Iñigo Apoita, mendizalea: “Hurrengo erronka, Lenin mendia”

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 31a, 09:44
Testua eta argazkia: Txorierriko Udal Euskaltegia
Zamudioko Arroeta mendi taldeko sortzaile bat da, Abadiñoko udaltzaina, eta egun Txorierriko Udal Euskaltegiko C1-eko ikaslea. Martxoan, Chalung mendira egindako bidaiaren berri eman zigun. Zelan, bada, bururatu zitzaizun Indiara joatea eta 6.500 m. Chalung mendia igotzea? Bada, udan egin zitekeen mendia zelako eta Hego Ameriketan egin zitezkeen artekoak eginak zituelako, gainera Fernandok, espedizioko partaide batek, duela sei urte bertako inguruan egon eta ezagutzen zuelako. Nondik datorkizu mendizaletasuna? Txikitatik aitak sortutako harra; Gorbeiara ume-umetan igo nintzen lehenengoz, Aneto eta Perdidora 14 urterekin, Hiru Erregeen Mahia eta Auñamendira 13 urterekin, besteak beste. Zer da atentzio gehien erreparatu zizuna Indiako espedizio honetan? Bertako jendea, txiroak bai, baina oso eskuzabalak eta atseginak zirela; gero ere oso bitxia da haien janari guztia pikantez josita dagoela, janari indiarra begetariano batentzat aproposa baita argaltzeko ere, baina gu ez gaude ohituta. Alkoholaren kontsumoa oso gaizki ikusita dago, gainera, haientzat dezente garestia ere bada. Bidaian gertatutako pasadizorik? Pasadizoren bat kontatzearren, bada, frantziar batzuekin bat egin mendi lepo batean eta haiek hurbildu ziren jakinda euskaldunak ginela eta haiek euskaraz berbarik jakin barik ezta geuk frantsesez ere, Indiako paraje hartan bukatu genuen elkarrekin abesten Xalbadorren heriotzean, hori bai bitxia! Eta zeu ezagututa seguru hurrengoari begira ibiliko zarela, ezta? Bai jauna! Pamir aldera, Kyrgyzstan ingurura, hain zuzen, Lenin mendira, Kyrgyzstan eta Tadjikistan herrialde artean dagoen Pamir mendilerroan kokatzen dena. Antzineko sobietar batasuneko hirugarren mendi garaiena da, 7.134 metro ditu. Altueraz aparte, bertaraino hurbiltzeko zailtasun asko, urruntxo dago eta. Hurrengoan ere, bertan eta bertakoak kontatzeko beste aukera bat izango dugu. Ordura arte… ondo ibili!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).