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Gai-artzailea: Malen Amenabar. Kurutzeko jaiak Irailak 11, barikua 19:45: Txupinazoa eta jaien hasierea. 20:00: Idi probak. XXXI. Leihaketea, pisu libre kategorian. 20:30: Kalejirea, ermitako landatik sagardaotegiraino. 21:30: Bertso afaria, Lezama sagardaotegian: Malen Amenabar eta Paia anaiak. 22:00: Erromeria, Alai taldeagaz. Irailak 12, zapatua 10:00: Mahaiak eta aulkiak banatzea (mahai bat + 6 aulki: 15 €). Txartelak erosteko azken eguna: irailak 9. 11:00: Umeentzako tailerrak. 11:30: Sukalki eta tortilla txapelketetan izena emotea. 14:00-14:15: Sukalkia eta tortillak aurkeztea eta sariak banatzea. 14:00: Umeentzako bazkaria. Txartelak, dendetan eta tabernetan salgai: 7 €. Erosteko azken eguna: irailak 9. 14:30: Jubiladuen bazkaria. Arratsaldean: Umeentzako jolasak. 18:00: Koadrilentzako herri kirolak. 20:00: Afari-meriendea: solomo eta hirugiharra-ogitartekoak. 20:00: Herri kirolen lehiaketearen sariak banatzea. 20:00: Musika norgehiagokea: Euskal Herria vs. Katalunia. 21:00: Erromeria, Urrats taldeagaz. 22:00: Sorginak erretzea, suak eta txokolatadea. Irailak 14, astelehena. Santa Kurutze 12:30: Mezea, ermitan. Kopaua, trikitilariek girotua. Irailak 15, martitzena Mezea eta jaien amaierea.